Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txori (1722 agerraldi, 202 liburu eta 112 artikulutan; orobat xori 319 agerraldi, 16 liburu eta 181 artikulutan) 1 iz hegaztia, eskuarki tamaina txikikoa.

Gure arbasoek asko ikasi bide zuten txori eta hegaztiekin. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 213. orr.

Txori bat neukan, kanarioa, eta lantzean behin letxuga bat sartzen nion kaiolara. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 107. orr.

Txominek ehizatuak zituen ordurako hiru txori: txolarre bat, kaskabeltxa eta karnaba. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 102. orr.

Txori batek oihu egin zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 198. orr.

Txorien txioen eta hostoen marmarren artean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 48. orr.

Txioka hasi ziren txoriak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 58. orr.

Lumaje distiratsuko txori batzuk txilioka eta txorrotxioka ari ziren kokondoen goialdean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 145. orr.

Txorien ttiuttak eta urruneko ardien joareak salbu, ez zen toki haren bakea hausten zuen beste azantzik.Txorien kantak sentitu eta kosta egiten zitzaielako haien bila joan gabe etsitzea. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 104. orr.

Hura etxean zenean, txoriaren kantuak esnatzen gintuen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 28. orr.

Txoriak ehunka eta milaka abiatzen ziren hegan, txio-txioka pozaren pozez. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 91. orr.

Harria bota zaion arbolako txoriak bezala sakabanatu ginen anai-arrebok. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 210. orr.

Bat-batean, txori baten mugimendu arinaz. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 40. orr.

Txoriari lepoa estutu, eta hil egingo du. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 44. orr.

Kamar Al-Samanek txoriaren gorpua jaso nahi izan zuen, baina beste bi txori mokoka hasi zitzaizkion eta guztiz ezinezkoa gertatu zitzaion. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 147. orr.

Mota guztietako txoriek egingo dute habia bertan. Elizen arteko biblia   Ez 17,23

Bada [hilezkor] haien artekorik, ondo gogoan dut, inoiz zutik ikusi ez dudanik: txori batek habia egina zuen haren bularrean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 128. orr.

Itsasoaren indiferentziak eta txori zuri batzuen krae krae hotsak baino ez du isiltasun hori etengo. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 234. orr.

Txori baten zirina erori zen hesi batera. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 157. orr.

Arteak jarri omen zituzten txoriak harrapatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 215. orr.

Leporaino zituen urak eta, kanpotik eta barrutik atsekabeturik, sarean erortzera doan txoria bezala aurkitu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 300. orr.

Beti txoriak lumatzen ari eta ari. Jon Maia   «Riomundo» - 45. orr.

Sugeak txoriari begiratzen dionean bezalaxe geratu zen Mikel. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 240. orr.

Elizabeth Siddal, bere adats gorriarekin, deikundearen txoria eta pasioaren lorea eskuetan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 157. orr.

Txoriak zeruan bizi dira, aingeruak eta jakintsu taoistak bezala. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 27. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iluntzen ari zen zeruan, txori txikiak zebiltzan hegan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 114. orr.

Ehunka, milaka aldiz entzuna zuen txori txiki izuti haren kantua. Jon Maia   «Riomundo» - 79. orr.

Txori xeheen txio-txio baketsua. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 310. orr.

Txori zuri handi bat. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 93. orr.

Txori gris txiki bat, bularrean arrasto zuriarekin, barran igota, kantari ari zen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 26. orr.

Errautsez zipriztinduriko argi grisa, txori grisak bezain argi grisa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 226. orr.

Kapitela [...] ilun nabarmentzen zen enborraren zuritasun elurkaran, txapela edo txori beltza zirudiela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 169. orr.

Txori harrigarri bat ikusi genuen [...] eta, auskalo zergatik, txori tropikalen bat zela erabaki genuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 138. orr.

Begiek bi txori bizkor ziruditen, bekokiaren pean habia egindakoak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 141. orr.

Hilobien gainetan atseden hartu eta etzanez, lore berriak, izotz kristalak, txori nekatuak bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 206. orr.

Itzuliak egiten zituen, txori zauritu batek bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 392. orr.

Txori kaiolatuak eta katu fereka zaleak dituzte gogoko zaharrek. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 39. orr.

Herioa zekarten txori basatien moldean barreiatu ziren gero erasotzaileak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 276. orr.

Udarako aukerak ekarri zituen txori betizu guziek aldegin ditek. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 33. orr.

Txori mokomotzak ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 79. orr.

Txori migratzaileak ehizatzea debekatu dute Filipinetan eta Palestinan. Berria - Harian   2005-10-25

Txori sarraskijaleak. Berria - Kultura   2006-05-02

Taketak daudelako uretan sartuta, irlaren inguruan, eta horietako bakoitzean txori zentinela bat, egunez eta gauez zaindari. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 241. orr.

Txori mekaniko bat taxutu zuen! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 116. orr.

Ez zebilen txori latorrizkorik airean. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 166. orr.

Txori negarti honek, "gure folklorean aparteko onginahia duela" omen dio J. Alustizak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 32. orr.

Badirudi txantxangorria ez dela batere txori onbera, inoxoa eta errukarria, guziz bestelakoa baizik. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 34. orr.

Ehiztari batek topatu zuen elurrezko eta suzko txori hura. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 80. orr.

Ni askatasun haizea naiz, txori hegalaria. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 130. orr.

Zeruaren hegitik, arranoa edo saia zen ez zekitela, txori erraldoia jazarri zen, intzirika. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 252. orr.

Txori hego hautsiaren moduan ez agertu etxera berriro! Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txori kanta bezain alaia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 117. orr.

Zein txori-kantu ederrak lorategietan! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 397. orr.

Eguratsa lore urrinez eta txori-txioz mukurru agertzen zen larunbat dirdaitsu batean. Txillardegi   «Putzu» - 329. orr.

Txori-txorrotxioak egiten zituen Chicok sei haietako bat balantzaka ikusten zuen bakoitzean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 33. orr.

Txori ziztu burrunbari haiek... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 62. orr.

Txori hotsa entzun zezakeen, eta, ahul, belazearen behealdeko erreka. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 193. orr.

Lorea eta lore-usaina bezain txikia, txoria eta txori-hegaldia bezain txikia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 232. orr.

Miss Goldweiser ikusi zuen bere txori-begitxo gozo eta kexatiak haren aurpegian gogor finkaturik zituela. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 335. orr.

Txori-bihotzeko elefantea izan behar nintzela. Berria - Kultura   2004-07-24

Igeri egin eta gero amuarrainetara edota txori habiak bilatzera. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 72. orr.

-Nora zoaz txori kaiola batekin ordu hauetan? Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 113. orr.

Txori-tranpei buruzko txiste errazari mihipean eutsi eta baietz esan nion. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 192. orr.

Begiak itxi eta txori aldra bat ikusten dut. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 183. orr.

Txundituta zegoen halako txori talde ugariaz, haien ezberdintasun txit ederraz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 973. orr.

-Ze txori mota da zure ustez? Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 93. orr.

Txori-lumak ere erosten zituen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 284. orr.

Txori mordoa hartu genuen. Jon Maia   «Riomundo» - 20. orr.

Txori-ehizan ibiltzea ere laket baitzuen! Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 102. orr.

Txori-faseko umeen manera eta ohiturei buruzko xehetasun interesgarriak. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 238. orr.

-Guztiok ginen zintzoak -esan zuen txori-aurpegi gaiztoko zaharrak. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 163. orr.

Iparraldeko ertzaren ondotik igaro eta gero eta gorago kanoi osoaren txori-ikuspegia izateraino igo ginelarik."Txori-begiko" perspektibak, zeinetan, hiru dimentsioko espazioan, paralelo direnak proiekzioan ere paralelo geratzen baitira. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 226. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Kolore distiratsuko txoriak txoritegian ehizatzen dituen txori-ehiztaria. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 492. orr.

Herio txori-ehiztari. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 261. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sudurra oihan-txori baten hezurraz zeharkaturik zuen indigena batek keinua egin zidan itzalean zegoen etxola baten atetik. Jon Alonso   «Euskal karma» - 16. orr.

Kanabera artean ezkutaturik, martin-arrantzale ñabarra, lezka-txoria, uroiloa eta kopetazuri maltzurra egon ohi dira. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 22. orr.

6 (esapideetan eta)

-Ni ere aritzen nauk txorietan, hemengo mendi hauetan asko zagok. Jon Maia   «Riomundo» - 130. orr.

Egun hartan ez zen txorietara joan. Jon Maia   «Riomundo» - 100. orr.

Ikasten baino txoritan nahiago, goarnizioko soldaduek oparitu balezta zaharrarekin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 102. orr.

Euskaldun arraio horiek lanean ari zituan, eta gu txoritan! Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 18. orr.

Zuhurtasun handiz pentsatu baitzuen hobe zela txori bat eskuan ezen ez ehun airean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 341. orr.

Tiro batez bi txori, pentsatu nuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 128. orr.

Erre ezazu, ba: harri batez, bi txori. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 117. orr.

Harri batez bi txori, Aljeria frantses zaintzerakoan, hango frantses-eskualdunak salbatuko zituztela barneratzen zuen Beinatek. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 242. orr.

7 irud/hed pertsona.

-Txori hori ez duzu bere habian topatuko -esan zidan, faxista zela eta. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 35. orr.

-Esan diat; txori hori ez zagok gure kaiolan. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 92. orr.

-Lucinda Bereziortua neskatoa da txoria eta kaiola, berriz, bere aitak Algortan duen egoitza dotorea. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 119. orr.

-Beste zerbait behar duk horrelako txori galdu bat akatzeko! -erantzun zuen On Camillok, ironiaz-. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 334. orr.

Hain txori abaildua ikusten al naun, nik orain habia bat behar dudala esaten hasteko? Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 177. orr.

Bigarren bus haren aurretik beste bus bat joan zela, eta bertan zela txoria, eta Panizo zela. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 92. orr.

Polita da "oroipen-txori" delako metafora hori, beti hegan joaten dela iradokitzen diguna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 133. orr.

8 adkor zakila.

Eta hiri zer, txoria tente jartzen zaik? Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 39. orr.

9 gerri txori ik gerritxori.
10 galerna-txori ekaitz txoria.

Fanchek eriaz erakusten zizkidan arau galerna txoriak miresten nituen harritxoen bizkarretan pausatzen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 118. orr.

11 ekaitz txori

Ekaitz txoria Europan bizi den itsas hegaztirik txikiena da, eta 15 bat zentimetro hazten da. Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Ekaitz txoriak, berriz, planktona jaten du, eta kate trofikoaren oinarriaren osasunaren berri ematen du horrexegatik. Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Belatz handiak eta ekaitz txoriak bioadierazleak dira. Berria - Euskal Herria   2004-06-05

12 itsas txori iz itsasoan bizi den txoria.

Itsasoan ekaitza denean, itsas txoriak Oria errekan gora joaten dira. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 152. orr.

Itsas txorien karranka urrunak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 28. orr.

Itsas txori erraldoien heiagorak hauteman ziren, galernaren ondotik. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 100. orr.

Horretaz gain, milioika izokin, 250.000 itsas txori, 2.800 igaraba, 300 itsas txakur, 250 arrano eta 22 orka inguru hil ziren. Berria - Gaiak   2004-03-28

Adituen arabera, garai hartan Alaskako kostaldean zeuden itsas txori eta itsas ugaztun asko hipotermiak jota hil ziren. Berria - Gaiak   2004-03-28

13 txori-belar kardu mota (Senecio vulgaris).

-Txori belarra txoritxoentzat! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 242. orr.

Normala, berriz, ekilore, txori-belar, artatxiki, olo zuritu, beltxata, eta kalamu-hazien nahasketa zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 75. orr.

Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean, lepo otarre txiki baten jabe egin zen, eta txori belar saltzaile hasi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 242. orr.

14 txori-buru ik txoriburu.
15 txori denda (orobat txoridenda g.er.) iz

Zu txori-dendan zauden bitartean, ni arduratuko naiz liburu-dendaz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 391. orr.

Mercedes puska bat gelditu zen bat-batean txori-dendaren ate aurrean. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 78. orr.

Txori-dendan aurreneko itzulia egin ondoren, Perrettek ez zuen lortu Maxek deskribatutako neska saltzailea identifikatzea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 391. orr.

16 txori galdu ik txorigaldu.
17 txori-izugarri (orobat txorizugarri g.er.) iz txorimaloa.

Gisa horretan da mundua, lehenago Txorierri edo Txoritokieta zabal bat izandako mundua, txori-izugarri handitzar bat izatera etorri, txoriak estratosferan itotzeraino uxatuz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 77. orr.

Ez zunan agertu; ordu bata jo, artean iritsi ez, eta ohartu nindunan ez zuela zentzurik han txori-izugarri segitzeak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 92. orr.

18 txori kaka (orobat txorikaka) iz gauza hutsala.

Seme nahiz aita gisa [...] porrota oraindik erabatekoa ez zela frogatua nion neure buruari, eta hori ez zen txori-kaka. Eta hori ez zen txori-kaka, ez horixe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 60. orr.

Ez duk txori kaka gero! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 171. orr.

Bolanta izeneko sare pelagikoen kontua txori-kaka baino ez da arazo-ozeano horretan. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 24. orr.

Ni ezdeusa nintzela pentsatuta, beharbada Antjerentzat nire moduko txorikaka batekin egotea aspergarria baino aspergarriagoa zela pentsatuta. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 115. orr.

19 txori-kardu kardu mota (Senecio vulgaris).

Elurtearen erdian txori-kardu izoztu bat aurkitu duen txolarrea, horixe ematen zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 332. orr.

20 txori-larrrosa basa-arrosa.

Hor daude txori-larrosak, arrosa zuhailezko orri urriekin, haizearen enbatei amore emateko hain gutxi falta dutela diruditela, Han dago Ama Birjina, han daude krabelinak, txori-larrosak eta Jesusen Atzaparrak, azokara eraman orduko eskuetatik kenduko zizkiotenak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 77. orr.

21 txori-malo ik txorimalo.
22 txori ume ik txorikume.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsas txori (4); jaunaren txori (3); loak hartutako txori (3)

txori aldra (4); txori asko (4); txori aurpegi (3); txori bat izan (3); txori bat pausatu (3); txori baten moduan (3); txori bati (3); txori beltz (4); txori berde (3); txori bihurtu (3); txori denda (3); txori dendan (3); txori dendara (3); txori desberdinen (3); txori ergela (3); txori eta ikatz (3); txori hilak (3); txori ikusi (3); txori kaka (5); txori klase (3); txori lumak (4); txori mota (6); txori motaren (3); txori talde (3); txori ttiki (3); txori txarra (4); txori txiki (12); txori txikia (3); txori txikiak (4); txori txuri (4); txori zuri (3); txoriak txori (4)

ur txori (6)

betiko txoria (6); maitasunezko txoria (4); sekula betiko txoria (6)

txoria balio (5); txoria bezala (10); txoria izan (3); txoria nuen maite (3)

ekaitz txoriak (4); orhiko txoriak (3)

txoriak airean (3); txoriak baino (7); txoriak bezain (4); txoriak bezala (12); txoriak harrapatzen (3); txoriak hegan (5); txoriak kantari (4); txoriak kantuan (3); txoriak txioka (7); txoriak txioka ari (3); zeruko txoriak (3)

txoriaren kantua (3)

sugeak txoriari begiratzen (4); txoriari begiratzen dionean (4)

txoriei begira (4)

txorien habia (5); txorien kantua (4); txorien kantuak (5); txorien modura (6); txorien txio (4); txorien txorrotxioak (3)

burua txoriz beterik (12)

itsas xori (3); xori bat bezala (4); xori baten pare (3); xori berriketaria (5); xori kanta (3); xori mota (3)

xoria bezain (3); xoria harrapatu (3)

bunuztar xoriak (8); gau xoriak (15); gau xoriak taldeak (3); itsas xoriak (3); lasar xoriak (8); urtsuko xoriak (4); xoriak b mailan (3); xoriak dantza taldearen (3); xoriak mailean (6)

xorien kantuen (3)

xorieri mintzo zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus