Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txorten (orobat xorten g.er.) 1 iz hostoak eta fruituak abarrera lotzen diren kirten modukoa; zurtoina, gara.

Marrubiei hostoak eta txortenak kentzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 338. orr.

Zuhaitzetik eroritako gaztaina baten morkotsa zeukan eskuan txortenetik helduta. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 155. orr.

Arrosarik ederrenetako baten txortena puskatzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 298. orr.

Zortzi orrialde, sei artikulu nagusi eta hamaika txorteneko hamabi piku. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 62. orr.

Lau txorteneko loreen azpian ezkutaturik. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 34. orr.

Anpolai biribil-biribila, gorria, distiratsua, likitsa eta txorten luze batetik zintzilikatzen zena. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 131. orr.

Iturri-belarraren txortenak behintzat beltz-beltzak dira. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 201. orr.

Landare baten txortenean, berdea berdearen kontra mimetizaturik, gorputz luzeko intsektu bat. Berria - Kultura   2004-08-11

Erabil zitezkeen metodoen jakitun izan nintzen pixkanaka, puntua egiteko orratza, perrexilaren txortena, xaboi-urezko injekzioak, ekitazioa. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 23. orr.

Galdur aldean, berriz, erdiko xurtar nagusiaren akaberan, lore morddo banari eusteko xortenak ageri dituzte bi biak, gordasol aihenen antzera zabalduak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Antoniok mingaina atera zuen nire ahotik, eta gerezi-txortenak bi korapilo zituela erakutsi zidan. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 78. orr.

Nik oparitutako orkidea-txorten idortu batekin batera. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 220. orr.

Arestian zirriborratu dizkizudan aza txortenetan landuak eta orratzez apainduak dauden bi handitsu horiek kolumnata bat dute oinarri. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 195. orr.

3 irud/hed

New Yorkeko Poliziak berrogeita bat tiro emanda erail baitzuen, Bronxen, Sagar Handiak bere txortena galtzen duen lekuan. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus