Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txotxolo (orobat xoxolo g.er.) 1 izond/iz ergela, buruarina.

-Itxaron ezazu apurtxo batez, Morales jauna -esaten zion beti egongelan edukitzen zuen andereño txotxolo hark-. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 244. orr.

Halakoetan beti izan ohi da kazetari txotxoloren bat. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 134. orr.

Nagusi txotxoloarekin, maitasun handia izanik ere, txakurrak txotxolo jardungo du. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 41. orr.

Beren pulpituko erretolikaz aspertzen gaituzten burugabe txotxolo horiek. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 172. orr.

Eta infernura zuk joan beharko zenuke, agure txotxolo horrek. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 278. orr.

Gu, txotxolo samarrak eta txilibituak bai, baina farsanteak ez ginen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 119. orr.

Nahiko txotxoloa zara ba, zeu baino handiagoekin borroka egiteko! Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 13. orr.

Txotxolotzat hartuko zaituzte. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 206. orr.

Orain edozein txotxolok uste du bere blogak Spinozaren Etika-k bezainbeste balio duela. Berria - Kultura   2006-01-24

-Ez dio axola, txotxolo hori. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 405. orr.

-Txotxolo ergela halakoa! -esan zuen neskak-. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 127. orr.

Txotxolo bihotz-ergel alenok, profetek hitz egin duten guztia sinesteko! Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 179. orr.

-Zuek biok nik ezagutu dudan txotxolo bikoterik hoberena egiten duzuela uste dut. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 148. orr.

2 (gauzez)

Behin film txotxolo bat egitea erabakiz gero, osorik egin behar txoropito eta groteskoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 172. orr.

Arazo praktiko txotxolo horiek. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 149. orr.

Guztiz sinplista eta nahiko txotxoloa zen nire anarkismoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 34. orr.

Ez dakit nola, herabetasun txotxolo horren kontrako erreakzio moduan-edo, esaldi honek egin zidan ihes ahotik: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus