Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txulo2 1 iz/izond adkor putazaina; harroa, harroputza.

Atea zabaldu eta antzerkiko gertaleku bat zirudien: putak, txuloak, bezeroak, madama. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 62. orr.

Txuloak eta proxenetak ere baziren. Berria - Harian   2005-12-10

Gure borondateari entzungor eginez, prostituta, txulo eta droga saltzaileek periferiako auzoak gugana ekartzen dituzte ilunabarrean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 177. orr.

Txulo bat zuhaixka baten atzetik puten kiriketan nola, halaxe nengoen ni ere Tomen aldamenean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 123. orr.

Antoñito hori txuloaren morala zuen andaluziar bat zen; emakume bati zerbait atera gabe joaten uztea hutsegite handia iruditzen zitzaion. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 92. orr.

Maila apaleko jendearentzat, hika hitz egin ziezaiekeenentzat, txulo, neskame, jokalarientzat zituen don Pedrok bere begikotasun guztiak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 40. orr.

Txulo arraioa, asesinoa, ostikoak ematen besterik ez dakian astakirtena... Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 175. orr.

Geroxeago azaldu da mahuka jasozko cowboy-alkandoradun tipoa, lehenagotik ere behin baino gehiagotan xaxatua ninduen gazte-plantako txuloa, neskaren neba, alegia. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 273. orr.

2 puta-txulo putazaina.

Neba jonki, puta-txulo, trafikante eta delinkuentea. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 153. orr.

3 txulo-txulo adlag

Antzerkiarekin segitu nuen, hala ere, txulo-txulo. Jon Alonso   «Euskal karma» - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus