Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

uhin (835 agerraldi, 140 liburu eta 65 artikulutan; orobat uhain 115 agerraldi, 10 liburu eta 74 artikulutan –1 izan ezik Herria-koak) 1 iz fisikan, oszilazio edo bibrazio higidura periodikoa, espazioan edo ingurune material batean hedatzen dena.

Adibidez, 300 Hz dituen uhinak 300 ziklo egingo lituzke segundoko. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 110. orr.

LFAS sonarrek 220 eta 240 dezibelio inguruko uhinak igortzen dituzte. Berria - Gaiak   2004-11-03

1965etik Caracas ingurutik Euskal Herriaren berri ematen zuten Radio Euzkadiren uhinetatik. Berria - Kultura   2004-02-28

Gai horiek guztiek uhin ikusezinak igortzen dituzte, eta uhinek, airean zehar joanda, bibrazioak eragiten dituzte tinpanoa eratzen duen mintzean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 107. orr.

Esaldien doinuaren funts fisikoa ahoskordek sortutako uhinaren oinarrizko maiztasuna da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 93. orr.

Osagai bat baino gehiago duten uhinetan, laborategitik kanpo gertatzen diren guztietan alegia (diapasoiko nota da praktikan uhin sinpleari gehien hurbiltzen zaiona), oinarrizko maiztasunaren araberakoa izaten da hautematen den garaiera. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 92. orr.

Lan honen arabera, guztiaren baitan dauden uhin horiek erresonantzian sar daitezke maiztasun zehatz batzuetan bibraraziz gero. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 163. orr.

HAARP antenez baliatzen da ionosferara uhinak bidaltzeko. Berria - Gaiak   2004-05-23

Elektroiek partikula gisa joka zezaketen, edo uhin moduan. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 196. orr.

Asteartean zartarazitako furgoneta ezponda baten ondoan zegoen, eta hark eztandaren uhina mendialdera desbideratu zuen. Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Burmuinaren uhinak irakurtzen dituen makina. Berria - Gaiak   2004-02-18

2 (izenondoekin)

Gaur bertan entzun dut ETB1an ordenadore eta telebistaren uhin elektromagnetiko kaltegarriak desegiten dituen kaktus bat badela. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 48. orr.

Iriarteren ekintza haren dardarak iristen zaizkigu, Rikardo Arregik bizirik jarraitu zuen Euskal Herriko historia alternatibo horren uhin elektromagnetikoak. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 85. orr.

Ziklo bat presio-igotze eta presio-jaiste oso bat da: uhin sinusoidalaren gorako eta beherako olatua edo zirkulu oso baten ibilbidea. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 110. orr.

Atzeramendu infinitesimal baten aldearekin, uhin hertziarrek iristeko behar duten denboraren aldearekin. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 224. orr.

Irratian uhin laburreko emisora ingeles bat aurkitu zuen. Josu Landa   «Odolbildua» - 30. orr.

Denbora etxean ematen nuen, uhin laburreko emisorak entzuten. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 123. orr.

Uhin laburretan zegoen sintonizatuta. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 132. orr.

Sistema honek «subjektuak garunaren aginduei erantzun aurretik» jasotzen ditu uhin elektrikoak. Berria - Gaiak   2004-02-18

Fonemak eta ezaugarriak, uhin akustiko baten edo artikulazio-mugimendu batzuen segmentutzat harturik. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 10. orr.

Bonbaren uhin hedakorrak kalteak eragin zituen ondoan dagoen Espainiako enbaxadan. Berria - Mundua   2004-09-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikusten ez dugun bitartean, katua ez dago ez hilda, ez bizirik; bere egoera uhin-funtzio bat da, ez besterik. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 69. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irrati uhinentzat gure gorputza guztiz gardena da, frekuentzi baxukoak direlako. Berria - Gaiak   2004-11-25

Sistema jakin baten bidez, erradiofrekuentzia uhin bat sortzen da. Berria - Gaiak   2004-07-02

Espazioan zehar mugitzen da, beraz, hotsa presio-uhinetan entzulearengana iristeko. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 149. orr.

Airean doan soinu-uhin bat gainazal solido edo likido batera iristen bada, islatu egiten da gehiena, eta parte txiki bat baino ez da transmititzen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 112. orr.

Maiztasun handiko soinu-uhin batek ura bezalako likido bat zeharkatzen duenean, uhinaren presio negatiboek bortizki eztandarazten dute edozein lurrun-burbuila, bolumena 1.000 aldiz handitzeraino. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 45. orr.

Zulo beltzek edo talka egiten duten galaxiek grabitate-uhinak sortzen dituzte eta, era horretan, haien inguruko espazioa eta denbora aldatu egiten dute. Berria - Gaiak   2004-06-25

Grabitate-uhinak masaren azelerazioaren eraginez sortzen dira, eta espazio eta denbora berezia dute. Berria - Gaiak   2004-06-25

Madrilgo lehergailuen hedatze-uhina berehala zabaldu zen merkatuetan, eta bestelako albiste ekonomikoek [...] ez zioten itzalik egin. Berria - Ekonomia   2004-03-12

5 irud/hed

Garden zabala oso-osorik musikarekin batera mugitzen zen, hemezortzi mila lagun bat eginik, denak uhin batean, nerbio-sistema guztiak sinkronizaturik, ahots batez. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 87. orr.

6 itsasoaren eta kidekoen gainaldean eratzen den goragune higikorra, haizeak edo bestek eragina. ik olatu; baga.

Itsasoko uhinen hotsa entzuten da, ezta? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 25. orr.

ik beherago 13. 1540

Itsasontziak marinel gutxi batzuk salbatu zituen, baina gero, belak hedarazi zituen eta ni uhinen menpe geratu nintzen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 191. orr.

Bertan etzan zen, uhinek lardaskatzen ez zituzten arroketan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 130. orr.

Itsasoan uhinak altxatu ziren, eta ontzia lurrerantz eraman zuten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 57. orr.

Nazio ugari altxaraziko dut zure kontra, itsasoak uhinak harrotzen dituen bezala. Elizen arteko biblia   Ez 26,3

Nola itsasontzi egin berriak itsasoko lehen uhinen ilara hautsi behar duen, barnerago jotzeko, [...]. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 68. orr.

Uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino. Elizen arteko biblia   Mk 4,37

Haizeak uhinen paparra eta gandorra altxatuko ditu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 200. orr.

Uhin handi batek haitz baten kontra bota zuen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 25. orr.

Leiho baten ondoan jarri gintuzten, badiako uhin biziak ikusten zirela. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 45. orr.

Yangtse ibaian, itsasgorak uhin harroak eragiten ditu. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 310. orr.

Uhin berdeak apar bihurtzen ziren ferryaren branka biribilaren azpian. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 346. orr.

Hala zen, uhin ikusgarri bat jendea irentsi baino bi segundo lehenago. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 97. orr.

Itsasoa franko laño zegoen, nahiz, batzuetan, uhin haguntsuak biziki gora altxatzen ziren. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 159. orr.

Itsasoak uhin leunez harea egarbera lisatzen duen hondartza kurbatuan. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 119. orr.

Allengo zingiran, eta sartalderago, emaro, elurra, Shannonen uhin mutiri ilunen gainean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 332. orr.

Agure batek soka bat eusten du, uretan uhin zirkularren erdian galtzen dena. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 44. orr.

Uhin ankerrek jaurtitako marinela bezala. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 321. orr.

Heriotzaren atea, beraz, ez dago itxita zeruarentzat, ez eguzkiarentzat, ez lurrarentzat, ez itsaso sakoneko uhinentzat. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 329. orr.

Oztoporen bat jarriz uhina eteten bada, lehenengo uhinak, atzera itzuliz, nahasi egiten du atzetik datozkionen norabidea. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2250. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ibaiaren erdian uhin-ildo kexatuek apokalipsia irudikatzen zuten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 23. orr.

Badakizu kolpe bakoitzarekin uhin zirkuluak sortzen direla uretan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 423. orr.

Azkenik, bazter uhin-hauslean eskegitako jantziak hezatu egiten dira; eguzkitan zabaldurik, ordea, lehortu. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 49. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere indar horrekin haize-kolpeak eta haize-uhin gero eta handiagoak eragiten ditu. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3670. orr.

Gero aire-uhinekin batera mugituz, mendietara iristen direnean, haiekin topo egiten dute, eta beteta daudelako eta pisua dutelako, ekaitz moduan ur bihurtuz sakabanatzen dira eta hala lurrean zabaltzen dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3690. orr.

9 irud/hed

Ile horiak uhinak egiten zituen haren sorbaldetan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 23. orr.

Oraingo honetan, azkar igaroa zen zorionaren uhina. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 70. orr.

Sentimendu behintzat perfektuen zain bizi denarentzat arraroa izango da batak bestearen begietan desiraren uhina ikustea, bestearen begietatik pasatzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 303. orr.

Semea hor zeukan alta, gohainaren uhinek gibelondoa zitzikatzen ziotela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 65. orr.

Arabiar eraginaren uhinak Kontinente Beltzaren gainean apurtzen ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 193. orr.

Hizkuntza gertaera horiek kutsaduraz zabaldu ziren, eta baliteke uhin guztiei dagokienez ere hala gertatzea; uhinak, puntu batetik atera, eta hedatu ohi dira. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 251. orr.

Urteetan uhinaren puntan ibili den taldea nekez moldatzen da ur txikietan. Berria - Kirola   2004-10-20

10 (irud/hed, izenondo eta izenlagunekin)

80ko desarautzeen uhin handiak banku-sistemak desorekatu baititu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 179. orr.

Ilea kirrua eta luzea, bizkarrean goitik behera erortzen zitzaion, uhin ilunak sortuz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 23. orr.

Ile beltz-beltza zuen, sorbaldetaraino uhin lasai mugikorretan. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 40. orr.

Bere helburuen artean dago irakurlea ukitzea eta hunkitzea, haren arimaren hari bat jotzen asmatzea, sentiberatasunen artean izaten diren uhin harmoniko berezi eta ulergaitz horiei esker. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 26. orr.

Lurrin hark bular jada sorgorrean sentipen bat sortarazten baitzidan, zeinaren uhin hazkorrak gai baitziren nire begi lehortuetan ere malko bero batzuk isurarazteko aurpegiko umeltasun hotzean. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 192. orr.

Ur barera jaurtitako harria bezala erori zen esaldi hura, uhin isilak zabalduz sala guztira. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 253. orr.

Nestoriotar uhina altxatu eta erori egin zen, ondoren uhin monofisita etorri zen, eta ondoren uhin musulmana, dena bere aurrean eraman zuena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 321. orr.

11 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ur-bilatzaileen sardango makila, energia uhinen bila zerabiltena basa-lizar adarrez egina zen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 36. orr.

Bat-batean musika uhin erraldoi batek jan ditu hiru solairuak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 293. orr.

Herio-uhinek inguratu ninduten, uholde gaiztoek ikaratu. Elizen arteko biblia   2 Sm 22,5

Bat-batean harrigarriro hunkitu ninduen bakardade uhin isil hark. Txillardegi   «Putzu» - 183. orr.

Wanda Ford itxaropen eta etsipen uhinek gora eta behera zerabilten. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 87. orr.

Gutxitan sentituko nuen aurretik horrelako sinpatia-uhina. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 114. orr.

Iazko elkartasun uhinak segida izan du hala ere. Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Bihotzetik irtendako odol-zurrustak sortutako talka-uhinaren hondarra da eskumuturrean eta gorputzeko beste zenbait lekutan sentitzen den pultsuaren taupada. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 170. orr.

Milimetro bat edo biko jauzitxoak eginez errepikatzen ditu oinak pultsazio-uhinak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 170. orr.

Georgesen ahots eztiak kideen harramantza-uhin ilunaren ezinegona atitxatzen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 243. orr.

Akeoen konkista-uhinak lehertu eta geratu egin zirela Troia irentsi ondoren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 159. orr.

Bidean zihoalarik, jende-uhin oldarkor batek eraman zuen berarekin plazaraino. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 26. orr.

Hazkunde laster hori ia etengabea izan zen 1973 arte, eta industria-talde handien sorrera bultzatu zuen ekonomia aurreratuenetan, hurrenez hurreneko kontzentrazio-uhinetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 71. orr.

Migrazio-uhin batek menderatua c. K.a. 1200-1190ean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 414. orr.

12 hots uhin

Fonetika-fonologien eremuan, ahots esaten zaio ahoskorden dardarak sortzen duen hots uhinari. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 33. orr.

Ahoskordek giza belarriak hauteman ditzakeen hots-uhinak ekoitziko dituzte. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 31. orr.

Alderdi akustikotik hartuta, zabalera handiagoko hots-uhina da hots ozenagoa, presio igotze eta jaiste bortitzagoak gertarazten dituena, alegia. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 124. orr.

Burmuinak fonazio organoei bultzada bat bidaltzen die, irudiari korrelatiboa zaiona; ondoren, hots uhinak A-ren ahotik B-ren belarrira joango dira: prozesu hau erabat fisikoa da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 38. orr.

Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 149. orr.

13 itsas uhin

Itsas uhinak soilik zutitzen dira ortzi-muga urrunaren eta lehorraren artean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 81. orr.

Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean, itsas uhinak baretuko ditut. Elizen arteko biblia   Za 10,11

Itsas uhin erraldoiak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 245. orr.

Gizona baino handiagoa zelakoan, itsas uhinei agindu eta mendi-gailurrak balantzan pisa zitzakeela uste zuena. Elizen arteko biblia   2 M 9,8

Itsas uhinen leherketa geldoa. Txillardegi   «Labartzari agur» - 191. orr.

Pianoaren notak soilik zutitzen ziren, itsas-uhinen gisako itxura bat harturik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 106. orr.

14 Martenot uhin pl musika-tresna elektronikoa, 1928an asmatua, teklatu batek, bozgorailu batek eta maiztasun apaleko sorgailu batek osatua.

Rock eskema zaharkitua darabil Tiersenek, arrunt efektista, lineala, Martenot uhinen erabilera gehiegizkoa izan zen eta zehaztugabea. Berria - Kultura   2006-02-25

15 uhin luzera

Objektuak 1,2 milimetroko uhin-luzeran igortzen duen erradiazioa neurtu dute. Berria - Gaiak   2006-02-03

2003 UB313ren azala argia ala iluna izan, erradiazio berdina da uhin-luzera horretan. X eta gamma izpien uhin luzera atomoak baino txikiagoa da, eta beraz oso probabilitate txikia dute atomoaren nukleoarekin edo elektroiekin topo egiteko. Berria - Gaiak   2006-02-03

Uhin luzera milimetroaren mila milioigarrena da, eta frekuentzia 100.000.000.000.000.000.000 hertzekoa. Berria - Gaiak   2004-11-25

Bi filtro erabili zituen irudiak egiteko: batak uhin-luzera handiak filtratzen zituen (filtro gorria), besteak uhin-luzera txikiak (filtro berdea). Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 44. orr.

Lau aparatuek kometa eta haren isatsa neurtu dituzte uhin luzera desberdinak erabiliz. Berria - Gaiak   2004-06-01

16 irud/hed

Tomen uhin-luzera berean ibiltzen naiz -esan zuen Templek-, nahiz eta umeen uhin-luzera izan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 275. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus