Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ukuilu (orobat ukullu g.er. eta ikuilu g.er.) 1 iz abere handiak gordetzen diren toki itxi eta estalia, eskuarki baserri barrenekoa. ik korta; heia.

Behean, sukaldea eta ukuilua; goian, logelak, komuna eta mandioa. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 15. orr.

Baserri zaharretan [...] ez zen beste berogailurik izaten: beheko sua, eta aziendaren lurruna ukuiluko ohol artean behetik gora. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 225. orr.

Handik barrurago sarrarazi, eta, ukuilutik barrena, mandiorako eskailerak seinalatu zizkigun. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 81. orr.

Ostatuko egurats beroa, ukuiluko egurats astuna. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 215. orr.

Hermannek, azpiak egiteko pala harturik, ukuiluko simaurretan sartu zuen kirtenaren barreneraino. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 85. orr.

Zergatik behartu behar naute goizeko lauetan auskalo nongo ukuilutako azpiak ateratzera? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 102. orr.

Mandio aldetik edo ukuilutik ere, behiak jaiztekoan-eta, hego-mendebalak iraungo zuen edo mendebalari txanda emango zion jakiteko, ez zegoen ukuiluan beti apopilo ibiltzen diren euliei erreparatzea bezelakorik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 39. orr.

Eskuko eskaileratik ukuilu gaineko mandiora igo eta ahapeka hots egin zuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 177. orr.

Ukuiluak, berriz, arkumez eta antxumez beterik zeuden, denak hesiz bereizirik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 52. orr.

Selifan kotxezaina ukuilura joan zen zaldiez arduratzera, eta Petrushka lekaioak bere gauzak antolatzeari ekin zion ate ondoko gela txiki, oso ilunean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 21. orr.

Ukuilura eraman ninduen, eta bere aitaren orga-zaldia erakutsi zidan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 153. orr.

Herriko ukuiluetara ura eta pentsua eramaten. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 149. orr.

Nire ametsa bete nahian, benta bateko ukuiluan hasi nintzen morroi. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 158. orr.

Ukuilu txikia zen [...] askatan bi behi zeuden, eta bazter batean, itxitura baten barruan, txahal bat. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 157. orr.

Ukuilu zaharrak ez du sabairik, ez eta, egia esatera, benetako zorurik ere, baina zabala da bederen, eta argi-indarra ere badu. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 169. orr.

Ukuilu modernoa zenez, hau da, jateko askak pasiloan zehar eta uretarakoak hormetan zituena, buelta emanarazi behar izan zieten ehun behiei. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 178. orr.

Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 174. orr.

Harrizko etxetxoak, beren patio eta ukuiluekin, masustondoak, mahastiak, eta soro bazterrak Ligugnana edo San Giovannikoen berdin-berdinak ziren. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 74. orr.

Emakumeak ukuiluan bildu eta errosarioa errezatzen hasi ziren. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 200. orr.

Jatorriz, gogoz eta xedez nor bere ukuilukoak izan ginen beti. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 309. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Meatzeetatik ez urruti, taberna eta ukuilu zuloetan, kimikaren eta magia zuriaren arteko mugan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 112. orr.

Kabinetean eta logelan ukuilu-usaina zegoen, lurreko egurren junturetatik zetorrena. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 146. orr.

Bertan ukuilu-kiratsa nagusi zen eta zaborrez beteriko espaloien gainean umeak katuka zebiltzan Ukuilu atarian. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 83. orr.

On Camillok begiratu ere ez zion egin kateaz itxitako ukuilu-ateari ere. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Bihar bazkalduko duk, bai, baina zerri-ukuilu batean. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 141. orr.

Gora-behera zoro horietan nenbilen, Jannis Kounellis artista greziar maiteak, Erromako arte galeria bat, 1969an, zaldi ukuilu nola bihurtu zuen akordatu nintzenean. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 65. orr.

Negua hegoaldean igaro ondoren, eta baserri-ukuilu, borda zahar, kanpandorre eta antzekoetan egin ohi duela habia [enarak]. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 112. orr.

· Ordurako ezkutatuak zitiztean, bakoitzak bereak, ganbara-ukuiluetan ezkutalekuren faltarik ez zuan izango-eta; bestela, berriz, gaztainondo zuztarren artean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus