Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ulermen 1 iz ulertzeko ahalmena. ik adimen.

Ikustea, ikusmenezko atzematea, ikusmenezko pertzepzioa oso jarduera konplexua da, eta ezin da, egia esateko, funtzio psikiko nagusietatik, ulermenetik, ezagutzatik, oroimenetik, desiratik erabat bereizi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Espirituaren talentuak (ulermena, asmamena, juzgatzeko gaitasuna) edo tenperamentuaren propietateak (erabakimena, intentzioetan tematzea) ontzat har badaitezke ere, ezin dira berez on bezala definitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Enarak, ulermena balute bezala, bat-batean isildu eta ez ziren beren lekutik mugitu, predikua burutu zuen arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 817. orr.

Handia da Jauna, guztiz goresgarria, ulermenaz gaindikoa haren handitasuna.  Elizen arteko biblia   Sal 145,3

Ez nuen ez hotzik ez minik sentitzen, eta aurpegia bustitzen zidan zirimiri sarkorra, elur eta euri artekoa, ulermenaren bidez hautematen nuen, ez azalaren bidez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 189. orr.

Jesukristo gure Jaunak emaniko etsenplu gurgarriak ere beren ulermenaren argitan bakarrik ikusten dituzte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

Virgilioren poesia Mendebaldeko kristau-ikasle gaituenen ulermenetik kanpo egon zen, ulertze-neurritzat Virgiliok adierazi nahi izan zuen esanahia atzemateko gaitasuna hartzen badugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 291. orr.

Aurkitu zuenak, harrigarria izateaz gain, ulermenaren muga guztiak gainditzen zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

Ulermenaren oihal garbian makularik utziko ez duen sintaxi garbi baten bila.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 56. orr.

Ikusmenezko dimentsioaren eta haren ulermenezko dimentsioaren arteko lotura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Literaturaz hutsaren hurrengoaren itzala ere sumatzen ez duen batek nahas ditzake ulermenezko irakurketa mekanikoa eta literatur gozamena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ulermen zoliari hitz gutxi. Ulermen laburreko norbaitek guk igo nahi dugun maila horretara heldu nahi ez badu, [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Gizon arruntek beren adimenaren eta beren ulermen ahularen arabera berengana ditzaten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 32. orr.

Ba al da deus nabariagorik, argiagorik, begi-bistakoagorik tematia ez den ulermen eskasekoarentzat ere?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Nahiz eta emakumeek gizonezkoek baino gorputz ahulagoa izan eta hainbat ariketarako hain abilak ez izan, ulermen zorrotza eta askea dute erabiltzen dutenean.  Berria - Gaiak   2006-03-07

"Gizakiari datxekion" Jainkozko ulermenari esker, esan da "Jainkoaren antz eta irudira".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.

Jesukristok, giza izaeraren zirrikitu guztiak ulertzeko zuen ulermen jainkozkoaz, ulertu zuen gizon guztiak ez zirela erlijiozko bizitzara deituak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 258. orr.

3 ulertzea. ik ulerpen; ulerkuntza.

Ergela iruditzen zaio emakume batek gizonezko batengandik ulermena itxarotea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 211. orr.

Adiskide batekin hizketaldi intimoan jardutea, harekin gaudela geure harrokeria ergela eranzten baitugu, harengan beroa eta ulermena aurkitzen baititugu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 17. orr.

Ahozko ulermenari dagokion zatian, bereziki, gaizki aritzen dira.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Sailkapenaren aldeko grinak desberdintasunak bilatzera eraman izan gaitu gehiegitan, kontzeptuen ulermen osoaren kaltetan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Aldaketaren adigaiaren ulermen zuzena ere iraunkortasun horretan oinarritzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Antagonismoaren eta hegemoniaren arteko harremanen ulermen teorikoa da erabakigarri gaur egungo euskal egoerarako.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

Ezin zuen formulatu, ez zen, ez esplizitua, ez kontzientea, baina musika-formaren ulermen inplizitu nabarmena zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Zure ideiak eta aipatzen dituzunak bereizi behar dituzu, nahasmena ekiditeko eta argudioaren ulermena errazteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Horien ulermena errazteko adibideak erabili behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

Irudi horietan diegesi baten ulermen eta integrazio-mekanismoak azaltzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Izugarrikeriei izugarrikeriak metatu ahala joan gara horien ulermenari ulermena eransten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badela giza pentsamenduan goragoko beste maila bat, goragoko ulermen-gaitasun bat.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

Beste neska-mutilen artean ba omen zen batetik bestera arin, sotil, etengabe aldatuz igarotzen zen zerbait: esanahi-truke bat, negoziazio bat, ulermen-arintasun bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Makinaren ulermen gaitasuna handitu nahian.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Vitruvioren hizkeraren "iluntasunari" eta ulermen-zailtasunei buruzko eztabaida antzinakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Nahi gabe, ulermen keinu bat egin du bidaztiak, eta Carmenek begia kliskatuz erantzun dio bere ondotik pasatzerakoan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 47. orr.

Ulermen-distira moduko bat sumatu uste izan zuen aurpegietan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

SS-Ahnenerbeko buru izandako Sievers doktorea heriotza zigorrera kondenatu zuten, giza ulermena gainditzen duten krimenak agintzeagatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Giza ulermenaren berezko mirabekeriak epai-ahalmena eman dionez, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.

Literatura elkar-ulermenerako gunea izan dadin.  Berria - Kultura   2004-03-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ulermena gainditzen duten (3)

ulermenetik kanpo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus