Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

unitate (orobat unidade g.er.) 1 iz sail edo multzo baten osagai den elementu berezia. ik banako.

Liburu bakoitza unitate bat da, hasi eta amaitu egiten dena, edo zure obraren konstanteei erantzuten dien osagai bat?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.

Estatu unibertsal bat, toki-administrazioko unitate artifizialki antolatuen hierarkiaren bidez erditik kontrolatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Sintagma, beraz, hurrenez hurreneko unitate bi edo gehiagoz dago osatua beti.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Industria-ekoizpeneko unitateak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Soberakin horiek beste unitate batzuek ekoizturiko ondasunekin truka daitezke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Ibilbide osoa egiten duen ikasleak 90 unitate landuko ditu, beste hainbeste doinu, 140 bertsolari baino gehiago ikusiko ditu, [...].  Berria - Kultura   2006-01-21

Polimero bat dela esango genuke, hau da, etengabe errepikatzen den unitate batek osatutako materiala.  Berria - Gaiak   2006-01-12

2 (izenondoekin)

Unitate txikiagoez osatuak dauden unitate zabalagoez aritzen gara.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.

Azterketa historikoaren unitate ulergarriak ez dira nazioak edo denboraldiak, "gizarteak" baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 417. orr.

Jaurerri horietako bakoitza unitate politiko eta ekonomiko beregaina da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

"Kultura berezi baten jabe izanez gero, unitate politiko bat eraikitzeko eskubidea daukazu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 98. orr.

Berez askeak diren bi hitz (edo gehiago) elkartuz, unitate lexiko berria sortzen du hitz elkarketak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

Musika Gasteizen izeneko unitate didaktikoaren aurkezpena zuen iragarria Udalak atzo goizerako.  Berria - Kultura   2004-11-12

Unitate epistemikoen (kontzeptuaren, legearen, teoriaren) inguruko gaiak eztabaidagune berrietan gauzatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Dezibela oharmen unitate logaritmikoa da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Dimentsio orotako eta mota orotako unitate konplexuen (hitz elkartu, eratorri, perpaus atal, perpaus osoen) gainean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

Silaba da hizketa erritmoaren unitate oinarrizkoena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Hizketa den hots continuum horren barruan unitate diskretoak bereizten direla.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Teoria oralistari jarraiki, ahozko poetak unitate aurrefabrikatuez lantzen ditu bere lanak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

UPV/EHUCSICeko Zientziaren Filosofiako Unitate Elkartuko zuzendaria da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Poliziaren Informazio Unitate Zentralak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hasieran, oinarrizko ekonomia-unitateak (familiak, klanak, herriak), beren baitara bildurik bizi dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Trukea eragozten zuten oztopo ugari zituen, feudalismoaren garaitik heredatuak -bidesariak, zubien gainekoak eta zubien azpikoak, hirien sarreretakoak, diru-unitate ugari, sarritan trukera jotzera behartzen zutenak-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Metalezko balio-unitate horien gaia gobernuen monopolio bihurtzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Ondasun-unitate bat ekoizteko behar diren lan-orduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Ekoizpen-unitate berriak sortuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Familiak jarraitzen duela dirua gastatzeko antolamendu-unitate nagusi izaten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Autarkia-egoeran, izan ere, ardo-unitate bat, Portugalen, 0,89 oihal-unitaterekin trukatzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Elikagaietako proteinek, behin apurtu eta oinarrizko aminoazido-unitate bihurtuz gero, galdua dute beren nortasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Hizkuntza unitate bakar bat atzematen dugu bi forma horietan gertaera gramatikal batzuei esker.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 224. orr.

Hots unitateen arteko bereizkuntzak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

Badira, kontsonanteen artean ere, bakarrik ahoska daitezkeenak erritmo unitate edo silaba bat osatuz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.

Neur ezazu gutxi gorabehera 15 orrialdeko irakurketa-unitate bat eta horren edukia artikulu, kapitulu edo atalen baten bukaerari egokitu iezaiozu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Berezko diskurtso-unitatea da bertso bakoitza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

Garrantzi handia du paragrafoa eduki-unitate gisa hartzeak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.

4 armadez eta kidekoez mintzatuz, buruzagi baten agindupean dagoen zatia.

Armada inperialeko unitateetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Espainiako Armadako Paraxutisten Brigadak eta Infanteria unitateek ariketak egingo dituzte Euskal Herrian irailaren 19 eta 24 bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

AEBetako Armadako elite unitate honetako eledun Dan McSweeney kapitainak.  Berria - Mundua   2004-01-16

Kabo batek unitateko sarjentuari komunikatu zion bezala, uniformea eranzten ari zela topatu baitzuten soldaduek gizon hura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 57. orr.

Mont-de-Marsanetik (Landak) etorrarazitako Jendarmeriako unitate bereziak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Gero gerra etorri zen, eta aitona Terueleko frontean aritu bide zen, nazionalen armadako zapadore-unitate batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Bi preso hauek Black Watch Regiment unitateko soldaduen zaintzapean zeuden.  Berria - Mundua   2004-05-02

SSa alderdi naziaren polizia gisa sortu zen, baina azkenean benetako unitate militarrak osatu zituzten (Waffen-SS) Reichean eta okupatutako lurraldeetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

Barne segurtasunaren giltzarria bertako unitate paramilitarrak dira.  Berria - Mundua   2004-11-18

Irakeko Guardia Nazionaleko eta Poliziako unitateak ere ikusi ziren guduka gunetara hurbiltzen.  Berria - Mundua   2004-08-11

Zeren eta unitate militarretako soldaduen erregistroa ere ez baitzen eguneratuta edukitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.

Elurte formal batean, elurrolde batek suntsitu zuen militarren komando unitate bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

IRAko unitate guztiek armak uzteko agindua jaso dute.  Berria - Harian   2005-07-29

5 trenez eta kidekoez mintzatuz, bagoia edo bagoi multzoa.

2003an hainbat kontratu lortu zituen CAFek: Renferentzat aldiriko 40 Civia unitate; Bartzelonako Metrorako bosna kotxeko 39 tren; Sevillako metrorako 17 unitate arin; Mallorcako Tren Zerbitzuetarako 10 diesel unitate; Irlandako trenbideetarako bederatzi diesel unitate eta Bruselako Metrorako seina kotxeko 15 tren.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

Hurrengo asteotan entregatuko ditu Washingtongo metrorako hitzartuak dituen 96 bagoi, eta Sacramentorako 40 unitate artikulatu.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

King's Cross eta Russell Square geltokien artean zebilen metroaren unitatea hankaz gora jarri zuen bigarren eztandak.  Berria - Harian   2005-07-08

6 tresna edo egitura bateko elementu berezia.

Mugitzen da, berak daukan propultsio-unitate bati esker.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Ordenagailuak, barnetik husten ari balitz bezalako txistu itoa atera zuen, unitatea itzaltzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Ordenagailuaren CPU-a, ordea -prozesatzeko unitate zentrala, ordenagailua bera, alegia-, ez zegoen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.

SEDIVER deitzen den holdin hori bera, SAFAM unitatea salbu, saldua izan zaio Italiako Vetro ARREDO altzairu enpresari.  Herria   2002-10-24

Zainketa intentsiboen unitatean zegoen, eta oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Hiru aldiz eduki zuten zainketa berezien unitatean, bronkitis gaizto batek joa itzuli baitzen Londrestik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Diagnostikorako unitate berezia sortuko dute Gipuzkoa Poliklinikan.  Berria - Gaiak   2006-03-08

X-izpien unitatera egindako bisita bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Tuterak badu unitate onkologikoa; Lizarrak ez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Nerbio-zuntz batek hainbat muskulu-zuntzi eragiten die, eta muskulu-zuntz horiek guztiak batera uzkurtzen dira, unitate eragile bakar baten gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.

Ezin da egin milioi bat dialisi-unitate eta berrogeita zortzi kilometro hodi ukabilaren tamainako makina batean sartzeko bezain dialisi mintz fin eta sendorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

ETBko unitate mobilen arduradun Jose Maria Ibarburuk.  Berria - Kultura   2004-12-14

7 irud/hed

Bi giltzurrunetako irazki-unitateetatik ateratzen den kantitatea minutuko 130 ml inguru da, baina gernuaren eratze-indizea ez da minutuko 1 ml baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Badela erregulazio-unitate bat, geneen adierazpenaren bidezkoa; hots, kiribil bat, bi elementuz osatua: batetik, proteina erregulatzaile bat, eta, bestetik, ADNaren baitako haren xedea, aldameneko geneen adierazpena gobernatzen duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

8 neurri edo konparazio elementu gisa erabiltzen den kopurua.

Horregatik, kaloria edo, hobeto esanda, kilokaloria (mila kaloria) erabiltzen da elikagaiak edo erregaiak duen energia kantitatea adierazteko unitatetzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Sistema metrikoan egiten dugun gisa, hamar egun pasatzen direnean, adibidez, sor genezake unitate bat, eta ehun pasatzen direnean beste bat, eta 1000 pasatzen direnean beste bat, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

Antzinako neurri unitatea, bi metro ingurukoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 103. orr.

Maiztasun-unitatea hertza da (Hz), ziklo bat segundoko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Luminantzia [...] objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da; cd/ml gisa adierazten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Soka bat besterik ez zuen eskura, eta neurri-unitate bat behar zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Dezibela oharmen unitate logaritmikoa da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Erreformarekin batera, kreditua iritsi zen unibertsitateetara, ikaste ahalegina neurtzeko unitatea, alegia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Kopek: Errusiako moneta-unitatea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

9 batekoa, banakoa.

Esan nion 365 esanik hiru ehuneko, sei hamarreko eta bost unitate adierazten zirela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 92. orr.

Ez dugu sekula jakingo bertatik susmatu ote zuen, nolabaiteko arrastoa bederen, zein esanguratsua zen batetik bira, unitatetik aniztasunera eta hala infinitura pasatze hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

10 batasuna.

Azkarragak ukatu egin zuen Eusko Jaurlaritzako Estatutu Berrirako Proposamenean jasotzen den Botere Judizialak Estatuko jurisdikzio unitatea hautsiko duenik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Stendhalen obra guztien arteko antza eta tonu-unitatea argitzeko balio omen du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus