Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

uxter 1 izond samurra.

Uxterrago, goxoago nolazpait, legunago, hori erraiten ahal ere batere deus zailik edo latzik ez duen zerbaitentzat. Herria   2005-09-01

Zure begiek gogor behatu zidaten orduan, baina baita urrikiz ere: behako bihozbera bat zen... behako uxter bat, bai, bere gogorrean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 398. orr.

Orduan erraza dena da biguna, uxterra, leuna, hauskorra, gozoa, amultsua eta horiek denak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 103. orr.

Euria uxterrago izanen da. Herria   2005-08-04

2 (adizlagun gisa)

Ez anaiarekin baketzeko asmotan eta ez harekin bihozbera eta uxter jokatzeko disposizionean, baina eztitasunik gabe eta mendekos. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 330. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus