Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xabal (orobat xaal g.er.) 1 izond adkor zabala.

Begien orde bi xilo ttipi dituzte eta ahoaren orde sake baten idurikoa den aho xabal bat, ezpainik gabekoa. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 92. orr.

Ginok maiz izaten zuen tripako mina: aurpegia gorri-gorri jartzen zitzaion, kopeta ilun, belarri xabalak sua bezain gorri. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 71. orr.

Arbola txar bat aski zait bizia senditzeko; harri xabala jarleku goxo bilakatzen zait segidan. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 115. orr.

Bide bazterreko txokoren batean ongi gorde, goroldio eta harri xabal batekin estaliz. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 184. orr.

Bide xabal goxo bat eta hona berriz patarra. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 44. orr.

Baserri inguruko soro, belaze, ordeka xabal. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 79. orr.

Angiek lurrerantz zuzendu zituen begiak; irribarrearen arrasto xabala marraztu zitzaion. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 153. orr.

Ohartu gabe, bide zabal batean sartu naiz; xabalean nabil orain. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 45. orr.

Jateko gauzez bertzalde bada bertze asko gauza xabalean ezarriak. Herria   2004-08-12

Hor ikusi ditugu herritar komertsant zonbeit bainan gehienak kanpotik jinak ziren beren mozkinen xabalean ezartzerat. Herria   2004-12-23

Bertzelako graziarekin iraganen dire xabalerat agertuko diren libertimendu, ahusamendu, jaiak, hilabete hortan. Herria   2004-03-25

Gero iragan urtean egin lanen bilduma xabalerat agertu du. Herria   2005-01-13

Borta ezezaguna zitzaion atso batek ireki zuen eta hari so gelditu zen, aho xabalik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 161. orr.

Entzule guziak ahoa xabalik kondalarien munduan sartu baitira izan gazte edo adineko, esku zarta ainitz izan da horiendako. Herria   2001-01-11

2 (adizlagun gisa)

Arratsaldea lo hil batean higatzen zuen, plastikozko ohe gogor batean xaal-xaaala etzanik. Itxaro Borda   «%100 basque» - 131. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Emakume oriental bat ere lixiba egiten ari zen, ondoan lau ume begi-xabal zituela. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 147. orr.

Mehea, baina ipur-xabala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 34. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinea, izen gisa)

Jendearen gelditasunak artetan nihaur eztitzen ninduen, eremuaren xabalak tenorea nagiki barreatzen zuela. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 117. orr.

5 ilar xabal ipar dilista.

Etxekoandreek ezin asmatuzko tokietan guarden bistatik gorde zituzten barazki idortuak, hala nola apez ilarrak eta ilar xabalak ahal bezain xuhurki xahutzen zituzten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 235. orr.

6 xabal-xabal izond

Bertze uharte bateko jendeek aurpegia xabal-xabala dute, begi eta sudurrik gabekoa. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 92. orr.

Lore ttiki, juntto-juntto, xabal-xabal horiek, platera baten taxuan zabalik, distiratsu egon ohi dira sanjoanak inguruan: eguzkiaren solstizioa zaintzen dute. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 454. orr.

7 (adizlagun gisa)

Intsusa, adibidez, inoiz ez dut ikusi hain luzetsita: lehenengoetakoa ohi da loretxo xuria, plater baten antzera, xabal-xabal hedatzen saiatzen dena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 169. orr.

8 xabal-xabala adlag ipar zabal-zabal.

Sai tropak itzulika kurutzatzen ari, eztiki, hedoien erdian lerratzen balire bezala, hegalak xabal-xabala, mugitu gabe. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus