Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xarmant [300 agerraldi, 63 liburu eta 104 artikulutan –ia guztiak Herriakoak-] 1 izond xarmagarria. ik xarmangarri. (pertsonez)

Egun batez, errege aulkian bere handikiez inguratua zegoela, merkatari batek neskatila ezin xarmantago bat eraman zion. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 68. orr.

Ene aitzinean, neska gazte bat iduriz xarmanta, bizkar erditarainoko ile luze batzuekin. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 59. orr.

-Alaba xarmanta eta prestua duzu zinez. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 75. orr.

Badira ere emankizun berriak, hala nola TF1 gatean "Le Bleu de l'océan" Miarritzeko auzapezaren ilobarekin, emazte xarmanta, egia erran. Herria   2003-07-24

-Dama gazte xarmanta, euskalduna ote zara? Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 31. orr.

Tira, hoa, eta ekar ezak hona ustezko printzesa xarmant hori. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 124. orr.

Berrogei urteen bueltan, andre txiki beltzaran honek, aurrezturik zuenarekin, gizon gazte xarmant bat, Lecointe lantegiko doitzaile, oparitu zion bere buruari. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 40. orr.

Ausartu da halako batean bere begiko ilehori xarmantari dantzan egiteko eskatzera. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 58. orr.

Ene lagun xarmanta, ez ezazu zeure burua engaina: ongintza harrokeriaren bizioa da, arimaren benetako bertutea bainoago. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 105. orr.

Zer gizon xarmanta, ausarta eta bihotz handikoa... Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 30. orr.

Artista xarmantei izar esaten diete. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 240. orr.

Adio, Cécile xarmanta: hona zure etxera abiatzeko orena. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 108. orr.

Bertako jendea xarmanta da, emakumeak sutsuak, gizonak lagun onak eta, txortan ondo egiten dutenean, oso-oso ondo egiten dute. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 139. orr.

Konkorduna baino itsusiagorik ez dinat egundo ikusi, baina neska hura baino xarmantagorik ere ez... Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 41. orr.

Hau jende xarmanta! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 47. orr.

Harrigarriro xarmanta zen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 109. orr.

2 (bestelakoez)

Haren burua xarmanta zen zinez, molde eslabiarrekoa bete-betean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 74. orr.

Nolako plazera ematen didan ipurdi xarmant honek. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 166. orr.

Zure behako xarmantek nire arima beheititua bizkortuko lukete. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 384. orr.

Haren begirakune xarmant eta sarkorraren aurrean ezin apalago sentitzen zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 68. orr.

"Minutu bat, mesedez", irribarre xarmantaz erantzun zion. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 90. orr.

Orotara bidaia xarmanta de Carolis jaunari esker egin duguna. Herria   2005-07-07

Geure eskuinean dugun 'Roche Percée'aren ondoko Gamarraitzeko bideska xarmant hori ere, garai berekoa da. Txillardegi   «Putzu» - 320. orr.

Haren sabelak bihurgune xarmanta erakusten zuen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 12. orr.

Bere aita Dominique artzainaren historia kontatzen digu, estilo xarmant batean. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 78. orr.

Eszena xarmanta irudikatzen digu Lizardik, eta halakoxea izango zen egiaz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 142. orr.

Goi mailako pop xarmanta. Berria - Kultura   2004-10-09

Zerbait apain eta xarmant egin zitekeen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 349. orr.

Kolore gorria izaten zen nagusi, tonu bortitzek, urdinek, horiek, moreek, kolore gogor xarmantek ebakita. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 244. orr.

Xarmanteko loa egin nuen lehen gau hartan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 18. orr.

3 (adizlagun gisa)

Bi mutilak eder eta galant, jakintsu eta xarmant hazi ziren. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 151. orr.

4 xarmanteko izlag ipar xarmanta.

Otsailaren 19an larunbatarekin xarmanteko jende aldea elgarretaratu gira edo erran behar nuke xarmanteko euskaldun andana elgarretaratu girela, zeren eta abantxu denak euskaldunak baiginen, gure usaia xaharrez goxatzeko elgartuak. Herria   2005-03-10

Berriz ere gure ezker paretako plaza ginuen jatetxe bilakatua, xarmanteko herritar taldea elgarretaratu gira adin guzietakoetarik. Herria   2005-11-03

Lurrean pausatu dudan bizkarzakua xarmanteko burukita gisa baliatuko dudala, belar xixtaduna etzanzakuaz estalirik, jatera noa, gero nagiki luzatzekotan. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 168. orr.

Marydok bere xarmanteko bozaz bestalde talendu haundia agertzen baitu kantu idazten. Herria   2003-02-27

Xarmanteko loa egin nuen lehen gau hartan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 18. orr.

Xarmanteko ikusgarria, biziki alegera da eta denbora berean bi mezu zabaltzen ditu: ura dugula ontasun bat paregabea, guziz baliosa, urik gabe ez baita bizirik, eta uraren pare ondare gaitza dugula ere euskara, gure mintzaira maitea! Herria   2005-04-21

Eusebio xarmanteko tenorean heldu zen, sabela karruskaka hasia baitzitzaion. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 65. orr.

Xarmanteko kalostrapea bazaukan komentuak. Herria   2003-04-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus