Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xeheki [247 agerraldi, 45 liburu eta 146 artikulutan] 1 adlag xehetasunez. ik xehero.

Bere esperientziaren berri eman zidan lañoki eta xeheki. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 148. orr.

Bere oroimenak egun harrigarri hartako gertakari guztiak berritzeari ekin zion, xeheki, keinu, isilune eta hitz bakoitza aintzat harturik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 255. orr.

Kontua da maitasunak eta maiteak asko izan zirela, izugarri, gehiegi, eta den-denak xeheki aipatzea ezinezkoa zaidala. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 91. orr.

Kontu horiek aski xeheki azalduko dira, zure interesa bizteko. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 120. orr.

Erabat logikoa zen, bada, xeheki aztertzea han organismo haren genetika- eta enbriologia-alderdiak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 81. orr.

Dokumentuak xeheki aztertu edo miatu ondoan, lekukoen erranak entzunik, ararteko ziren gizonek beren erabakia eman zuten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 217. orr.

Beñat Oihartzabal-ek xeheki erran du zertan diren Euskaltzaindiaren lanak. Herria   2003-05-22

Ez dizkizut xeheki kontatuko Valmont justifikatzen duten egintzak edo arrazoiak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 451. orr.

Norbaitek bere bizia hola kondatu duela, ahal bezain xeheki eta xintxoki. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 85. orr.

Kontsumitzaileak segurtamena badu bio ekoizpenak onak direla, xeheki kontrolatuak direlako urte guziez. Herria   2001-09-20

Hemen ez dugu mito hori xeheki kritikatzeko lekurik, eta ez da, gainera, hau lekua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 273. orr.

Oinazeari eta plazerrari, orori nengoen xeheki so, Lakarko inguruak, beti xixpa besaburuan eramaki, egunero xeheki begiratzeko agindu ziguten. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 253. orr.

Bi ordu luzez elkarren berri trukatu genuen xeheki. Txillardegi   «Labartzari agur» - 65. orr.

Hatzak eta aztarnak xeheki garbiturik han berean abandonatu zuen emazte apurtua. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 33. orr.

Ikus dezagun xehekiago. Herria   2003-01-21

Hanna desgogara baina dexente mintzo da hartaz, nahiz eta niri, zenbat eta xehekiago jardun, hainbat eta gutxiago interesatzen zaidan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 217. orr.

Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere, baina prezisio jakin batekin begiratu ezkero; handik gora, prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.

Gobernuak bere xedeak xehekixago agertu ditu erretreten auzi guziz minbera horri buruz. Herria   2003-05-15

· Tristura oinazegarria xeheki printzatu zitzaion barrenean, harritzar leun artean jausi izango balitz bezala. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 181. orr.

2 xehe-xeheki

Xinaurriek berek dute urre hori garbitzen zikinkeria guziak xehe-xeheki kenduz. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 79. orr.

Ez dugu Etxauzko bizkondearen izenean egin dutan bidaia, gaur, xehe xeheki, elgarrekin bururaino eremanen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 195. orr.

Jeannettek, artean, bere tragediaren kondaira hitsa azaldu zidan, xehe-xeheki. Txillardegi   «Labartzari agur» - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus