Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xuxurla 1 iz xuxurlatzea. ik marmar.

Bere hotsa oso mehea zen, xuxurla bat. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 169. orr.

Tupustean, isiltasuna entzuten hasi nintzen ozen-ozen: gurasoei arazoak eta oinazea beste deus ekarri ez zien egoera baten xuxurlak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 139. orr.

"Che vuol dir", abesten du, ahotsa xuxurla baino doi-doia gorago. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 273. orr.

Zatozte! -dei egin die ikaskideei ahotsa xuxurlaraino apalduz. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 114. orr.

Une batez xuxurlak baino ez ziren aditu. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 111. orr.

Xuxurlak eta zotinak entzuten ditut. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 100. orr.

Hura ilun zegoen, eta xuxurla, hego-hots eta begi distiratsuz betea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 77. orr.

Ahotsen xuxurla entzuten zuen Harryk, baina ez zien inolako zentzurik hartzen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 147. orr.

Zatika entzuten zen ahopeko elkarrizketaren xuxurla. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 105. orr.

Errekaren xuxurla entzuten zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 369. orr.

Haizearen marmarra eta uraren xuxurla. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 245. orr.

Berriro ere haizeak hostoekin sortzen zuen xuxurla entzuten zen garbi. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 334. orr.

Kanta baten xuxurla ezpainetaratu zitzaidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 269. orr.

Orduan sentitu nuen metala nire izterretan; guardia zibil baten xuxurla nire belarrietan, ez mugitzeko esanez. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Itsasertz hau dena xuxurlaz betea da. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 66. orr.

ik beherago 6. 3705

Adaxkek apurtzean ateratzen zuten kraska-hotsaz edo hostoen xuxurlaz gainera, ea beste hotsik entzuten zuten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 228. orr.

Egunak igaro ahala gorpuzgabeko ahots haren xuxurlarik ere ez zen entzuten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 211. orr.

Ulergarriak egiten zitzaizkien elkarren arteko irribarre, keinu eta xuxurlak, bataren aldarte-aldaketak sekreturik ez balu bezala bestearentzat. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 190. orr.

Luze gabe entzun zuen gizonaren xuxurla: "Niregana itzuliko zara". Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 259. orr.

Atera daitezela bertatik, kearekin eta "denbora alferrik galduaren xuxurlarekin" batera, hainbat gogoeta eta hainbat zenbaki. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 60. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gau giro epelak xuxurla xumea eragiten dio ontzietako masten artean dabilen aireari. Iruditu zitzaion xuxurla ahul bat zetorrela liburuetatik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 119. orr.

Eguerdi arrunt bat, tirainik ere apenas, uhinen xuxurla leuna soilik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 237. orr.

Animaliek, ostera, basek zein etxekoek, ez dute sonailurik behar, ez inude samurraren xuxurla bigunik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 321. orr.

Vernerrek Tsiganoken xuxurla kartsu itoa entzun zuen hurbil, belarrian bertan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 107. orr.

Elkarrekin poema tristeak irakurtzen zituzten, xuxurla minduaz murmuriatuz. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 78. orr.

Zarata eta zalaparta horiek guztiek halako iratzartze bikain burrunbatsu baten xuxurla goxoaz betetzen zuten artean lokarturiko giro hura. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 24. orr.

Haizearen fereka, pinudi hurbilaren xuxurla magikoa. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 14. orr.

Xuxurla txiki batzuk sentitzen ditu. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 125. orr.

Xuxurla isil eta asaldatu bat entzuten zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 174. orr.

-Oso etxe polita daukazu -laudatu diot etxebizitza, tratularien xuxurla koipetsuan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 45. orr.

-Jabetzen zarete zein arduratuta egon naizen? -esan zien Weasley andreak xuxurla beldurgarri batean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 34. orr.

-Hobe duzu irekitzea, Ron -esan zion Nevillek, xuxurla herabe batean-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 77. orr.

Barruko xuxurlen mundua azaleratzen dut nire margoetan. Berria - Kultura   2004-05-16

"Konfidentzietarako egokia", pasatu zitzaidan burutik, Julien Sorelen eta Mathilde Rênalen maitasunezko xuxurla eta malkoak gogoan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 106. orr.

Uraren kristalezko xuxurla entzun zuen, soinu argi eta gardena. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berehala entzun zen ahopeko zurrumurru eta xuxurla-hotsa jangela osoan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 111. orr.

Halako batean sentitu ninan nola hurbiltzen zitzaidan eta inguruan jiraka hasten erlauntza halako trinkoa zen xuxurla-berbaro hura. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 86. orr.

Xuxurla antzeko bat. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 149. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ematen zuen Kaweah errekaren ur xuxurla portxeraino iritsi behar zitzaigula. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 27. orr.

Etxe barruko kantuek eta orroek arestian ikusitako ur-xuxurla leunak estaltzen zituzten. Txillardegi   «Putzu» - 110. orr.

Pailazokeriarik ez!, oihukatzen zion, Ternik, bere mirespen-xuxurlak eginez. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 25. orr.

5 xuxurlan [28 agerraldi 9 liburutan] adlag xuxurlatzen, xuxurlaka.

Tarteka xuxurlan aritu da, eta otoitz egiten duenak bezala mugitu ditu ezpainak. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 94. orr.

Neskak kopeta ilundu zuen eta xuxurlan esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 115. orr.

Ez zion Kirxa jaunari zeharrez begiratzeari utzi, harik eta, haren belarrira makurturik, xuxurlan galdegin zion arte: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 197. orr.

Kontu-kontari egon ginen ia denbora osoan, baina zu nola ote zeunden ikustetik nentorren batean, kanta horrexen xuxurlan aurkitu nuen zure aita. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 131. orr.

Jendetza banatu egin zen, hunkituta xuxurlan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 55. orr.

Sierra Maestra, xuxurlan, izarrez zintzilikatua. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 95. orr.

6 xuxurlaz adlag xuxurlatzen.

Harengana korrika abiatzekotan zen, baina eskua ezarri nion besoan eta xuxurlaz esan, "Oraindik ez, Lucy”. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 277. orr.

Sortutako barailaz baliatu zen Mathilde senarrari xuxurlaz esateko: [...]. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 211. orr.

Hizketan jarraitu zuen xuxurlaz: [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 233. orr.

7 xuxurla batean xuxurlan, xuxurlaka.

-Bai, noski -esan zuen Lisak xuxurla batean, berriz ekin gabe-. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 211. orr.

Tira, tira! -esan zuen Alcide Jolivetek berekiko xuxurla batean-. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 264. orr.

Ahapeka, ordea, ia xuxurla batean, frantsesek aurpegi txarrez begiratzen ziguten-eta beste hizkuntzaren batean, alemanez batez ere, aritzen ginenoi. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 309. orr.

Emakumeak, xuxurla batean, bere etxean ere ostatu har nezakeela jakinarazi zidan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 68. orr.

Michael Wendyren ondora joan eta, dardarka, xuxurla batean esan zion: [...]. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 214. orr.

Eta doktore hura, amarekin xuxurla batean hizketan, amaren erreguei entzungor, burua ezezka mugituz. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 106. orr.

8 xuxurla egin

Susanak xuxurla egin zidan belarrira: "Ez du merezi borroka egitea, David”. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 141. orr.

Ahots ezagun batek egin zidan xuxurla belarrira, atzetik: [...]. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 208. orr.

Mintzo hark batzuetan xuxurla egiten zidan eta beste batzuetan, berriz, aginduak oihukatu. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus