Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zelai (orobat xelai g.er.) 1 iz landa laua edo aski laua, eskuarki belarrez betea.

Lehena, jauregiari atxekirik zegoena eta bere zabalean berrogei bat urrats izanen zituena, zelai bat zen, belarra ebakia zuena eta han eta hemen soilune batzuk zituena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 31. orr.

Bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak.   - 0. orr.

Pasa zaitez txaretatik, zelaietatik, soroetatik, basoetatik, mendietatik, herrietatik. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 46. orr.

Zortzi kilometroko hondartza zabalaren gainean zegoen zelai batean. Bidea zelai artean zihoan, ibai bihurgunetsu baten ertzetik, erroten aldamenetik. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 97. orr.

Mokorrez josiriko zelai batetik eraman zituen Nozdriovek. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 114. orr.

Itzulingurua eginez zelai eta galsoroetan barrena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 365. orr.

Emeki emeki goiti doa bidea beste zelai baten kaskora helduko naiz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 118. orr.

Kardantxilo talde bat gora eta behera ari zen, zelaia inguratuz, erreklamoa zegoen tokirantz. Jon Maia   «Riomundo» - 19. orr.

Zelai ertzetik pasatzen den bide-bazterrean aparkatu genuen automobila. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 230. orr.

Erraustutako hirian, zelaian bezala bazkatuko dira ardiak, larratuko ahuntzak. Elizen arteko biblia   Is 5,17

Gau izoztuan zelaiko soroek distira egiten zuten. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 88. orr.

Zelaien gainean bueltaka, ekaitz-gau bateko itzalen antzera, bost txori ikusi zituen hegan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 95. orr.

Lan egiten dute palek ortuetan eta goldeek zein beleek zelaietan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 462. orr.

Dendaz betetako zelai batera eraman gintuzten; Nazio Batuen opari bat zen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 63. orr.

XI. mendean Nafarroako erregeak emeki kontrolatzen ditu Baigorri, Garazi, eta Ortzaizeko ibarrak, Amikuze eta Oztibarreko zelaiak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 26. orr.

Munich-eko hiri-bazterrak ezker utzi genituen, eta Goi-Bavariako zelaietan barna joan ginen, bide ttipietatik. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 147. orr.

"Errege-Soro"ko zelaian atzerago, aspaldiko urte urrunetan ezagutu nuen San Martingo zezen-plaza agertzen zitzaidan. Txillardegi   «Putzu» - 33. orr.

Merlin aztiak aspaldi esana zuen zelai hartan borroka ikaragarri bat gertatuko zela. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 117. orr.

Zenbat dira zelaian zerraldo gelditu direnak, betiko gelditu ere, ahuspez, zerura begira, postura fetalean? Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 128. orr.

Trosta luze-luzean zihoan beti, zelaian nahiz maldan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 133. orr.

Jaits bedi, euria bezala, nire irakaspena; isur bitez, ihintza bezala, nire esanak; euri-lanbroa belarretan bezala, langarra zelaian bezala. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 229. orr.

Han, soroez gain, hiriko kirolguneko zelaia ere jan dute intsektuek, hango agintariek jakinarazi dutenez. Berria - Gaiak   2004-08-25

Nazio guztiak bilduko ditut eta Josafateko zelaira jaitsaraziko. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 298. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hasieran lautada zabalaz, zelai itzelaz ohartu nintzen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 86. orr.

Bero da, baina izerdi goxo honekin, zalu zalua nabil, zelai zabalean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 102. orr.

Zelai zabalean barrena, belarrak eta loreak itsuka zapalduz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 186. orr.

Hemendik bideak zelai zabaletan jarraitzen du, ezkerretara hangar itxurako etxola txikia dago eta eskumatara negutegiak han-hemenka. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 51. orr.

Bat-batean buelta eman zuen, eta atzetik joan gintzaizkion zelai bigunean barrena. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 108. orr.

Mingarri zitzaidan gazte denboran bake-paraje izandako muino eta zelai leun haiek, orain balen ziztukada giro odoltsuan topatzea. Txillardegi   «Putzu» - 279. orr.

Gutxiena uste nuenean, zelai eder baten erdian esnatu nintzen. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 144. orr.

Lausoki eta alaitasunez ekartzen zituen gogora, ametsetan bezala, konkorrez jositako zelai elurtu goibelak. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 37. orr.

[Udaberrian] zelai basatia zoragarri egon ohi zen, lorez josita. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 81. orr.

Ural mendietatik haratagoko zelai zingiratsuetara. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 67. orr.

Zelai harritsu eta biluzi batean nabil. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 108. orr.

Zaldi zuria zelai berdearen gainean. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 134. orr.

Euriaren eraginez kolore berde biziko zelai ernaberrituen erdian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 93. orr.

Aintziraren inguruan, goroldio koloreko zelai diamantezkoak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 126. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Barne-muinak erretzen dituen mina garela, etsaiaren esku gupidagabeak gerra garaian zelai-landak, hiri-baserriak, uztak oro, erretzen dituen bezala, mina gerra baita. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 53. orr.

Azpilgo zelai-soroak, zuhaitzak bezalaxe, berdeak ziren. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 130. orr.

Aterpea hartu behar lukete, baina, ikusirik zeruan zabaldu berri den ortzadarrak zelai-larretan eragiten duen dirdira, ez dute oilategirako asmorik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 190. orr.

Eramanezina egiten zitzaidan-eta sorabiar haiek, alemanak izan arren, alemana ez zen hizkuntza batean aritzea han, gurean, alemanaren zelai-mendietan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Appalache mendien ondoko tabako eta kotoi zelaiak ikusi ahal izan gabe. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 183. orr.

Alpapa zelaiak ageri ziren errepidearen bi aldeetan, eta artasoroak urrutiago. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 107. orr.

Erleak lanpetuta lore-zelaian. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 278. orr.

Ilunpetako buruzagiei dagokienez, borroka-zelai bezala erabiltzen zuen mundua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 382. orr.

Sinbolo ugari, kutun ugari daude barreiaturik narrazioan, gerra zelaian ereindako lehergailuen antzera. Berria - Harian   2005-10-12

Horretarako baldintza bakarra Idazlearen beraren intelektoa, zeina argi-eroale, gudu-zelai, itsas-argi edo entzima-multzo baten antzera imajinatzen ahal baitzen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 95. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Laster, soro-zelaiak nagusitu ziren. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 325. orr.

Justoetxeko baserri-zelaiez gain, Azpilgo beste hiru baserriren jabe baitira justoetxetarrak, baita Sanmark mendixkarena ere. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 40. orr.

Inguruko baso-zelaietan osteratxoa egin ondoren, Tekkalera itzuli naiz. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 68. orr.

Gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 111. orr.

6 irud/hed

Mihiak mihi bila zabiltzala eta eskuak, muino, zelai, lautada, zernaitz eta oihan bilatzaile, potta zehatzago finkatu zen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 98. orr.

Itsasoaren zelai ilun bizia desagertu egingo da, begiak antzeman dezakeen espazio guztia zurituta. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 344. orr.

Haren gorputzetik harako izerdi gaziak hainbat indartsuago ugaltzen zituen itsas zelai flotakorrak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 335. orr.

Zer gaitzesten die uhinei eta euron masa likidoari eta zelai igerilariei? Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 417. orr.

Ezin daiteke esan greziarren Zelai Eliseoak -greziarrentzat, Zelai hauek heroien eta gizon bertutetsuentzako egoitzak ziren- Aaruko Soroetatik jaiotako mitoa direnik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 149. orr.

Norberaren bekatu eta hutsegiteak, oraingoz erabat deserrotu ezin direnak, etsi-etsian eraman behar dira Jainkoaren borondatearen zelai garbi-garbira. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 55. orr.

Esploratzaileak behar ditugu hizkuntz zelaian, hitzen, esaldien, arauen... iturburuetara joan, haietan barneratu, aurkitutakoa apurtu, aztertu eta berregin, eta, azkenik, sortzeko kemena eta trebetasuna duten esploratzaileak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 254. orr.

7 erabilera jakin bat duen eremu mugatua.

Uste dut ezin izan zutela jasan quidditcheko zelai inguruan nolako jendetza bildu zen ikustea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 155. orr.

Partidu ugari jokatzen ziren aldi berean, zelai erreglamentarioan bat, txikian beste bat. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 129. orr.

Zelai militar britainiarretan zerbitzatzen hasi zen eta, eguneko lehengo hiru piastren ordez. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 53. orr.

Autoak aparkatzeko hainbat zelai prestatu dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Partida guzia euri pean eta zelai lohitsu batean iragan da nihork tantorik sartu gabe. Herria   2004-01-29

Zelaian, kanpalekuaren hegoaldean SS-en entrenamendu leku bat bada. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 72. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Politikaren eremu honetan operazio-zelai gisa, Mendebalde modernoko parroki estatuen lehia eta gerrak aukeratuko ditugu. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 311. orr.

Hauek salatu zuten nolako giro deitoragarria zen Dachau-ko kontzentrazio zelaian. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 111. orr.

Hitz lauso batzuk esan zituen urrutiko entrenamendu-zelai oso on bati buruz. Berria - Kultura   2004-08-22

Herio zelai guzia alanbre xixtadunez inguratua zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 10. orr.

Jendetzak eta jendetzak Epai-zelaian, gainean baita Jaunaren eguna, Epai-zelaian. Elizen arteko biblia   Jl 4,14

Badu 2 urte lan zelai hortan ez dela gehiago tokirik beste lantegi baten kokatzeko. Herria   2002-07-25

Gazteluaren inguruan badira SSen trebatze zelai batzuk, baita kontzentrazio esparru ttiki bat ere. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 262. orr.

Berrogeita hamar pertsona inguru, horien %90 atzerritarrak, trebatze zelai terrorista baten aurkako erasoan hil dira. Berria - Mundua   2004-09-10

Bi aldeetan izaiak, 300 metra urrunago Hitler-ek eraiki gazte-zelai bat. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 114. orr.

Geroago, Everson erreka gurutzatu eta picnic zelaian sartzen gara. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 95. orr.

Hilik gertatu zen, kontatu zidatenez, ezusteko istripu bitxi bat zela bitarteko; granada batek jo eta airean leherrarazi omen zuen tiro-zelai inguruan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 188. orr.

Gure etxearen aurrean kirol zelai bat eraikitzen ari zirelako. Lurrezko patioa futbol zelai txikia da, bi aldeetan porteriak sarerik gabe, eta erdi erdian Kolonbiako bandera dago masta gainean haizetara. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 78. orr.

Asteburuko elurrak erabat esta-li zuen Osasunaren futbol zelaia. Berria - Kirola   2004-03-04

20 futbol zelaien tamainako oihanak. Berria - Gaiak   2004-07-27

Udalaren arau urbanistikoak aldatu zituen PPk, 18 zuloko golf zelaia eta 100 etxebizitzako urbanizazioa eraikitzeko. Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Tenis zelaiaren tamainako harkaitz batean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 12. orr.

Koloniatik hurbil zegoen sailkapen zelai batera. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 56. orr.

Ordudanik, zortzi tumulu daude Tumulu-Zelaiaren mendebaldean. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 316. orr.

9 irud/hed

Amerikaren eta Iranen arteko gatazkak Iraken aurkitu du borroka zelai politikoa. Berria - Mundua   2006-02-25

Listoegia denak disimulatu egin beharko du, jokoa sinplismoaren eta ergelkeriaren joko-zelai lokaztuan jokatuko baita ia beti. Berria - Mundua   2004-10-23

10 futbol-zelaia.

Taldeak komeriak izaten ditu zelai gainean ez dagoenean, goleatzaile nagusia baita. Berria - Kirola   2004-11-07

Argentinarra da, bekozko iluna du, eta zelai barruan serioa da. Berria - Kirola   2006-03-21

Ez dirudi zelai aproposena denik etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera emateko. Berria - Kirola   2004-12-16

Riazor, zelai zaila. Berria - Kirola   2006-03-11

Iragan sasoian Atletico Madrilen zelaian berpiztu baitzen Osasuna. Berria - Kirola   2004-01-30

Zelai mitikoetan irabazi du azken urteotan: Old Trafforden, Highburyn, Munichen, Turinen, San Siron. Berria - Kirola   2004-03-23

· 11 izond laua.

Penitentziaren eta Ebanjelioaren bide estutik, ondorengoek bide zelai eta ziurra izan zezaten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 519. orr.

Berdintsu baitzitzaion bide zelaia nahiz harritsua. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 37. orr.

Leku zelaietako iturriak gaziagoak, astunagoak, epelagoak eta ez hain onak izaten dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3630. orr.

Alfamako atea, toki zelaian dagoenez salbuespena dena, alde batera utzirik, gainerakoen sarrerak malkarrak dira. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 259. orr.

Baliteke bihurri samarra izatea nire arrazoibidea, baina zure bideak ere ez ziren zelai eta lau-lauak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 16. orr.

12 zelai erdi (orobat zelaierdi) iz futbol zelaiaren erdialdea; erdialde horretan jokatzen duten futbolarien multzoa.

Zelai erdia eurena izan zen, jokalarien arteko elkar-ulertzea ez dago hobetzerik. Berria - Kirola   2004-09-15

Gravesenek zuen zelai erdian jokoa antolatzearen ardura, eta Evertongo erdilaria bikain aritu zen. Berria - Kirola   2004-06-23

Realari zelai erdia eman zion sistema berriak, baina aldi berean hutsune bat utzi zion aurrean. Berria - Kirola   2004-03-10

Danimarkari nahikoa zitzaion zelai erdiko marran presio pixka bat egin Suediaren erasoa gelditzeko. Berria - Kirola   2004-06-23

Ingalaterrak zelai erdiko jokalari on asko ditu, ez da Beckam bakarrik. Berria - Kirola   2004-06-13

Zelai erdi indartsua dute (Alkiza, Xabi Alonso, Aranburu...) eta aurrelari oso arriskutsuak. Berria - Kirola   2004-02-13

Talde biek oreka bilatuko dute joko egituran, eta esanguratsua da Rijkaardek Motta eta Marquezekin edo Edmilsonekin Chelsearen zelai erdi gihartsua parekatu nahi izatea. Berria - Kirola   2006-03-07

Zelai erdia noraezean aritu zen eta aurrelariak zuloak bilatu ezinik. Berria - Kirola   2004-03-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

entrenamendu zelai (4); futbol zelai (65); futbol zelai batean (7); futbol zelai baten (4); futbol zelai berria (7); goi zelai (4); golf zelai (8); gudu zelai (5); herio zelai (10); kirol zelai (18); kontzentrazio zelai (10); lan zelai (5); ondoko zelai (7); trebatze zelai (5); zegoen zelai (8)

zelai aproposa (8); zelai barruan (21); zelai berde (6); zelai berdeak (4); zelai berean (6); zelai berri (5); zelai berria (16); zelai berriaren (4)

zelai eder (6); zelai erdi (10); zelai erdia (37); zelai erdiak (6); zelai erdian (244); zelai erdian aritu (4); zelai erdian baloia (7); zelai erdian eta (6); zelai erdian jokalari (6); zelai erdian jokatzen (5); zelai erdiaren (6); zelai erdiari (8); zelai erdiko (82); zelai erdiko jokalariek (7); zelai erdiko joko (4); zelai erdiko jokoa (11); zelai erdira (12); zelai erdiraino (6); zelai erdirako (4); zelai erdirik (8); zelai erditik (39); zelai erditik aurrera (21); zelai erditik gora (4); zelai gainean (39); zelai gaitza da (5); zelai guztia (4); zelai guztiak (4); zelai guztietan (4); zelai handi (6); zelai handi baten (4)

zelai inguruan (7)

zelai osoa (5); zelai osoan (4)

zelai zabal (11); zelai zabal bat (4); zelai zabalean (6); zelai zabaletan (4); zelai zaila (9)

anoetako zelaia (5); futbol zelaia (53); golf zelaia (24); gudu zelaia (7); herio zelaia (4); jean dauger zelaia (10); joko zelaia (4); kirol zelaia (9); kontzentrazio zelaia (6); miarritzeko aguilera zelaia (8); san mameseko zelaia (4)

zelaia bete (6); zelaia utzi (18); zelaia utzi behar (7)

futbol zelaiak (14); golf zelaiak (18)

aguilera zelaian (7); atletico madrilen zelaian (11); bere zelaian (31); beren zelaian (14); bernabeu futbol zelaian (12); bernabeu zelaian (10); betisen zelaian (6); borroka zelaian (5); calderon futbol zelaian (6); dauger kirol zelaian (4); deportivoren zelaian (4); donibaneko zelaian (4)

epai zelaian (4); ernest wallon zelaian (4); errugbi zelaian (8); euren zelaian (4); futbol zelaian (133); futbol zelaian jokatuko (5); golf zelaian (8); guda zelaian (5); gudu zelaian (8); gure zelaian (4); hameau zelaian (5); hazparne zelaian (7)

jean dauger zelaian (21); kirol zelaian (44); kokatu zen zelaian (5); kontzentrazio zelaian (18); lansdowne road zelaian (5); lopera zelaian (4); madrilen zelaian (26); meskiten zelaian (5); miarritzeko aguilera zelaian (4)

ondoko zelaian (6); quidditch zelaian (4); real madrilen zelaian (15); rosaleda futbol zelaian (4); sadar futbol zelaian (4); santiago bernabeu zelaian (10); taldearen zelaian (5); xapitaleko zelaian (8)

zelaian agertu (5); zelaian ari (5); zelaian ariko (5); zelaian barrena (4); zelaian bertan (12); zelaian bezala (10); zelaian bildu (5)

zelaian egon (6); zelaian erakutsi (8); zelaian erakutsi behar (4); zelaian etzanda (4); zelaian ezin (5)

zelaian ikusten (7); zelaian irabazi (6); zelaian izan (12); zelaian izango (7); zelaian izango da (4); zelaian jokatu (13); zelaian jokatuko (24); zelaian jokatuko du (8); zelaian jokatutako (4); zelaian jokatzea (5); zelaian jokatzeko (4); zelaian jokatzen (7)

zelaian ondo (4); zelaian ongi (6); zelaian sartu (6); zelaian sartzen (4)

zelaian zehar (6)

golf zelaiaren (13); kirol zelaiaren (9); zelaiaren egoera (17); zelaiaren egoerak (5); zelaiaren erdian (7); zelaiaren gainean (5); zelaiaren inguruan (11); zelaiaren ondoan (4)

futbol zelaiari (6)

futbol zelaiek (4)

zelaietatik at (8); zelaietatik kanpo (16)

futbol zelaiko (13); kirol zelaiko (10); zelaiko belarra (5); zelaiko harmailetan (9)

atera ziren zelaira (4); futbol zelaira (20); gudu zelaira (4); jean dauger zelaira (5); joko zelaira (4); txoritokietako zelaira (4)

zelaira atera (8); zelaira ateratzen (4); zelaira daiteke (5); zelaira dezake (6); zelaira eraman (5); zelaira irten (15); zelaira joan (9)

zelairik aproposena (6)

borroka zelaitik (4); futbol zelaitik (7); gudu zelaitik (7); zelaitik at (11); zelaitik kanpo (19)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus