Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbakaitz (orobat zenbagaitz g.er.) izond ia zenbatezina.

Ohera baino lehen gelditzen zitzaion arrats eta gau zatia gai horri buruzko bariazio zenbakaitzak garatzen pasatu zuen, xumetik nahasira joanik, orokorretik partikularrera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 273. orr.

Kontzentrazio-esparru batean egin daitezkeen burutapen, asmakuntza, joko, txantxa eta funtsezko hausnarketa ugari eta zenbakaitzak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 206. orr.

Hori ere bada Istanbul, dena da Istanbul: meskita zenbakaitzetako bozgorailuetatik aditzen diren otoitzak nahiz pubetako musika.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

Mila zenbakiak -euskaraz hamaikak bezala- arabieraz kopuru zenbagaitza eta mugagabea adieraziten du.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 10. orr.

Gramatika ezin liteke morfemen (edo hitzen) hurrenkera guztien zerrenda izan, horiek amaigabeki zenbakaitzak baitira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus