Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zerbitzari 1 iz norbaiten edo zerbaiten zerbitzuan dagoen pertsona. ik mutil; mirabe; morroi; sehi.

-Hila da Moises, nire zerbitzaria. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 21. orr.

Dukea eta bere zerbitzariak paretaz bestaldeko gelan zeuden aulki bigunetan eseririk. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 84. orr.

Zerbitzariak logelak prestatzera igo ziren. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 160. orr.

Klarak, Kristoren mirabe apal eta gauzaezak eta Andre pobreen zerbitzariak, Salbamenaren poza opa dio Salbatzaileagan, eta desira daitekeen on guztia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1200. orr.

Faraoiaren zerbitzariek ere ikusi zuten Sarai eta Faraoiaren aurrean arras famatu zuten. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 41. orr.

Bi zerbitzari, ederretan ederrak, zeuden ate itxiaren alde banatan. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 27. orr.

Bidal itzak zerbitzariak nire etxera, Menelaoren opariak han dauzkak eta. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 124. orr.

Zerbitzariak armairutik bi tomo lodiak ekarri, mahai gainean utzi, eta hurrengo eskariaren zain jarri zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 77. orr.

Grisez jantzitako zerbitzari batek eutsi zion guardasola, doluminak eman eta bizpahiru hitz elkarri esaten zizkioten bitartean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 86. orr.

Senarra eta bi zerbitzariak, sukaldaria eta neskamea. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 214. orr.

Festen zelebratzeko, Urbiaingo herri kasik osoa izan genuela morroi edo neskame, zerbitzari edo mirabe. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 154. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Huraxe naiz, ene jauna, eta berorren zerbitzari xumea beti ere. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 38. orr.

Badiat zerbitzari zahar bat, Ulises hazi zuena hain zuzen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 147. orr.

"Profetaren zerbitzari handia," esan zion Txibuk Inperialeko Xeikak Armada Garaitezineko Mamuxari. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 256. orr.

Bretainiako erlijiozaletasunari bere ohorea eta umildade osoa eskaintzen zizkion zerbitzari prestu eta leiala zen. Joana erreginaren zerbitzari leialak izan zirela. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 154. orr.

Enperadoreak, ikusirik Alexis bere zerbitzari leial, bipil eta ausartaren etorkizuna beltza zela, [...]. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 42. orr.

Ez duzu zerbitzari umil honen zuriketarik behar zure izen ona gordetzeko. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 86. orr.

Ate handi baten aurrean gelditu zen, nondik letoizko botoiekiko zerbitzari beltzak abiatzen baitziren haren bila. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 109. orr.

Ez zuten hartu beren etxeetan, kanpoan zirela esan zioten zerbitzari ongi ikasiek. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 43. orr.

Zerbitzari andreek, gonei gora eta behera eraginez, dena eskobatzen dute. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 264. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garbiturik, lurrin gozoz bustirik eta zerbitzari-jantzi dotorea soinean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 85. orr.

Ze pinpirina, ze gaztea ematen zuen gona luzearekin eta zerbitzari-txanoarekin. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 30. orr.

Hobe da zerbitzari lan egitea, eskupekoak ematen dituzte. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 72. orr.

Txitxikovek, zerbitzari-jendea hain eszena itsusiaren lekuko izan ez zedin eta, aldi berean, Nozdriovi eusten saiatzea alferrikako lana zela sumaturik, besoak askatu zizkion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 130. orr.

Giza aberearen promozio-kondena hark, urbearen eta eskrituraren jabe eta zerbitzari bihurtze hark, alegia, ematen dio oraino bere jitea, eta ez du aldatzeko itxurarik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 247. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mahai-zerbitzari lirainen jantziak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 67. orr.

Mandatariek nekazarien seme-gazteak eramaten zituzten gaztelura, gela-morroi, ezkutari, edari-zerbitzari... lanbide onak eskaintzen zizkien gazte haiei, diru freskoa gurasoei. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 65. orr.

Bere anaia guztiak -erregearen semeak- gonbidatu zituen, eta baita Judako errege-zerbitzari guztiak ere. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 60. orr.

5 (izenondo gisa)

Presuna zerbitzari, bihotz handikoa, bizi gehiena beti lanean ereman du Kattina Dachaguer denek maite zuten emazteak, 81 urte. Herria   2003-06-26

6 (adizlagun gisa)

Orain, don Justinianoren morroia zen, eta harekin bizi zen, jopu eta zerbitzari, garai batean don Esteberekin bezala. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 128. orr.

7 irud/hed

Eta hitzemanez beti segituko duela euskararen zerbitzari izaiten. Herria   2005-05-26

«Askatasunaren eta demokraziaren zerbitzariak» izan direla gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Bere gain hartu zuen erantzukizuna, eta nire zerbitzari sexuala bihurtu zen, nik hasieran susmatu ere egin ez nuen moduan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 169. orr.

8 hotel, taberna edo jatetxe batean bezeroak zerbitzatzen dituen langilea. ik mutil; neskato.

Jatetxeetako zerbitzariek 6,80 dolar irabazten dituzte batez beste, eta supermerkatuko diruzainek 7,40. Berria - Mundua   2004-10-30

Ghirardellin txokolatea hartzera geratu ginelarik, zerbitzariak senar-emaztetzat hartu gintuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 34. orr.

Maiek, kontuarrean zutik, zerbitzariari bi whisky manatu zizkion. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 106. orr.

Zerbitzaria etorri zen garagardoarekin. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 44. orr.

Bidean nindoala, garagardotegiko zerbitzariak papertxo batean idatzitako helbideari begi eman nion: Frau Streicher, Rossen Strasse 17, irakurri nuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 142. orr.

Jatetxe merkeetako zerbitzariek menua jakinarazteko ohi duten doinua zerabilen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 102. orr.

Zerbitzariak -beti bezala-, zilarrezko erretilu batean eraman zion ardoa Konraden gelara. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 67. orr.

Zerbitzariek poliki-poliki hasi zuten zerbitzua, berandu zetozenei iristeko astia emateko, eta gero platerak berriro ekarri beharrik ez izateko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 203. orr.

Agudo hurbildu zitzaizkigun hainbat zerbitzari jaka zuri eta praka beltzez jantzirik, eta menuak banatutakoan bertan geratu ziren, guk zer eskatuko zain. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 67. orr.

Zerbitzari, beste botila bat mesedez. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 88. orr.

Zerbitzariek lehendabizi zizki-mizkiak ekarri zituzten, hotzak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 124. orr.

Zerbitzariak plantxan eginiko xerra handi bat eraman zuen, perretxikoz, azenario xehatuz, ilarrez eta patata-purez osatutako guarnizio batez hornitua. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 392. orr.

-Artistak dira -esan zidan zerbitzariak kafea ekartzean-. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 129. orr.

Hurrengo ilunabarrean Nikolas Mickeviciusen jauregira joan zen afaltzera, eta zerbitzariek mahaia jaso zutenean lorategira atera ziren hitz egitera. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 120. orr.

Zerbitzarien joan etorriek aditzera eman zieten ixteko ordua zela. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 256. orr.

Zerbitzariaren laguntzaileak beste plater zikin pila bat ekarri zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 73. orr.

Ez naiz dendari, botikes, saltzaile, zerbitzari eta kasta bertsuko jendearekin kontu-kontari ibiltzen direnetarik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 301. orr.

9 (izenondo eta izenlagunekin)

Kopak lurrinez estali ziren zerbitzari zaharrak ardoa kristal landuzko pitxer batetik zerbitzatzean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 52. orr.

Zerbitzari gazte bat inguratu zitzaigun oraingoan eta edalontziaren kristal pusketak hasi zen kontu handiz erretiratzen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 87. orr.

Zerbitzari ilehorixkak beste garagardo bat ipini du barra gainean. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 21. orr.

Antoniok ere, hemengoa izanagatik, zerbitzari portugaldarren gisara jokatzen du barraren atzean: gorputza motel eta gogoa auzoan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 7. orr.

Gaxton bera Trocaderoko ostatu bateko zerbitzari trebea zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 72. orr.

Zerbitzari abegi txarrekoari ezikusia eginez, niganaino egin zuen zuzen-zuzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 9. orr.

Jangelaren ardura zeukan zuriz jantziriko zerbitzari beltza. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 270. orr.

Zerbitzari automatikoak (produktuen kode-barra irakurri eta visa txartela egiaztatutakoan, irteteko langa irekiko dutenak, adibidez) biderkatuko dira jan-edariak kontsumitzen diren toki publikoetan. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 64. orr.

Goizaldeko ordu bi eta erdiak jo gabe kanporatu ninduen, azken bezeroekin batean, zerbitzari begi-ilunak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 212. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neska zerbitzari-mahaira abiatu zen eta bidean, burua jiraturik, musu bat bota zion mutilari, airezkoa eta eskuz bidalia. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 22. orr.

Neskato txinatar irribarretsu bat ailegatu zitzaigun, zerbitzari lanetan, eta afaria aukeratu genuen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 25. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Nik behintzat -esan zuen Thomas jaunak-, oraindik ez dut erabaki zer hartu, taberna-zerbitzari bat ala emagaldu bat. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 137. orr.

Mahai zerbitzarien aginduak pilatu egiten ziren. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 34. orr.

Ardo-zerbitzariak egin dezala lehen eskaintza, eta, denok banan-banan gauza bera egiten dugunean, goazen etxera lotara. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 141. orr.

Sukaldari-zerbitzari automatikoak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 64. orr.

12 (izenondo gisa)

Neska zerbitzariek platerak, estalkiez gordeta, binaka aurkezten dituztela, eta eskuak estalki banatako heldulekuetan jarrita. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 80. orr.

Ailegatu zen neskato zerbitzaria eta, edariarekin batera, platertxo batean diru-kontua ekarri zion. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 178. orr.

13 (adizlagun gisa)

Vinod gaztea hartu zuten zerbitzari, otorduak prestatzeko, bazterrak garbitzeko eta etxeko beste eginkizunak egiteko. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 206. orr.

Egun batean, St. André plazako jatetxe batean, bertan zerbitzari zegoen Aiherrako neska bat ezagutu zuen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 143. orr.

Halako batean, Neuillyko palazioan abandonatu zuen Jeanne, Frantziako Asanblea Nazionalaren egoitzaren saihetseko karrikan zegoen Bar des Amis ostatuan zerbitzari jartzeko, Gaxtoni esker. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 72. orr.

Bide bazterrean zegoen te-toki batean hasi zen zerbitzari. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 121. orr.

Hainbat hilabeteren buruan, Ivanek ere lana aurkitu zuen, baina beste herri batean, zerbitzari jatetxe handi batean. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 47. orr.

14 informatikan, sare baten ordenagailu nagusia.

Sare batean, sare gune den softwarea da zerbitzaria. Jukos enpresako eledun Alexandr Shadrinek adierazi zuen zerbitzari informatikoa eraman izana «enpresaren jarduerarentzako benetako mehatxua» dela, egoitza nagusia eta filialen arteko konexioa eragotzi eta petrolio ekoizpena eta garraioa eten ditzakeelako. Berria - Gaiak   2004-11-05

Otsailaren 9an webgunearen zerbitzariari orrialdea bertan behera uzteko agindua eman zion Atzerri Ministerioak. Berria - Mundua   2006-03-22

Internetez bidaltzen diren mezuen erdiak Virginiako zerbitzarietatik pasatzen dira egun. Berria - Gaiak   2004-11-05

FBIk Indymedia Interneteko albiste gune independentearen zerbitzari batzuetako disko gogorrak eraman zituen ostegun goizean Rackspace enpresak AEBetan eta Erresuma Batuan dituen bulegoetatik. Berria - Gaiak   2004-10-09

Interneteko zerbitzari bat dauka enpresetarako. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 21. orr.

Interneten dauden web zerbitzariak etengabe ugalduz doazela eta 2000. urtean, 2.000 milioi web orrialde baino gehiago daudela. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 159. orr.

Blogen mekanika bestelakoa dela azaldu du Zabalak: «Orriak dinamikoak dira, programa zerbitzarian dagoelako eta erabiltzaileak egiten duen bakarra, atzeko ate batetik sartuz, eta hor dituen formularioak betetzea da, maketatzen burua hausten ibili gabe». Berria - Harian   2005-11-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren zerbitzari (4); beraren zerbitzari (8); bere zerbitzari (61); bere zerbitzari leial (4); bere zerbitzari nauena (4); bere zerbitzari txiki (5); ene zerbitzari (14); ene zerbitzari davidi (4); erregearen zerbitzari (5); goi goikoaren zerbitzari (4); goikoaren zerbitzari (4); guzien zerbitzari (4); haren zerbitzari (17); herriaren zerbitzari (7); honen zerbitzari (5); jainkoaren zerbitzari (40); jauna bere zerbitzari (4); jaunak bere zerbitzari (9); jaunaren zerbitzari (13); jauregiko zerbitzari (4); jesu kristoren zerbitzari (7); kristoren zerbitzari (16); neska zerbitzari (8); neure zerbitzari (17); nire zerbitzari (23); ostatuko zerbitzari (6)

zerbitzari apal (5); zerbitzari apala (4); zerbitzari bezala (6); zerbitzari bihurtu (4); zerbitzari daviden (4); zerbitzari davidengatik (4); zerbitzari davidi (14); zerbitzari den gure (4); zerbitzari dira (4); zerbitzari egin (8); zerbitzari frantzisko (10); zerbitzari frantziskok (5); zerbitzari gazte (7); zerbitzari gisa (7); zerbitzari izan (10); zerbitzari izan nahi (6); zerbitzari izanen (6); zerbitzari izango (7); zerbitzari izateko (9); zerbitzari izatera (6); zerbitzari izatera baizik (4); zerbitzari lagun (4); zerbitzari lanetan (5); zerbitzari leial (16); zerbitzari leiala (7); zerbitzari leialak (5); zerbitzari moisesek (5); zerbitzari moisesen (8); zerbitzari moisesen bitartez (4); zerbitzari moisesi (4); zerbitzari nauena (4); zerbitzari nauzu (5); zerbitzari on (4); zerbitzari ona (4); zerbitzari profetei (5); zerbitzari profeten (8); zerbitzari profeten bidez (4); zerbitzari txiki (5); zerbitzari txit (8); zerbitzari umil (5); zerbitzari zaharrak (8)

zeure zerbitzari (62); zeure zerbitzari davidi (8); zeure zerbitzari hau (6); zeure zerbitzari honen (6); zeure zerbitzari honi (13); zion zerbitzari (4); zituen zerbitzari (4); zuen zerbitzari (17); zure zerbitzari (69); zure zerbitzari hau (10); zure zerbitzari honek (9); zure zerbitzari honi (4); zure zerbitzari txit (4); zuten zerbitzari (5)

bere zerbitzaria (12); jainkoaren zerbitzaria (35); jakob zure zerbitzaria (4); jaunaren zerbitzaria (12); kristoren zerbitzaria (13); neure zerbitzaria (5); nire zerbitzaria (16)

zerbitzaria bera (4); zerbitzaria etorri (10); zerbitzaria etorri zen (5); zerbitzaria hurbildu (6); zerbitzaria izango (4); zerbitzaria zen (5); zure zerbitzaria (13)

bere zerbitzariagan (4)

bere zerbitzariak (14); esan zuen zerbitzariak (5); haren zerbitzariak (4); jainkoaren zerbitzariak (33); jainkoaren zerbitzarien zerbitzariak (4); jaunaren zerbitzariak (17); kristoren zerbitzariak (8); nire zerbitzariak (6)

zerbitzariak alde egin (4); zerbitzariak bidali (5); zerbitzariak ekarri (4); zerbitzarien zerbitzariak (4); zure zerbitzariak (7)

jainkoaren zerbitzariarekin (4)

bere zerbitzariaren (9); jainkoaren zerbitzariaren (13); zerbitzariaren bidez (5)

bere zerbitzariei (15); esan zien zerbitzariei (4); nire zerbitzariei (5)

jainkoaren zerbitzariek (6); jaunaren zerbitzariek (5); zerbitzariek erantzun zioten (6); zerbitzariek esan (6); zerbitzariek esan zioten (4)

bere zerbitzariekin (9); zerbitzariekin batera (4)

bere zerbitzarien (11); jainkoaren zerbitzarien (12); salomonen zerbitzarien (5); zerbitzarien artean (9); zerbitzarien ondorengoak (6)

bere zerbitzarietako (4); zerbitzarietako bat (5); zerbitzarietako batek (4)

bere zerbitzariez (4)

zeure zerbitzarioi (7)

jaunaren zerbitzariok (5); zeure zerbitzariok (5); zure zerbitzariok (14)

zure zerbitzarion (5)

zerbitzaririk apalena (7); zure zerbitzaririk apalena (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus