Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zilizio 1 iz penitentzia egiteko erabiltzen zen zurdazko soinekoa; gorputza hilduratzeko gerrikoa, zurdaz edo burdinazko katetxo puntadunez egina. ik zurdatz.

Apez izaiteko, gozorik ez duen ate estua iragan behar zela eta nork bere buruari uko egin behar ziola, baita lizifrinaz eta zilizioez baliaturik ere, hala behar izanez gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 402. orr.

Uste duzu otoitzak edo herriaren maitez lotu duzun zilizioak aldatuko duela mundua, besterik gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 169. orr.

Beste batzuek burdinazko tresnaz edo zurezko zilizioz inguratzen zuten gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Laster lur eta errauts bihurtu behar zuenez, gerrian zilizioa jartzeko eta gainean errautsa botatzeko agindu zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Soinean zeramatzaten zilizio eta burdin uztaien eta gaubeila ugari eta etengabeko barauen zigorrez lur jota geldituko ziren sarritan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 292. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Oso umea zela hasi zen zilizio latza eta haragiari itsatsitako burdina-uztaia eramaten eta barau-bijilia gogorrak egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Jantziaren azpitik haragian, burdinazko uztai, koraza eta ziliziorik gogorrenak zeramatzaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 658. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zilizioa zeramala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus