Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zimitz (orobat ximitx g.er., tximitx eta tximutx g.er.) 1 iz intsektu txiki gorputz-zapala, gorri iluna, gizakiaren odola xurgatzen duena, (Cimex lectularius); zimitzaren ordenako zernahi intsektu.

Ez duzu arkakusorik ez zimitzik aurkituko gure oheetan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 157. orr.

Tximitx, zorri, arkakuso eta eulien hiriburua da hura, lastaira eta ohe estalkien zikinkeria, berriz, itzela. Jokin Urain   «Errotarria» - 86. orr.

Ez du bainurik hartzen, jaka jantzirik lo egiten du, eta jakaren azpian zimitzak hazten zaizkio, eta arkakusoak, eta deabruak daki zer gehiago. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 490. orr.

Gau ta egun zimitzak ezin larrutik kenduz ari ziren, beti handik xixta, hemendik xixta, ez zitzaketen gehiago jasan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 80. orr.

Argi zegoen han ostatu hartuek kandela batez edo lanpara batez errez hiltzen zituztela zimitzak, eta arrasto lasaigarri haiek uzten zituztela. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 146. orr.

Lastairako zimitz ugarien konpainian hartu ninduen loak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 197. orr.

Ohea zimitzez betea zegoelako. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 257. orr.

Tximutxaz jositako etzaleku koipetsurik. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 65. orr.

Zimitzek hartutako manta zahar latz batean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 180. orr.

Gavardek arriskuan ipintzen zuen bere gantza, zimitza bezain zapal bukatuko zuen azkenerako. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 295. orr.

Puerton egondako presoak hango eltxo izurritea eta tximitxen festa aipatu izan dute. Jokin Urain   «Errotarria» - 126. orr.

-Tximitxak bezala zapaldu ditiagu! -entzuten nuen-. Txillardegi   «Putzu» - 230. orr.

2 txintxeta.

Koadro batzuetan, oraindik ere, izkinetan ageri dira egileak oihala oholean finkatzeko erabiltzen zituen zimitz zuloen arrastoak. Berria - Kultura   2004-03-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus