Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zintzur 1 iz eztarria.

Kolpetik arnasa loditzen hasten zitzaion, norbaitek zintzurra estutuko balio bezala. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 91. orr.

Zintzurra lehor lehorra, mintzatzeko ere ezindua zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 50. orr.

Zerbait bero zintzurretik behera jautsarazteak on egiten zion. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 127. orr.

Zintzurra urratu beharrean hasi zen: [...]. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 164. orr.

Ondotik zintzurra busti eta mutxikoak dantza "Les Dauphins" eta Izartxo" elkarteekin. Herria   2004-07-15

ik beherago 7. 18821

Horixe zen zintzurrean neukan korapiloa. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 24. orr.

Bihotza zintzurrean sentitzen zuen taupaka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 166. orr.

Errabiak gaina hartzen ziola hauteman zuen, zintzurrean listua irensteko trabatzen zuen korapilo bat egiteraino. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 190. orr.

Hamar segundoan oso bestelako aldartea jarri zitzaidan, zintzurreko korapilotik pozezko zoraldira pasatu nintzen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 176. orr.

Hatsa zintzurrean trabatzeko moduko neska panpoxak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 114. orr.

Poza zintzurrean trabatu zitzaien. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 77. orr.

Batez ere amodiozko desengainuak nituen zintzurrean trabatuta. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 111. orr.

Joxek zintzurraren mugimendutik antzeman dio ttua irentsi duela. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 118. orr.

Leher egina, sukarrarekin eta zintzurreko minarekin. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 182. orr.

Zintzurretik heldu eta ito. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 172. orr.

Soa teinkatu egiten zen, gaizkileari zintzurra estutuz arnasa eragozten zion arte. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 97. orr.

Bi silaba haiek apal apala eta zintzurra korapilaturik atera zituen, Joanes indar guziekin besarkatu aitzin. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 209. orr.

Listua zintzurrean korapilatua nuen nik. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 26. orr.

-Nik? -galdetu nuen ahotsik gabe ia, harri eta zur, nahasmendua zintzurrean korapilatuta. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 110. orr.

Goialdetik, gurpilen kalapita isilaraziz, zintzurra estutzen zion auhen lazgarri bat zetorren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 500. orr.

Laguntza deia zintzurrean emokatu zitzaion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 30. orr.

Poliki-poliki edan zuen, garagardoaren mikatza zintzurretik behera lerratu bitartean su eta gar emana gogoetei. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 38. orr.

Hator, zintzurra bustiko diagu elkarrekin! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 302. orr.

Whiskyak zintzurra erre zion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 139. orr.

Zintzurra karrakatuz ari zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 162. orr.

Neronen damuak baztertu nituen, lurpean berrogeita zortzi orduz sutan egosi zikiro saltsaren gustu bereziak zintzurra laztantzen zidalako. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 64. orr.

Ez ditut 99 urte kartzelan pasa nahi nire senar onari zintzurra ebaki niolako; otoi, bidal nazazu aulki elektrikora, epaile jauna. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 101. orr.

Ziztuan igo baitzen alminarrera eta kolpe batez zintzurra moztu baitzion agureari. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 409. orr.

Gustura bihurrituko zion zintzurra. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 343. orr.

Zunda zintzurrean ondo sartu, milikeriarik gabe, urdailaren hondoa ukitzen duela sentitzeraino bultzatuz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 164. orr.

Kapelarik gabe, adatsa modan orraztua, korapilo apaingarri bat zintzurrean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 115. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Charly ere ametsen mundutik itzulia zen, bere zintzur erlastua gehitzera kantaren leloari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 29. orr.

Ahoa oker, ilea haizeari emana, bere zintzur idorretik txistu ulertezin bat baizik ateratzen ez zela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 153. orr.

Mamorrozoen zintzur likatsuetan letxuga-zatitxoak bultzaka sartuz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 118. orr.

Lepo mehe eta zintzur iharra. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tarte luzez, uxualaren zintzur-tutuan beherako jarioa izan zen hots bakarra. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 81. orr.

Alkandora zimurtu batez jantzia, zintzur korapiloa gora eta behera saltoka. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 26. orr.

Sudurraren zabalak areagotutako zintzur-hotsaren zakartasunak traizionatzen zuen, zaunkaka hitz egiten zuela irudi baitzuen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 113. orr.

Ardien marraka eztia eta astoaren zintzur-karraka elkorra aditu nizkian. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 39. orr.

Eztul, zintzur karrakatze zenbait, berantetsiak bezala, entzun ziren. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 184. orr.

Amaren urratsen zirrizarra etsitua eta aitaren zintzur korrokak ez zitzakeen gehiago jasan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 125. orr.

Zeren, herensuge zintzur-luzeen idurirat, olak ere ez baitu bere gosea nehoiz asetzen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 24. orr.

4 (elkarketa kopulatiboetan)

Azken xortak edaten ditu, aho-zintzurrak loriatuak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 170. orr.

5 irud/hed

Ekain, Altxerri et Otsozelai harpeen zintzurrean. Berria - Kultura   2004-04-20

Besoak karranpa eginda dauzkazularik ipurdiko zintzurra estutu eta jadanik zazpi arroa pisatzen duen adarra behar adina sakonduz estroboari intziri sanoa eragiteko gauza izatea. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 215. orr.

Ipur-zintzurretik harrapaturik nengoen eta nire barruan hazten ari zena porrot soziala zen nolabait. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 23. orr.

Aurrera, bada, zaldun!, baina kontuz ibili; begira zein estua den zeharkatu behar duzun bide-zintzurra: ba ote dago proportziorik kirtenaren eta ontziaren artean? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 204. orr.

6 mendien arteko igarobide sakon eta estua.

Ibar sakon bat da, zintzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete, handiren artean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 206. orr.

Zeina Jonio itsasoak, bihurkera handietan igeri, uhin berdeen garraztasunez bustitzen duen eta non itsas uhin azkarrek, zintzur estuan barrura, Eoliako lur bazterrak irlaren mugetatik bereizten dituen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 71. orr.

Auverniako bainu herritxo batean zen hori guztia, Châtel-Guyon-en; zintzur batean dago, mendi garaien oinean, antzinako sumendien su sakonetatik borborka ateratzen den ur irakina azaleratzen den mendiaren oinean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 205. orr.

Txinako Hiru Zintzurren urtegian, adibidez, badira Frantziako enpresak lanean. Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Segada batean atzeman dituzte, mendi zintzur batean. Xabier Montoia   «Elektrika» - 84. orr.

Andiako erreka zintzur batean jarri omen hituan, traidore muturbeltza noiz azalduko. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 131. orr.

7 zintzur-bustitze (orobat zintzurbustitze g.er.)

11.00: Meza Zuraideko Elizan, ondotik zintzur bustitzea. 11etan zintzur bustitzea SORHUET-ETCHEVERRY kantariekin. Herria   2004-05-27

Eguerditan zintzur bustitze baten inguruan Jorajuria gure taldearen aintzindariak eman ditu urteko konduak. Herria   2002-12-12

Segidan zintzur bustitzea eta bazkaria oren batean. Herria   2003-08-14

Ondotik omore gaitzean zintzur bustitze eta afaria. Herria   2004-02-26

Zintzur bustitze denboran helduek dute ideki bertsu saioa, han kausitzen ziren jendeak agurtuz. ortzirale aratsean, 8-ak eta erdietan, Azkainen, Biltoki gelan, Korrika desfilea eta ondotik zintzur bustitzea taloekin. Herria   2004-03-18

-Noizko duk zintzur bustitzea? -galdegin zion bizkarrez konkor bezain zardai zenak, zigarroa ezpainetan dilindan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 195. orr.

Haurrak kantu eta antzerkian aritu eta zintzur bustitze batekin ospatu zuten ehun bat guraso jinak zirela. Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Denak goxoki egon dira eskainia zen zintzur bustitzean eta ere talo ta xingar gogotik gozatu dute. Herria   2002-09-26

Besta horiek ortzirale huntan hasiko dira, aratseko 8-etan, Emak-Hor taldeak airostuko duen zintzur bustitzearekin. Herria   2003-06-05

8 zintzur egin ik beherago 11.
9 zintzur heste (orobat zintzurreste) trakea.

Arnasa hartzen dugunean, trakeatik (zintzur-hestetik) biriketara igarotzen da airea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 167. orr.

Gogorrago, gogorrago, hatzak astiro mugitu ziren Setheren zintzur-heste aldera, bidean zirkulu txikiak eginez. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 139. orr.

Abotsak sarritan eztarria mintzen eta, oihuak kanporatzean, zintzurrestea garrazten du. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 261. orr.

10 zintzur sagar

Kopeta zabala zuen, begi urdinak, sudur estua, lepo luzea, zintzur-sagar irtena. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 147. orr.

Zintzur-sagar nabarmeneko gizon musugorri batek. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 425. orr.

Irudi zuen Luxiaren aurpegia saiheska ikusten zela beti, eta zorrotz-zorrotza zuen zintzur-sagarra. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 100. orr.

Begira segitu zuen, zintzur-sagarra gora eta behera, mastekatu gabeko kuskusa irentsi izan balu bezala. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 75. orr.

Kokotsa dardara batean dauka, hizketan hasi behar duela dirudienean zintzur sagarra baino ez zaio mugitu. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 258. orr.

11 zintzurra egin (orobat zintzur egin) zintzurra ebaki.

Inori zintzurra egin behar izan gabetanik jabetu ginen ontziaz, oinutsik, labana eskuan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 12. orr.

Frantzia gure auzoan, urteak zituzten Erreformaren aldekoak erretzen eta itotzen, urkatzen eta zintzur egiten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 84. orr.

Noizbait felagak agertu, zuen ondasunak ebatsi, zuen emazteak bortxatu eta zintzurra eginen dizuete. Xabier Montoia   «Elektrika» - 34. orr.

Baina ezin bere baitan anabasan zeuden sentimenduak argitu: alde batera, erakarri egiten zuen, eta, bestera, zintzurra egingo ziokeen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 209. orr.

Warwick-eko kondeak esku hartu ez balu, zintzur egingo zioten bertan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 100. orr.

Niri jadanik ez zidaten penarik ematen, zintzurra egindako axuri bat eta zoritxarren bat zuen edonor ikuste hutsarekin negarrez hasten nintzen honi. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 85. orr.

· Ontziburu berriari paparretik oratu eta zintzurra ere egingo bainiokeen haren berri esan ezean, ala deabrua! Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus