Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zirimiri (orobat sirimiri g.er., xirimiri g.er. eta xirrimiri g.er.) 1 iz tanta xehe-xehetan erortzen den euria. ik lanbro 7.

Zirimiria ari zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 357. orr.

Zirimiria ari zuen, gaua beltz zegoen, izar baten distira ere ez zen zeruan ageri. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 178. orr.

Zirimiriaren azpian azaltzen hasi dira lehen boluntarioak. Berria - Kultura   2006-04-23

Xirimiria edo langarra noizbehinka, ateri tarteka, hasi-ez-hasi marteka. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 350. orr.

Garai hartan beti egiten zuen zirimiria Bilbo aldean, laztana. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 21. orr.

Zirimiriaren azpiko hiri sakabanatua. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 116. orr.

Zirimiri xehe bat ari zen, kasik ikusezina. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 67. orr.

Cumhail, Fionn eta Mael zaldien urratsean zihoazen, kapusaiak buru gainean jarrita zirimiri atergabetik babesteko. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 19. orr.

Ez nuen ez hotzik ez minik sentitzen, eta aurpegia bustitzen zidan zirimiri sarkorra, elur eta euri artekoa, ulermenaren bidez hautematen nuen, ez azalaren bidez. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 189. orr.

Emakumeak behin esan zion Jusuf Khani, zoriontsu izateko, sorterriko zirimiria behar zuela ikusi etxeko leiho handiaren atzetik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 174. orr.

Xirimiria edo langarra noizbehinka, ateri tarteka, hasi-ez-hasi marteka. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 350. orr.

Arantzazun, Gasteizen eta Iruñean frexko baino eguzkia daukate, eta besteotan lainoa eta xirimiria. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 93. orr.

Kostaldean, batik bat, udazkeneko garaitsu honetan, erauntsi bakoitzaren ostean, normalean, atertzera jotzen du: segidoko xirimiri xirri-xirri hori toki gehienetan ez baitu maiz egiten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 397. orr.

Goizetik hastapen baikorra, ibilaldi-Mezanausiekin, oro eder eta ospetsu, salbu aroa haatik orduan antzer eta xirimiri, Euskal Herriko bi buruetan erraiten den bezala. Herria   2003-07-31

2 (hitz elkartuetan)

Zabor izoztua eta zarama zirimiri-saltsatan, nork bere gustuan. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 9. orr.

3 irud

Garbi esan behar dizut, zazpi ahalak egiten ditudala lanetan laguntzeko, eta besteekin atsegina eta ona izateko, era horretara errieta zaparradak xirimiri bihur daitezen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 117. orr.

Hitzari eustea baita, zure kasuan, borondatea sendotzeko modurik onena, zirimiria izan, eurijasa izan edo kazkabarra izan...! Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 169. orr.

Angelok, ordea, hizketan eta hizketan, atertu gabeko jario ulergaitz baten zirimirian. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 236. orr.

Tabako-hauts zirimiri etengabe haiek ziratekeen haren apaiz-jantzi zaharrei itxura urdin histu hura ematen zietenak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zirimiria ari zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus