Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ziropa (2 agerraldi; ETCn 63 agerraldi; orobat sirope 4 agerraldi; ETCn 23 agerraldi eta siropa g.er.) 1 iz edari lodi gozoa, ur, azukre eta fruitu edo sendabelarrez egina. ik jarabe.

Mutilak gurina zabaldu zuen opilean eta siropa bota zuen gainean. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 145. orr.

-Kafesnea eta tortita amerikar batzuk, esnegainarekin eta karameluzko siroparekin. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 46. orr.

Halaxe ihes egiten du siropak botila azpikoz gora itzultzen denean. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 101. orr.

Siropa moreko tartarekin hortzak pintatuta. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 347. orr.

Mostradore gainetik hartuko duen botilaz egiten du gogoeta, letra gorridun etiketa zuriaz, isuri behar duen sirope beltz lodiaz. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 116. orr.

Nire gorputz honek gogoan ditu izandako erorikoak, burezurrean izandako hausturak, koma aldi siropa bezain likatsuak, ospitalean emandako gauak. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 45. orr.

Sethek lapiko bat esne berotu eta kanaberazko siropa eta banilla nahastu zizkion. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 239. orr.

Astigarraren siroparen kutsuan maneaturiko pastelak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 90. orr.

Sagasti zaindu gabe bat, erlauntza multzo bat bertan behera utzia, etxola bat basoan astigar-ziropa distilatzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 200. orr.

Egizu siropearen dieta hori, barrutik garbitzen zaituela diote. Berria - Kultura   2004-11-06

2 (hitz elkartuetan)

Bi ogi-xerra txigortu zituen, eta hark astigar-ziropatan busti-busti egin eta minutu eta erdian irentsi zituen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus