Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zitara 1 iz musika tresna, ontzi moduko batez eta gainean tinkaturik dituen zenbait hariz osatua. ik lira.

Zitara eta harpa, danbolin eta txistu-soinua eta ardoa ugari zuen janaldietan. Elizen arteko biblia   Is 5,12

Aingeru batek jotako zitararen soinua entzun zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 359. orr.

Zitara joz goretsiko zaitut, Jainko, ene Jainko. Elizen arteko biblia   Sal 43,4

Kantatzen hasten zen, zitara lagun, ibairik gardenena baino ahots gardenagoaz. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 106. orr.

Mezulariak poeta itsu bat ekarri zuen, ahots gozoz kanta zezan, zitaraz lagundurik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 39. orr.

Zitararen kantu gardena. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 287. orr.

Ezin izan nuen gizonen zitararik entzun, baina zitara gozoagoa entzun dut. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 360. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez da sekula entzungo zitara-soinu edo kanturik, ez txirula edo turutarik zure baitan. Elizen arteko biblia   Ap 18,22

· Nire juglare-zitara daramat, baina baita nire ezpata ere. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 155. orr.

3 zitara-jole [4 agerraldi 3 liburutan]

Ez zen inor ikusten, baina zitara-jolearen joan-etorriak batetik bestera argi sumatzen zituen doinuaren gorabeherengatik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 445. orr.

Profeta-trantzean aztoraturik etorriko dira, psalteri- eta danbolin-joleak, txirula- eta zitara-joleak aurretik dituztela. Elizen arteko biblia   1 Sm 10,5

Klodio, arrebak mozorrotu ohi zuen gisara, emakume zitara-jole jantzi, eta Ponpeiarenera sartu zen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 59. orr.

4 zitara-jotzaile [5 agerraldi, liburu 1ean]

Zitara-jotzailea, joan-etorrian zebilen, doinua ia galtzen zen arte urrutiratuz eta gero berriro itzuliz, jotzeari une batez ere utzi gabe. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 575. orr.

Herri honetako jendeak badaki ni zitara-jotzaile nintzela munduan, eta beldur naiz ez ote duen susmatuko, berriz ere hura jotzeko tentazioari men egin diodala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 575. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zitara jotzen (4); zitara joz (4); zitarak jotzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus