Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zizt adlag 1 ziztaren edo higitze lasterraren onomatopeia.

Begietara zizt etorri zitzaion argitasun bat, pozarena zena, txinpartetan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 368. orr.

Aulki batean erdi kolokan nengoen, bakarrik edateaz etsita, eta orduan, zizt, atximur egin zidaten besoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 124. orr.

Zizt eta zizt arituko zen, harik eta bere gogoko irudia bizkarrean, besoan nahiz bularraldean osatzen zuen arte.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 148. orr.

Datu bakoitza bere bihotzean arantza bat, zizt, eta gero beste bat, zizt, eta beste bat, zizt eta zizt bihotzean sartzen balihoazkio bezain minbera esan zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 211. orr.

2 zizt egin

Larruko poroetan leku egitean zizt egiten dizuten horietakoak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 44. orr.

Zarata ez zen ozena, baina dardara modukoa sortzen zuen, lurrikara nanoak eragiten zituen Danielaren bularrean, eta zizt egiten zuen bakoitzean tatuajearen indarrak zulo txikiak estaltzen zituen neska zatituaren bihotzean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 98. orr.

Naratik hara kilkerren hotsak belarrietan zizt egin zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 229. orr.

Marfilezko makilatxoak erabiltzen zituen Hori Chuik zizt egiteko, denak irudi biziez josiak eta arkatz baten neurrikoak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 148. orr.

3 zizt-zazt adlag

Ile pikatzeko elektrikoa hartu eta zist-zast mozten zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Jostorratzenak bezalako ziztada zorrotzak sentitzen hasita nengoen lokietan, zizt-zast, zizt-zast, zizt-zast, ziztada ari zitzaizkidan bihurtzen munduarekin nituen eusgarri fisiko bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zizt zazt (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus