Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zorro iz 1 ehunez, larruz, paperez edo kidekoz eginiko poltsa modukoa, goialdean itxi daitekeena, eskuarki zakua baino txikiagoa. ik poltsa.

Bari hiritik hurbil, poltsa handi bat aurkitu zuten bidean, hizkera arruntean "zorroa" deitzen den horietakoa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 781. orr.

Laster hedatu da albistea ordea: zorro eta fardelek bertan gelditu behar zuten. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 84. orr.

Motxila eta zorroak lurrean utzirik, sakon hartu zuen Estherrek arnasa. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 131. orr.

Aitak maleta eta zorroak hartu eta urdinez jantzitako emakume bati eman zizkion. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 207. orr.

Bere zorroan miatu, egunkari zimurtu bat atera, eta orrialde jakin batean zabaldu zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 259. orr.

Berak zorro osoa hustu ziok. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 310. orr.

Besteak zorroen barrenean tabako-kartoiak ostendu eta portu ondoko estankoan sartu dira. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 32. orr.

Une batez Sara kamera ateratzekotan egon zen, baina, azkenean, zorroan utzi zuen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 142. orr.

Hartu zorroetan lurreko fruiturik onenak eta eskaini gizon hari opari. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 121. orr.

Ez dugu ogirik geure zorroetan, ez eta eskuerakutsirik ere Jainkoaren gizon horri emateko. Elizen arteko biblia   1 Sm 9,7

Zorroaren estalkia kokospean hartu eta partiturak gorde nituen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 7. orr.

Zorro hartan ekarriak zituen Tolosaldean egun batzuk pasatzeko behar zituen guztiak. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 63. orr.

Gero zorroa bizkarrean hartuta besteen urratsera hurbildu gara. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 109. orr.

Kartak zorrotik ateratzeko ahaleginetan ari nintzen, baina oso estu sartuta zeuden, eta ezin nuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 374. orr.

Erbi polit bat zeukan zorroan. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 78. orr.

Gero, zorro liburuz betea mahai gainean utzi, esku-larruak kendu eta eskuak igurtzi zituen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 68. orr.

Burua zorrotik atera, denei erakutsi eta esan zien: "Hona hemen, asiriar gudarostearen gudalburu nagusia zen Holofernesen burua!”. Elizen arteko biblia   Jdt 13,15

Hartu zorro hau bete urre, eta etortzen diren mirabe, kantari eta ileapaintzaileei eskukada bana eskaini. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 42. orr.

Soinekoaren barrenari josia zegoen papera irakurri zuen, eta zorro batean mila dinar topatu zituen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 48. orr.

Zorro bana zeramaten zelari lotuak eta zorroetan gutun bana. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 124. orr.

· Zelaren azpian zorro bat urre ezarri zuen eta, amorrazio beltzak harturik, noraezean abiatu zen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 38. orr.

Zorro bete intxaur opari eman ziotela esanez. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 83. orr.

Ate sarreran esertzera joan zen, zorroa bete janarirekin. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 130. orr.

2 zerbaiti, babesteko edo gordetzeko, jartzen zaion telazko edo larruzko estalkia. ik funda.

Edredoiaren zorroa satinezkoa zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 102. orr.

Betaurrekoak gordetzeko zorroaren atzean dauzkanak. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 219. orr.

Largabistak zorrotik aterata, "Feofarren konpainiako lehenengo aktoreak" ikusteko prest jarri zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 310. orr.

Teontzirako zorro bat ere egin zion. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 299. orr.

Atsegin nituen lurpeko korridore haietako oihartzunak, kantak ahots betean abesten nituelarik eta jendeak txanponak eta dolarrak botatzen zituelarik Greg-en biolinaren zorrora. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 335. orr.

Egun osoa etxean eman, gitarra zorrotik atera gabe. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 95. orr.

Bizkor, aizkora txikia atera nuen zorrotik, kume hark ama ez zuen urruti ibiliko eta. Jon Maia   «Riomundo» - 41. orr.

Belauniko jarri eta arma txikia zorroan sartu zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 150. orr.

Fructuosok, eskua pistolaren zorrora eraman, eta hantxe zeukala hark aginpidea, eta zabaltzeko. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 14. orr.

ik beherago 11. 24676

Lepic jaunak karabina zorro berdetik atera eta galdetu du: [...]. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 34. orr.

Bidaztiak sablea zorrotik bizi atera eta borrokarako prestatu zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 184. orr.

Gazteak lurrean belaunikarazi, eta ezpata atera zuen zorrotik. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 154. orr.

ik beherago 9. 24680

Ezpata, itzuli zorrora! Elizen arteko biblia   Ez 21,35

Eurialok brontzezko ezpata bat oparitu zion, zilarrezko heldulekuarekin eta marfilezko zorroarekin. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 43. orr.

Ezpatak zorroan sarrarazi zituen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 17. orr.

Ikusi zuen Davidek Jaunaren aingerua zeru-lurren artean zegoela, ezpata zorrotik aterea eskuan hartu eta Jerusalemen kontra luzatuz. Elizen arteko biblia   1 Kro 21,16

Sabaiaren erdian argi-armiarma bat zegoen, artile zarpailezko zorro batean bildurik. Gero areto txiki bat, non besaulkiak eta beste eserlekuak, zorro zuriz estalirik, lotan baitzeuden inoren arreta bereganatu gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 172. orr.

Altzariak estaltzeko zorroak zeuden, bai eta alabastrozko pendulu erloju zutabedun bat ere. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 161. orr.

· Zeregin mekanikoari dagokionez, lehenengo zorro termouzkurgarria da larruazala. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 67. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin -lehen bi adierei dagozkienak-)

Penikeko dozena bat opiltxo erosi zituen, denetatik nahasi, eta, azkenean behintzat, zorro handi batekin kargaturik irten zen dendatik. Gozotegiko zorro zuri bat zabaldu zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 148. orr.

Paper grisezko zorro soil batek baizik babesten ez zituenak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 304. orr.

Agaramonteko kondearen hatzek paper bat eta zorro txikiagoa atera zituzten handik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 244. orr.

Andreak txanpon handi bat atera zuen oihalezko zorro txiki batetik. Larruzko zorroa bere sokatik askatu eta gizonaren eskuetan utzi nuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 23. orr.

Dozena erdi bat zigarreta erre eta jada tabakorik gabe nengoelarik irten zen, plastikozko zorro bat eskuan: zapata beltzak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 108. orr.

Amaordeak eskuko zorroa zabaldu du, eta izutu egin naiz atzera zapia aterako zuelakoan. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 22. orr.

Zigarro-pakete baten tamainakoa denez igorgailua, poltsikoan edo besapeko zorro batean eraman daiteke. Erlojua, sakelako zorroa (dokumentuak eta dirua barru), betaurrekoak, gerrikoa eta zapaten lokarria kendu dizkizu. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 251. orr.

Margotek liburuz bete zuen eskolako zorroa. Eskolako zorrotik hamaiketakoa atera eta jan egin dut. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 33. orr.

Kajoian betaurreko zahar batzuk daude, zorro berde iluna dutenak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 280. orr.

Hantxe azaldu baitzen ezpata, sokaren muturrean loturik eta zorro babesgarrian lotuta. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 155. orr.

Muselinazko zorro babesgarritik zehar atzematen zen argi-armiarmarekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 499. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa –lehen bi adierei dagozkienak-)

Mutil zaharrenari, Alphyri, eman zion Mariak opil-zorroa, opilak bana zitzan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 150. orr.

Krispeta-saltzaileaganaino joan eta krispeta-zorro bat erosi zuen. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 47. orr.

Han kontramaisuek etxetik ekarritako janari-zorroa zabaltzen zuten. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 166. orr.

Negarretan joan ziren, hazi-zorroa eramanez; poz-oihuka datoz, gari-balak ekarriz. Elizen arteko biblia   Sal 126,6

Beste mutila geldirik zegoen, patata zorroa eskuan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 60. orr.

Mahai gainean pipa luze bat eta tabako zorro bat zeuden. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 147. orr.

-Kendu ezak zabor zorro hori nire bidetik! -esan zuen (niri buruz ari zela)-. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 139. orr.

-Hemen daukat billete-zorroa, dirua. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 121. orr.

Haren atzamarrak bere bideari jarraitu zion eta barrabil-zorrorantz joan zen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 111. orr.

Entzima-zorro bat da zelula. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 103. orr.

-Egon isilik, akne-zorro tentel hori! -hark ere eztenkadaz erantzun nahi izan zidan. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 32. orr.

Ondoan nuenak nire eskola-zorroa zabaldu zuen, eta entziklopedia ateratzen hasi zen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 23. orr.

-Geratu geldi! -purrust egin zion ipotxak, Harryren eskola-zorroari heldu eta atzera tira eginez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 200. orr.

Bazkari legea egin, bide zorroa itxi [...] eta prest egongo zen abiatzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 87. orr.

Gazta pixka besterik ez dakart nire bidai zorroan. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 133. orr.

Hartu zuen eskuan bere makila, bost errekarri leun-leun aukeratu eta artzain-zorroko sakela batean gorde zituen. Elizen arteko biblia   1 Sm 17,40

-Tentaldi madarikatua! -oihukatu zuen Pepponek, ehiza-zorrotik erbia atera eta urrutira jaurtiz. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 80. orr.

Gerturatu egiten ziren, galtza zorrotik ageri zitzaion makilari so. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 9. orr.

Beste jatekorik ezean, hankartetik darion ur-zorroa eta egin berri duen haurra bera ere jan egin nahiko baititu ezkutuan. Elizen arteko biblia   Dt 28,57

Lincolnek ahopeka esan didanez arma beretik atereak dira inguruan aurkitutako sei bala-zorroak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 64. orr.

Armak, kartutxo-zorroak, antzinako geziak. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 22. orr.

Dokumentu guztiz berezi bat aurkitu nuen gutun-paper, zigilu, zetazko gutun-zorro, zinta itsaskor bilkari, helbide-txartel eta erantzuteko zeuden gutunen artean. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 56. orr.

Arkua eta gezi-zorroa eskuan zituela Disko-zorroko giza irudiak hilobiaz haraindiko tximino bat ematen zuen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 165. orr.

Astoari belarrira hitz batzuk esan zizkion eta Pelloren bakailaoa basta-zorroan sartuta uhalak askatu zituen eta astoak orain batere protestatu gabe mantso-mantso jarraitu zion. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 73. orr.

Koadroa pintatu, gurpil-zorro eta estalki berriak ipini, eta orobat galgak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 42. orr.

Edozein hizkuntza, hitz-zorro bat edo izen-zaku bat baizik ez balitz bezala. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 177. orr.

5 ik poltsa 5.

Ilearen azpian bekoki txiki nabarmena zeukan, xelebreki zabaldutako belarri-gingilen azpian hantura berri eta zakar bi, beste leku batzuetan betzuloetako zorro bigunak. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 240. orr.

Rubalcabak Jose Antonio Alonsoren eskutik jaso zuen Barne ministroaren zorroa. Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Airbusek 2.177 eskaera ditu oraindik zorroan, 220.300 milioi dolarreko balioarekin. Berria - Ekonomia   2006-01-18

«Ederki» ustiatu du beste enpresetako parte-hartzeen zorroa, eta hortik lortu ditu mozkinen %60. Berria - Ekonomia   2004-03-28

Kutxak, gainera, enpresa txikiekin eta ertainekin «eskuz-esku» jardun eta partaidetzen zorroa «zorrotz» kudeatzen segituko du, garapen sozio-ekonomikoa bermatzeko. Berria - Ekonomia   2006-03-25

Ontziola txiki eta ertainek goraino bete dute enkarguen zorroa: hileotan itxitako akordioekin, lana daukate 2009ra arte behintzat. Berria - Harian   2005-10-04

Ekainaren 30ean 2.760 milioi euroko eskari zorroa zuen Beasaingo enpresak. Berria - Ekonomia   2004-08-31

2.366 milioi euroko eskabide zorroa itxi du, horietariko %32 esportazioak dira. Berria - Ekonomia   2004-05-15

7 bide zorro

Patriarka bat bezalaxe zihoan Santxo Panza bere asto-gainean, bide-zorro, zahato eta guzti. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 34. orr.

Bide-zorroa ireki eta arropak antolatzeari ekin zion. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 105. orr.

Ostalariak gela bateko giltza emana zion-eta, haraxe eraman zituen bere bide-zorroak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 194. orr.

Hogei garagar-opil eta gari berria bide-zorroan. Elizen arteko biblia   2 Erg 4,42

8 bizkar zorro [78 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan] bizkarrean erabiltzen den zorro uhalduna. ik motxila; zaku 13.

Bizkar-zorrotik argazki-makina atera eta, zergatik edo zertarako jakin gabe, argazkia egin nion. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 48. orr.

Babes horiek guztiak axola handikoak ziren gure amarentzat, eta goizero, mendira atera aurretik, bizkar-zorroan sartzen zituen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 11. orr.

Latak dira gehienak, astunak bizkar-zorroan eramateko. Xabier Montoia   «Elektrika» - 122. orr.

Bizkar-zorroa miatzen hasi direnean bereak egin duela pentsatu du. Iban Zaldua   «Traizioak» - 46. orr.

Mendirako prest irten ginen pentsiotik, bizkar-zorro bana soinean. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 63. orr.

Bizkar zorroetan ezarritako txip baten bidez, ikaslea eskolara noiz sartzen eta ateratzen den jakingo du eskolako ordenagailuak. Berria - Gaiak   2004-10-14

Lozakua daukat bizkar-zorroan. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 52. orr.

Bizkar-zorrotik aizkora txikia atera, zuhaitz batera igo eta bi adar moztu zituen beste gudari batek. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 112. orr.

Soldaduak beldur baziren Imanen bizkar zorroan lehergailuak egon zitezkeela. Berria - Mundua   2004-12-22

Bizkar-zorroa zabaldu dugu espraiak ateratzeko... Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 112. orr.

Espainiako Enplegu Institutuaren bulegoaren atarian jarrita zegoen bonba, bizkar zorro batetan gordeta. Berria - Euskal Herria   2006-01-31

9 diru zorro (orobat diruzorro g.er.) ik kartera.

Joan den astean lapurtu zizkioten diru zorroa eta sakelakoa. Koldok diru-zorroa atera zuen praketako atzeko poltsikotik eta milako bat luzatu zion. Berria - Kirola   2004-12-15

Hala ba, diru zorrotik helbidea atera eta telegrama bat bidali nion. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 49. orr.

Diru-zorroa atera eta bi billete luzatu zizkion. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 208. orr.

Aitak larruzko diru-zorrotik ordaindu dio. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 34. orr.

Sakelako diru zorroan bere aitaren argazkia eramaten zuen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 18. orr.

Autodidaktak kartoi bioletazko bi errektangelu atera ditu bere diru-zorrotik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 177. orr.

Sidney buruargia zen, iluna eta arduratsua, eta diru zorro bat eta kartera bat zeuzkan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 97. orr.

Sonja ez duk sekula hirekin joango, ezta diru-zorroa mila florinekoz beteta baldin badaukak ere. Poltsatik diru-zorro bat atera zuen, zilar monedaz betea. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 93. orr.

· Bost errublo bildu zituenean, diru-zorrotxoa josi eta beste bat betetzeari ekin zion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 329. orr.

9a (ekonomian) ik kartera 3.

Asko igo ziren iaz lehengaien salneurriak, eta horrek mesede egin dio Sidenorren diru zorroari: 63,4 milioi euroko irabazi garbia izan du. Berria - Ekonomia   2006-04-06

Finantza-inbertsioena (edo diru-zorroko inbertsioena) ez bezala, sorterritik kanpo jardungo diren enpresak sortzea, garatzea edo menderatzea da nazioarteko zuzeneko inbertsioen helburua. Zuzeneko eta diru-zorroko inbertsioetan bakarrik [...] kapitalen irtenaldi gordinen batuketa, edo, bestela esanda, atzerrian egindako inbertsioen multzoa, igaro zen, 1840an 2.000 milioi dolar baino gutxiago izatetik, 9.000 milioi izatera 1870ean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 72. orr.

10 liburu zorro

Etxetik eskolako liburu-zorroarekin, goibeldurik, ateratzen nintzen arte. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 179. orr.

Koadernoan oharra idatzi, koadernoa liburu-zorroan gorde eta lasaitzen ahalegindu nintzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 23. orr.

Margot eta biok behar-beharrezko gauzak eskolako liburu-zorro batean sartzen hasi ginen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 32. orr.

· Domina nire bularraldean idurikatu nuen, Edu beti erdi lerdoaren garaipena Ttipi liburu-zorroaren jakinduria osoagoaren eta zabalagoaren aurka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 98. orr.

11 paper zorro paperak eta kidekoak gordetzeko zorroa. ik kartera 2.

Larruzko paper-zorro bat hartu, eta itxura ofizialeko orri batzuk atera zituen handik, zigiluz josiak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 497. orr.

Han zegoen, paper-zorroa besazpian zuela, barrenean zer zuen sekula jakin ez genuen paper zorroa. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 60. orr.

Adibidez, ikasle bati egun batean paper zorroa txikituta agertzen zaio. Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Aspalditik zauzkaat haien buru marraztuak paper zorro batean gorderik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 294. orr.

Paper zorroan sartu zuen txartela. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 35. orr.

Muranoko idazluma atera zuen paper zorrotik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 110. orr.

Paper zorro bat atera zuen gizonak, egunkari-zatiak txukun-txukun bilduta zeuzkana. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 392. orr.

Eta erakusteko erabiltzen dudan [Hiztegi Entziklopedikoaren] alea paper-zorrotik atera, eta mahai gainean jarri nion. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 323. orr.

12 pistola zorro

Kiroletako galtza eta jakaz jantzia eta pistola zorroa besapean zuela. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 115. orr.

Fructuoso altxatu egin zen, eskua pistola zorroan jarrita: berak erakutsiko ziela zenbat jaten duen libertario batek. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 49. orr.

Eskerrak eman nizkion, gelara bueltatu, pistola-zorroa jantzi eta karrikaratu egin nintzen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 69. orr.

Mitxelena isilean begira gelditu zitzaidan, uhalak estutu eta pistola-zorroa ezkerreko besazpian egokitzen nuen bitartean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 44. orr.

Eskularru zuriak zituen, sable distiratsua eta larruzko pistola-zorro lustratua. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 75. orr.

13 titi zorro ik titizorro.
14 tripa zorro ik tripazorro.
15 sabel zorro1 (orobat sabelzorro g.er.) adkor tripa, gilborra.

Etzaulkian zegoen, eskuak sabelzorro gainean gurutzatuta, ez irakurtzen edo lotan, baizik eguzkia hartzen bizitzaz okitutako izaki baten antzera. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 175. orr.

Ederki betea zaukan sabel zorroa zerri madarikatuak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 18. orr.

Alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 140. orr.

Tea edan, eta sabel zorroa hotz -esan zuen, burlaizezko irri labur batekin. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 104. orr.

16 sabel zorro2 sabelean eramaten den zorroa.

Noiz sortu ote zen turisten gustu txarreko ohitura hori, bizkar-zorroak bizkarrean eraman beharrean sabel-zorro bihurtzekoa? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 175. orr.

17 zakutik edo zorrotik nondik edo handik.

Buruzagiek, zakutik edo zorrotik, Frantzia osatzen zuen lur puska honetan derrigorrezko bakearen segurtatzea manatzen zioten. Itxaro Borda   «Hiruko» - 36. orr.

Ahal zuten guzietan elkar laguntzen zuten eta zakutik edo zorrotik erdiesten zuten ogi puxka gehigarria denen artean banatzen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 139. orr.

Nik laguntza ekonomikoak eta errextasunak kausi ditzazket baina lurra lekuko hautetsiek hornitu beharko dute zakutik edo zorrotik. Herria   2004-09-02

Lanean beharko genukeela zakutik edo zorrotik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 281. orr.

Zer eskuzartak ez dira gero ere izan! Ibarrolarendako gehienik, hain zen mustupilka joaiten gizona, pilota guzien biltzerat, eta frangotan kintze egiterat, zakutik edo zorrotik, edo lurrean herrestan etzanik ere berdin.· Orduan, "zakutik ala zorrotik" bakoitzak zerbait emaiten zion. Herria   2001-01-11

18 zorne zorro (orobat zornezorro)

Ondorio horiek guztiak, izurriak zorne zorroa bezala, halaxe ekartzen ditu porrotak. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 111. orr.

Ez daukagu antibiotikorik, eta, hortaz [...] zorne-zorroa ebaki eta itxaron besterik ezin dugu egin. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 108. orr.

Zorne zorro bat bezala ari zen gezurra puzten, eta haietako egunen batean lehertuko zen seguruenik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 208. orr.

Gualterio izeneko Arezzo hiriko beste mutiko bat etengabeko sukarrez eta bi zorne-zorroz oinazetua zegoen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 270. orr.

· Bilaua halakoa, zornezorro zikina! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bala zorro (4); bere zorro (9); bide zorro (3); bizkar zorro (9); diru zorro (11); larruzko zorro (8); paper zorro (8); paperezko zorro (5); plastikozko zorro (8); plastikozko zorro batean (4); zeraman zorro (4)

zorro bana (4); zorro bat (36); zorro bat atera (6); zorro bat erosi (3); zorro bat eta (3); zorro batean (18); zorro batetik (3); zorro berdea (3); zorro handi (8); zorro handi bat (4); zorro handia (4); zorro hura (3); zorro marroi (3); zorro txiki (4)

barne ministroaren zorroa (3); bere zorroa (3); bide zorroa (3); bizkar zorroa (21); diru zorroa (38); diru zorroa atera (10); eskola zorroa (6); galtza zorroa (3); larruzko zorroa (7); ministroaren zorroa (3); paper zorroa (12); pistola zorroa (3)

zorroa atera (11); zorroa bizkarrean (3); zorroa hartu (7); zorroa hartuta (5); zorroa ireki (5); zorroa itxi (3); zorroa jaso (3); zorroa zabaldu (5)

bide zorroak (4); bizkar zorroak (13); zorroak hartu (4); zorroak lurrean (4)

basta zorroan (5); basta zorroan begiratu (3); bere zorroan (12); bizkar zorroan (16); diru zorroan (7); ezpata bere zorroan (3); ezpata zorroan (6); paper zorroan (3)

zorroan begiratu (4); zorroan gorde (6); zorroan sartu (21); zorroan sartu zuen (8); zorroan sartuta (3); zorroan sartzen (4)

nire bizkar zorroarekin (3)

bizkar zorroetan (4)

eskua pistolaren zorrora (3); pistolaren zorrora eraman (3); zorrora eraman (3)

atera zuen zorrotik (4); bere zorrotik (7); bizkar zorrotik (9); diru zorrotik (9); ezpata zorrotik (19); ezpata zorrotik atera (9); ezpata zorrotik aterea (3); paper zorrotik (3); zakutik edo zorrotik (6); zorrotik atera (32); zorrotik atera zuen (3); zorrotik aterata (6); zorrotik ateratzeko (3); zorrotik aterea (3); zorrotik ezpata atera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus