Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zume 1 iz sahats mota txikia, adar malguak dituena (Salix viminalis). ik mihimen.

Zurzuria eta makal beltza, eta baita zumea, ezkia eta zalitzukia, suz eta airez egoten dira aseta. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1330. orr.

Haize eta lehorte etengabeak sufritutako zumea bezain jorik zegoen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 120. orr.

Zumea bezain meheak ziren. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 428. orr.

Larrua du esnezkoa, gorputza liraina, zumea bezain zalua haren gerruntze fina. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 29. orr.

Hori ote da gogoko dudan baraua gizakiak bere burua zigortzen duen egunean, hau da, zumeak bezala burua kulunkatu eta dolu-jantziz hautsetan etzatea? Elizen arteko biblia   Is 58,5

Lehen bezala orain, zumea haizearen aldera. Jokin Urain   «Errotarria» - 96. orr.

2 zume adarra.

Begira hemen daukat umea, hankak zumea baino meheago, begiak zapoarenak baino irtenago. Jon Maia   «Riomundo» - 45. orr.

Neskatila freskoak, izter, ipurmazel eta titi oparokoak, beste batzuk meharrak zumea bezain, deabrukeriaraino erotikoak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 117. orr.

Ohartu da Joxek labana bat atera duela eta zumea zuritzen ari dela. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 22. orr.

Bideari lotu aurretik behin eta berriz inarrosi du eskuinean daraman zumea. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 22. orr.

Gero, pastelak, galletak, gerezi tartak, arbendol opil kurruskatsuak, arto bizkotxoak, lodiak eta horiak, izan zituen saltzeko, zume gurutzatu batzuen gainean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 242. orr.

Haren alboan etxe txiki eta pobretxo bat bakarrik izatea, buztinez eta zumez egina, bertan anaiek atseden hartu eta lan egin ahal dezaten. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 139. orr.

Zumezko pareta mehe-mehe batzuek baizik ez zituzten merkatuko jendetzarengandik bereizten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 250. orr.

-Zumezko kulunkaulki bat bazen hemen. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 88. orr.

Zumezko mahaitxo baten aurrean eserita, diru-kutxaren ondoan, kontabilitateko koaderno handian murgilduta zegoen Perrette. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 255. orr.

Zumezko aulki kulunkari batean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 50. orr.

Dendaren eskuinaldean, janlekua zegoen, gela garbi-garbi bat, haritz argiz egindako arasa batek, mahai batek eta zumezko jarleku batzuek hornitzen zutena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 86. orr.

Ezer baino lehen, zumezko kapazuan lo zegoen haurra erakutsi zioten. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 162. orr.

Etxeko sukaldera joan eta bere amak ogiaren atxikitzeko zeukan zumezko otarrea ebatsi! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 114. orr.

Gero, arrain ederrak zetozen, bakarka jarriak, zumezko erretilu banatan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 147. orr.

Izozkailuaren gaineko frutontzi zumezkoan laranja bat zegoen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zorigaiztoko mira-eragile gizatxarrok, nork ikusi zitzakeen zakatzetatik zintzilik sardinak zume-zirian bezala. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 127. orr.

4 irud/hed

Atean izandako zalantzak amaitu direla berretsi beharko du Aranzubiak, berriro Urzaiz onena ikus daitekeela erakutsi beharko du Tuterako aurrelariak, eta gazteek hazten doazela baieztatu beharko dute, baina Valverdek saski dotorea osatzeko moduko zumeak ditu. Berria - Kirola   2004-08-24

Ibarretxeren ustez, Estatutu Berrirako Proposamena «oinarrizko ondasun politikoa» da normalizazio akordioari ekiteko orduan, funtsezko gaiei erantzuteko «zumeak» ezartzen dituelako. Berria - Harian   2005-06-23

PSOE-PP Ituna «aurkaria deskalifikatzeko tresna» dela esan zuen, eta etorkizun «beste zume batzuekin» egin behar dela. Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Geroari begira jarrita, Estatutu Proposamenaren edukiak normalizazio politikoa lortzeko zume gisa aurkeztu zituen, bere ustez, indarrean dauden auziei «irtenbidea» ematen dietelako. Bidea erdi-erditik egin nahi dutela esan du bai Ibarretxek bai Imazek, akordioak orain alde batekin orain bestearekin egiten saiatuz, baina herenegungo hitzaldian proposatutako zumeekin lankideak alde bakarrean baino ez dituzte aurkituko. Berria - Harian   2005-12-01

5 zume negarti sahats mota, adarrak beheraka dituena (Salix babylonica).

O, haritza, lizarra eta zume negartia! Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 372. orr.

Turgeniev"en aurrean, bidearen bestaldean, zelai muttur bat dago, bizpahiru zume negartik babesten duten oasi bat zabor kontainerren artean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 247. orr.

Bestetik lore sekulakoak eta itxura eta forma guztietako lore pila zeuden aintzira-bazterretan, baita zume negartiak ere non-nahi, hostaila ur barrenean sartuta. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 41. orr.

Maitagarri kalekume bat zen, Pasealekuan gora arineketan zihoana, zume negartien ondotik. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 278. orr.

Mintak amonaren brotxea galdu zuela oihukatu zuen [...] perlazko zume negartia. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zumea bezain (5); zumezko aulki (7); zumezko aulkitik (3); zumezko saski (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus