Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuritu, zuri(tu), zuritzen (orobat txuritu g.er.) 1 du ad zuriz margotu.

Bi mujik, haien gainean zutik, hormak zuritzen ari ziren kanta amaigabe bat abesten zuten bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.

Harritzar batzuk hartu, tente ipini eta karez zurituko dituzue.  Elizen arteko biblia   Dt 27,2

Eskailburuaren beste aldera joan zen, karez zuritu ere egin ez zuen gela zulo batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 199. orr.

Gero teila horiek kare-urez zurituko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

2 kolore zuria edo zuriagoa eman.

Beltzez jantziriko atsoa ikusiko zuten beldurrez, sega eskuan, ilargiak zuritutako larrainean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Espartzuarekin dzit-dzat ari zen, baldosaren horia zurituz.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 106. orr.

Courbevoiseko errepidea hautsez zuritua ageri zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Beltzek estatuaren kontura beren azala zuritzeko duten eskubidearen alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

Eguzkiak zuritutako zeruan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

· Fonendoskopioa estutu du gogor, ukabila zuritu zaio jaulier sutuari moduan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

3 (arropa eta kidekoak) garbitu.

Komandoko lau mutikoak ez ziren jateko eta garbiketa egiten ohituak, lan hori beren amen gain utzia zuten, klandestinitate hein batean sartu ondoan ere: arropak zuritzera etxera ekartzen zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Gero alderantzizko eragiketa egiten nuen, eta arropa zuritu ahala ura findu egiten zen berriro ere, ibaietako ur mehea izan arte.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 139. orr.

Beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitu dituzte eta zuritu.  Elizen arteko biblia   Ap 7,14

4 azala kendu.

Peter lurrean zilipurdika ari zen Muxi katuarekin, eta ama, Margot eta ni patatak zuritzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.

Har dezagun arotz bat, adibidez: arbola egoki bat botatzen du, zuritzen du trebeziaz, behar bezala landu eta bizitzako beharretarako tresna bihurtzen du.  Elizen arteko biblia   Jkd 13,11

Jakobek, zumitz-, urritz- eta platano-ziri heze batzuk harturik, zuritu egin zituen.  Elizen arteko biblia   Has 30,37

Porruak garbitu, azenarioa zuritu eta txikitu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.

Kakahuete bat mekanikoki zuritu eta ahoan sartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

Erraz zuritzen nituen gaztainak, oso gogorrak eta lehen baino kakoagoak bainituen azkazalak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Sethek fruta ukitu eta zuritzeko labana hartu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

Madari bat ebatsi nion frutontziari, eta zuritu gabe kosk egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Platanoak zuritzeko makinaren planoak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 56. orr.

Elektrokuzioan, benetako pozoia injektatzean edota gerezi bati azala zuritu eta haragi biluzian gatza bota zionean.  Berria - Kultura   2004-07-06

· Herritarrak arto-zuritzen ari dira.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 158. orr.

5 norbaitek bere edo besteren hutsegitea-edo garbitu; auzi edo kideko bat konpondu edo ebatzi.

Alkateek argi utzi dute eurek ez dutela Iberdrolaren hutsa zurituko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Istorio polit bat baizik ez genioan kontatu beharko, luzapena zuritzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Zer ez dugu asmatzen gizonok, zuriezina zuritzeko eta gure kontzientziaren nolanahi garbitzeko...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.

Zerbait esaten hasi zen, bere jokabidea zuritu nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 231. orr.

Aitzakiaz mukuru nengoen, bada, neure koldarkeria zuritzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

Ez dut beste aitzakiarik aurkitzen harenganako erakarpen bitxi hau zuritzeko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.

Morroi horren hilketa zurituko duen legerik ez dago, ordea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 107. orr.

Legearen errealitatea beren bihotzetan idatzia daukatela erakusten dute, beren kontzientziak aitortzen duen bezala, batzuetan salatu egiten baititu eta besteetan zuritu.  Elizen arteko biblia   Erm 2,15

-Denetarik erran behar izan zioat hi zuritzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

-Lehenago badiat kontu bat zuritu beharra birigarro honekin -lagunari erantzun-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

"Ez nago ohituta hiriaren alde honetan", zuritu zuen gidariak bere ezjakintasuna.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

Billeteak erabiltzeak sortzen zion atseginbidearekin zuritzen zuen bere bakardadea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Honezkero, neure burua zuen aurrean zuritzen ari naizela uste izango duzue.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,19

Apezak, ordea, bere jarrera zuritzen segitzen zuen: apezgoa; eliztarrei zor zien begiramena; [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.

Ez duzu zure burua zertan zuritu, ez duzu bizitza guztia azalpenak ematen pasatuko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 130. orr.

Gehexan Jaureneak arbasoen ilobi aitzinean zin egin zuela familiaren desohorea zurituko zuela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Jean-Pierre Destrade Hiriburuko kontseilaria da epaituko duten politikari bakarra, Frantziako alderdi sozialistako arduradunak zuritu baitituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Noiz zuritu nahiko zuen Vatikanoak aspaldian Euskal Herriarekin duen auzia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.

Tintaren tasunak bitxi eta kontraesankorrak dira: ospea eman eta desegiteko erabil daiteke; ospea belztu edo zuritzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.

Acciona (%2,29), Acerinox (%1,71), Altadis (%1,49) eta aberats askok begitan hartu omen duten Bankinter (%1,4) izan ziren egun gorria pixka bat zuritu zutenak.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Zentzugabekeria zentzugabekeriak zuritzen du.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 116. orr.

Ez da samurra egoera horretan (mendian hamaiketakoa egiten ari dela) obra horren beharra zurituko duten arrazoiak aurkitzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 129. orr.

«Gasteizko Gobernuaren aurpegia zuritzeko saioa da», adierazi zuen Iñigo Elkoro abokatuak protokoloari buruz.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

1976an Gasteizen jazotako gertakariak ikertu eta erantzukizunak zuritzeko eskaria eraman zuen atzo Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak Europako Parlamentura.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

6 elurrez estali.

Litekeena da leku batzuetan 700-800 metrotan zuritzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Abenduko gau batean, leihoa irekitzean, elurrez erabat zurituak aurkitu zituen teilatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Elurrak Nafarroako herri ugari zuritu zituen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Kalea zurituta zegoen, elurra ari baitzuen gau hartan Parisen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Lehenengo elurrek zurituak zituzten ordurako Baikal ondoko mendi gailurrak, udara arte horrela iraungo zutenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Oraintxe iritsi da elurra kale zuloraino, eder, mantso eta lodi, eta dena zurituta utzi du: teilatuak, autoak, zuhaitzak, parkeko eserlekuak...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 31. orr.

· Inguruko tontorrak apur bat zuritu ziren, baina ez hiriko karrikak, ordea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Atzo zuritu egin ziren Euskal Herriko gain asko, eta negu-negukoa izan zen eguraldia.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

7 legezkoa ez den dirua legezko bihurtu.

Senarra eta biok ez gara ezagunak alderdi honetan, apartamentu hau inbertsio hutsa baita, diru beltza zuritzeko propio erosia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Deklaratzeak eta aitortzeak ere diru beltz izenekoa zuritu egiten dute, diruari bere zikin, gaitz edo bekatu fundazionala ritual edo izapide merke batekin barka dakiokeela erakutsi nahiz bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Hamabi atxilotu, ustez dirua zuritzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

• 8 da ad kolore zuria hartu.

Lulu gorri-gorri jarri zen bat-batean, gero zuritu egin zen, eta aurpegia eskuez estali zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 288. orr.

-Margoti eta niri segituan antz ematen zaigu zer tenperatura egiten duen: hotz egiten duenean zuritu egiten gara, eta bero egiten duenean gorritu -esan diot.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 217. orr.

Haietako bat Ernesto Alvarez zen, gizon beltzarana, begi-beltza eta bizarra zuritzen hasia zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

Ilea zurituko zaik ibilera baldartuko eta atsegin-grina hoztuko.  Elizen arteko biblia   Koh 12,5

Bere adinari, bere zahartzaroaren nagusitasunari eta lanean zuritutako ile agurgarriari zegokien jokaera ohoretsua hartu zuen Elezarrek.  Elizen arteko biblia   2 M 6,23

Sekula ez dut halako aurpegirik ikusi, belarra bezain berdea, begiak zuriturik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

9 buruaz mintzatuz, ile zuriz estali.

Zahartu naiz ni eta zuritu zait burua.  Elizen arteko biblia   1 Sm 12,2

Eta burua zuritu zitzaidan eta neure burua zuritzen nabil, badakit.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.

10 (era burutua izenondo gisa)

Pauso bakoitzean klarion puskaren bat prast prast zapalduz eta bere atzamar lodi eta zurituak ezkutatu ezinik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

Barazki zurituak ziren ama Chantemesseren espezialitatea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Patata zurituak hartu eta pure egiteko tresnatik pasatzen dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

Abereak edatera zihoazen asketan ezarri zituen ziri zurituak ardien aurrean.  Elizen arteko biblia   Has 30,38

Jainkoak joko zaitu, horma zuritu hori!  Elizen arteko biblia   Eg 23,3

Otsailean, izozteek otsoak jaitsarazi zituzten mendi zurituetatik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Mendikate zuritu biren artean doan errepide zabal eta zelaitik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 44. orr.

Erlijiosoak santutasun-ispilu ziren, eta jende santu asko hilobi zurituen itxurakeriaz kutsatu gabe zegoen oraindik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Honela, Bonabenturak bere burua zuritzen du, egin ziezaioketen objekzioei aurrea hartuz: hala nola, hainbat kontu isilpean uztearena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 739. orr.

Bibote sendo, oso zaindu, hori-zuritu, erabat horizontal batek bereizten zion aurpegiaren goiko zatia beheko zatitik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

11 (era burutua izenondo gisa, hitz elkartuetan)

Zein ongi datorkien zentzua ile-zurituei eta aholku ematen jakitea adinekoei!  Elizen arteko biblia   Si 25,4

Lurrez estalia, hagun hori-gorri bat ahotik zariola, begiak itzuli-zurituak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

12 banana zuritu masturbatu.

Imanol ohean etzan zen begiak itxita eta laster banana zuritzen ari zen, oso mugimendu trebeez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Biharamunean esnatzean, ia egunero bezala, banana zuritzeari ekin nion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 21. orr.

Oso noizbehinka neure buruari hatz bat sartzen nion banana zuritzen nenbilenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

13 sudurra zuritu adkor kokaina edo heroina inhalatu.

Sudurra zuritu eta eztarria busti, bertzerik ez dik egin bildu dudanetik!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Susok koka lerro pare batez zuritu zituen sudur zuloak, eta gora jo zuen Marilyn itxurako putarekin, logela batera.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

Sudurra zuritu behar dut eta badakidanez zuk ez duzula gura, gelditu zaitez hemen, edo ni ez nagoen bitartean zoaz hemendik, ez naiz beti zure atzetik ibiliko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardura zuritu (3); bere burua zuritu (20); burua zuritu (35); burua zuritu behar (3); burua zuritu guran (4); burua zuritu nahi (11); burua zuritu nahian (6); erabat zuritu (3); gobernua zuritu (4); guztiak zuritu (4); jokabidea zuritu (3); karez zuritu (3); neure burua zuritu (9); patatak zuritu (3); sudurra zuritu (3)

zuritu ahal izateko (4); zuritu arte (3); zuritu behar (12); zuritu beharra (4); zuritu beharrean (4); zuritu ditu (3); zuritu du (3); zuritu ezin (3); zuritu gabe (4); zuritu guran (5); zuritu guran dabilela (3); zuritu nahi (28); zuritu nahi izan (6); zuritu nahi izatea (4); zuritu nahi zuela (3); zuritu nahian (17); zuritu nahirik (4); zuritu ondoren (4); zuritu ziren (3); zuritu zituen (6); zuritu zuen (15)

ilea zuritua (4); zuritua zuen (3)

zurituko du (5); zurituko duen (3)

dena zurituta (4)

bere burua zurituz (3)

bere burua zuritze (3); burua zuritze aldera (3)

burua zuritzea (3); dirua zuritzea (8); zuritzea egotzi (4); zuritzea leporatzen (4)

arroza zuritzeko (4); aurpegia zuritzeko (3); bere burua zuritzeko (21); beren burua zuritzeko (4); burua zuritzeko (36); buruaren zuritzeko (3); dirua zuritzeko (8); erantzukizunak zuritzeko (3); euren burua zuritzeko (3); jokabidea zuritzeko (5); neure burua zuritzeko (5); patatak zuritzeko (3)

zuritzeko balio (3); zuritzeko erabiltzen (3)

banana zuritzen (4); bere burua zuritzen (7); burua zuritzen (16); burua zuritzen saiatzen (3); dirua zuritzen (4); ilea zuritzen (4); neure burua zuritzen (6); patatak zuritzen (8); zuritzen baitzuen (3); zuritzen dituen (5); zuritzen dituzte (3); zuritzen du (7); zuritzen dute (4); zuritzen hasi (3); zuritzen hasia (4); zuritzen jarraitzen (3); zuritzen saiatzen (4); zuritzen zuen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus