Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitaletxe (ETCn 22.540 agerraldi) 1 iz liburuak eta bestelako izkribuak inprentaren bidez argitaratzen dituen etxea edo enpresa. ik argitaldari; editorial.

Nahiz eta literatura erotikoaren boom-a pixka bat apaldua egon, Txalaparta argitaletxeak ez du bazterrean utzia Literotura, literatura erotikoari eskainitako saila.  Berria - Kultura   2004-11-20

Orri zuri baten aurrean paratuz gero, agente hauek, zuzenekoak zein zeharkakoak, hogeiko zerrenda luzea osatzen dute: idazleak, argitaletxeak, liburutegiak, liburudendak, ikastetxeak, komunikabideak...  Berria - Kultura   2004-03-27

Argitaletxeak bere independentzia defenditu eta informazioaren erabilera kritikatu du.  Berria - Kultura   2004-01-30

Ohar bat utzi nion: argitaletxetik deitu zidatela bertako etxe batekoekin hitz egitera joateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.

Gogoratu behar dugu Jakin argitaletxean XX. mendeko filosofiaren adibide ugari euskaratu direla azken urteotan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Hori ere ez zitzaigun arraroa iruditu, gure curriculuma eta argitaletxearen iragan trotskista ezagututa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.

1936an eman zuen, azkenik, amaitutzat, eta bere lagun Paul Nizani igorri zion, Gallimard argitaletxera eraman zezan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 12. orr.

Beharrik argitaletxeak beste sarrera bat zuen atzeko alde hartatik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

Gogoan izan literatura subentzionatua dela, eta iristen zaien guztia onartzen dutela argitaletxeek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 60. orr.

Alaitasunez idazten nituen, baita idazten nuena Italo Calvino nire adiskideari gustatzen zitzaiolako ere; hortaz, Italori bidaltzen nizkion, Italok bere argitaletxera bidaltzen zituen, eta gero diru pixka bat ailegatzen zitzaidan, gaur eguneko euroetan ziento bakar batzuk izanen zirenak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.

Eta hojaldrea liburua bada, labea nolabait ere argitaletxea litzateke, edo, lehentxoago, inprimategia.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 115. orr.

Argitaletxez argitaletxe ibili eta Pierre-Jules Hetzelekin egin zuen topo, etsitzekotan zegoela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Haren obra itzultzeko interesaturik zeuden atzerriko argitaletxeek ere atzera jo ohi zuten, lege arazoak etor zekizkiekeelako.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Bere argitaletxean haren lan bi argitaratu dituztela eta, berak zuzenean ezagutu zuela eta oso oroitzapen ona duela, itxura denez, Bernardo Eslovenian izan baitzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 134. orr.

Bistan da euskaraz argitaratzeak eta euskal argitaletxeek laguntzak behar dituztela, hori ez dut nik ukatuko, baina zirkuluek beti behar lukete irtenbidetxoren bat kontuak normalizatu nahi baditugu, eta ezin dira hain itxiak izan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 106. orr.

Marrazkiak egiten zituen hainbat argitaletxerentzat, haur ipuinetarako batez ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 41. orr.

Susa argitaletxeak kaleratu zuen haren liburu bat, orain dozena bat urte baino gehiago, uste dut...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 69. orr.

Alaitasunez idazten nituen, baita idazten nuena Italo Calvino nire adiskideari gustatzen zitzaiolako ere; hortaz, Italori bidaltzen nizkion, Italok bere argitaletxera bidaltzen zituen, eta gero diru pixka bat ailegatzen zitzaidan, gaur eguneko euroetan ziento bakar batzuk izanen zirenak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.

Harpidetza zela eta irten zen aurrera Lur argitaletxea eta, berarekin batera, gure berpizte kulturalaren hastapeneko emaitza interesgarrienak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 95. orr.

Arazoa zen, gehitu zuen, iragarpen-zutabe horiek gabe labur samar geratzen zitzaiola liburua, eta ez zekiela argitaletxean onartuko ote zioten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 96. orr.

Giro ezinago apropos horretan, bada, ekiten diote argitaletxekoek bi idazleen aurkezpenak egiteari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 7. orr.

Gainera, egilea bera izan daiteke konplotaren partaide (eta baita argitaletxea ere, nola ez: konspirazionistentzat susmagarritasun iturri agortezin dira aldizkariak, egunkariak, telebistak, irratiak eta komunikabideak oro).  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 180. orr.

Baina, argitaletxeetan bezala, egunkarietan ere, badago besterena nork irakurri.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 134. orr.

Eskerrak eman nahi dizkiet bai idazleari eta baita Alberdania argitaletxeari liburu hau argitaratzeko eskaini dizkiguten erraztasun guztiengatik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 6. orr.

Vidalek berak egiten bide zituen editore lanak, eta bere idazkari pertsonalak -Inez Orgaz izena zuen, oker ez banago- kudeatzen zuen argitaletxea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 187. orr.

2 (izenondoekin)

Hori guztia zela eta, Hendricks argitaletxe apal baina finak egin zigun proposamena, bitxia izanda ere, ez zitzaigun hain harrigarria iruditu: 2000. urtea ospatzeko edo, bion artean idatzitako liburu bat nahi bide zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 39. orr.

Frantziako argitaletxe on baten jabe ei zen, aita zenak esaten zigunez, eta izkribuak zuzenean irakurtzea gustatzen ei zitzaion, argitaratu aurretik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 246. orr.

Argitaletxe txiki bat zuen, Urdaibai inguruko gaiena, eta egunkaria zoli ibili zen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 185. orr.

Pasternaken Zivago Doktorea Italiako argitaletxe komunista batek argitaratu zuen, eragozpen eta zailtasun handiz, dena dela.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 70. orr.

Idatzi zuen, arin idatzi ere, nobela hura, eta testua argitaletxe boteretsuenetara bidali zuen, egiten zioten eskaintzarik interesgarriena onartzeko asmoz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 124. orr.

Garaitsu hartan, Aguilar argitaletxe erdaldunaren eskaintza jaso zuen Lekuonak bere poema batzuk ele bitan argitaratzeko.  Berria - Harian   2005-12-06

Iru Errege argitaletxe berriak du liburu hau agertzen.  Herria   2004-12-02

Balkan Txiki argitaletxe artesanala zen, produkzio laburra baina zaindua kaleratzen zuena, katalogo aski interesgarri baten jabe, zeinean, orokorrean, normalean "interesgarri" eta are "oso interesgarri" jotzen ziren idazleak nabarmentzen ziren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitaletxe bat (6); argitaletxe batean (6); argitaletxe batek (10); argitaletxe batekin (7); argitaletxe baten (5); argitaletxe batzuk (3); argitaletxe berean (5); argitaletxe berriak (3); argitaletxe horrek (3); euskal argitaletxe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus