Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aski (ETCn 61.082 agerraldi) 1 zenbtz zerbaitetarako gutxienekoa bederen betetzen dela. ik nahiko.

Aski erlijio badaukagu elkar gorrotatzeko, ez, ordea, nahikoa elkar maitatzeko.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 12. orr.

Batxilergoko lehenengo urte hartako irakasleak gogoratu nahi ditudanean, laino uher batean difuminatuta ageri zaizkit ia denak, batzuk besteekin nahasian, bakoitzaren nortasunaren soslaia nabarmentzeko aski indarrik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Gaurdaino gorde diren garai hartako benetako gutunek aski lekukotasun garbia ematen dute gutun haien literatur kalitateaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 13. orr.

Ez diote barruan bizitzen ari direnari ateratzen uzten: amorrua, axolagabea, emozio eza, haur txikien moduko zinkurin mutuak, samindura eta etsipena aski oniritzi, ezagutu eta maitatu izan ez garelako eta aurrerantzean horrelakorik ezin espero delako.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.

Pentsamendu hark, hala ere, ez zuen aski indarrik izan nire ameskerietatik aterarazteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Nazioa eraturik dagoenean, jende aski izaten da; ugaltzeko gogoa gutxiago nabarmentzen da; ezkontzaren xedea baino, kezka zabalagoa da ezkontzaren gozo eta duintasunarena; familietan ordena iraunkorra bilatzen da eta amodioari aitortzen zaio halako esparru mugatua, ordena hori inoiz ere urratua izan ez dadin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Izango ote dugu guk bururik eta kemenik aski tresna berriok behar bezala erabiltzeko?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.

Errekadua utzi nionetik hara bere guardi txanda amaitu, atseden egin eta beste guardi txanda bat egiteko aski denbora igaro baitzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 75. orr.

Txistulariek bazuten aski arrazoirik trikitilariekin haserre egoteko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

Ulisesek oraingoz aski zigor zuela eta, Egas aldera abiatu zen Poseidon, bere etxera, zaldi zurda-ederrei eraginez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.

2 adlag behar adina; behar baino gehiago.

Euren izena aski zikindu dutela ziotek, eta garbitzekotan auzoa ere garbitu beharra dagoela!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 53. orr.

-Aski dakik dakianarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 33. orr.

Nagusi den endekasilabo zuria bere horretan emateari gehitxo iritzirik, neurri erregularrik gabeko tirada hala ere bertso-taxuzkoetan eman ditugu halako pasarteak, tonuz ere aski bereizten direlakoan prosaikoagoetatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.

3 (adizlagunekin)

Roberto betiko lekuan zegoen: neutral corner-etik oso gertu eserita, oholtza karratuko argiari adi, ringeko izerdi lurrundua usnatzeko aski gertu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.

Aski ardura izkiriatzen genuen elgarri.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.

Iraultzaren alde bizitza emateak bazterrean utzarazitakoaren nostalgia, sakon aski sentitu zuen: bikote harreman zoriontsua, haurrak, etxe eder bat, pintatzea...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.

Gainerakoak bezala, ahalik eta lekurik bakartienean esertzera joan zen, baina Lauaxetarengandik aski gertu hala ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 24. orr.

Neure burua aski nahasirik sentitzen badut ere, oso ongi oroitzen naiz bera ezagutu nuen ilunabar umel hartaz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 27. orr.

Aski ondo zekien haien berniz distiratsuak barbaro aseezinena ezkutatzen zuela, eta ezin zitzaiela animalia haiei garaipen-itxaropen txikienik eskaini.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.

Gure arteko azalera handietako (eta ez horren handietako) zakarrontzi itzeletara gauero-gauero bideratzen dira iraungitze data oraino aski urruti zuten frutak, esnekiak, barazkiak, haragi eta arrautzak, arrain fresko samarrak, ogi eta opilak, hegaztiak...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 18. orr.

Alanbre sareetatik aski hurbil eta ortogonalki, presoen ohetegiak paraleloki altxatuak zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Kontuak kontu eta jaioterria jaioterri, Barbara Allen aski gazte joan zen Edinburgora bizitzera, Graeme familiakoen jauregi ederrera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 11. orr.

Bestela, ukitze soila heriotzaren aski eragile litzateke, ez bailegoke gorputz iraunkorreko ezer, zeinaren bilbea indar aparteko batek desegin beharko lukeen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

4 (izenondoekin)

Aitak erotu arte edaten zuela ohartzeko aski handia izan zen egunetik, ez zuen sekulan gehiago negarrik egin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 17. orr.

Urrezko letraz idatzirik jaso arren, liburu honek ez zuen gorengo maila lortu arabiarren artean eta, egia esatera, aski gutxietsia gertatu zen harik eta, XVIIø mendean, Europan arrakasta handiz ezagutu zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

Harrigarriro, te berdearen kalitatea aski ona zen, eta nahasketa erabat egokia, tokia eta abagunea kontuan hartuz gero, eta, ondorioz, Egutxi agurea lasaitu egin zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.

Konbinazio aski nahasgarria.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 21. orr.

Dirudienez, osagai-egiturazko kontzeptuak oso egokiak dira hizkuntzaren atal txiki baterako, eta gainerakoa osagai-egitura gramatikak sortutako kateei formaldatze talde aski soil bat ezarriaz erator daiteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 161. orr.

Eroa aski ezaguna da hirian, Gabriel Rua izan zen, Uriel da Rua ere bai, bi izen behar, batek ezin bailezake ase haren egia-gosea; Gabriel biolin jotzailea, edo Gabriel eroa, azkenik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Horrelako zerbait, Andaluziari buruz esaterako, uste dut aski onartua dagoela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 17. orr.

Neska aski potoloa zen, biloa urdin argiz tindatua, eta Iratxe zeritzala erranez aurkeztu zuen bere burua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 43. orr.

Aski ezaguna da efektu hori, esate baterako, binilozko diskoak entzuteko gailuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Hondarribian bere buruaz beste egin zuen mutilaren kasua aski adierazgarria da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 19. orr.

Bertsolaritzaren antzinatasunaz mito errazegi bat egin da, euskal bertsolaritza betikoa edo dela; eta mito guzien kontra doan gure aldi azkar honetan erraz sortu da antimito haserretua ere: bertsolaritza fenomeno aski modernoa dela Euskal Herrian, XIX. mendekoa edo.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 17. orr.

Bazen han benetako ohe bat, aski dotorea, lau erpinetan haga banarekin; hagetako goietan, berriz, oihal ederra zeukan, eta hantxe ziren eskegirik gortinak ere, lotarakoan bakea nahi izanez gero haiek itxi eta kito egiteko moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 37. orr.

Testuinguruan aski ulergarriak direla uste du, baina hala ere, munduko oxtabenetan maizter bizi den herri ijito, motxaile, hungariano edo buhameari omenaldi eta eskerron gisa, honako zerrendan dauzka irakurleak, haien hizkerari zor zaizkionak:  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.

Roseri esan ere egiten zion, barreka, aski zaharra zela, bere aita izateko lain; baina biek ala biek ere ez zuten sekula halakorik sinetsi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Ez al gara aski fotogeniko ala zer gibelarraio?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 21. orr.

Guztiarekin ere, orduan aski zoriontsu izan zirela ematen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 54. orr.

Hatzez hatz hasi da pasatzen, irrien eta barreen artean, airoso hasieran, zurezko euskarria aski luzea den bitartean, neketsuago gero, atzamarrentzako tokia urritu ahalean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.

"Ez zeudek gaizki", baina tonuagatik nabaria zen, aski argi gainera, nire liburuak ez zituela atsegin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 59. orr.

Berrogeita bost urte beteak nituen, Lajosek denbora aski luzea zeraman beste emakume batekin bizitzen eta, beharbada, ezkonduta ere egongo zen harekin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.

5 (bere horretan)

Zer daukadan ondotxo dakit; neuri galdetzea aski.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 11. orr.

Nik, adibidez, ez dakit Namibiako berri batere, ezta Afrika behealde horretan seguru-seguru non dagoen ere (mapan), baina dozena bat tekla sakatzea aski, behar dudan guztia jakin eta hango errealitatearen muinaz jabetzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

-Zer, gaurkoz aski? - bota dio iritsi orduko -.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Uf, aski, ordenatu behar dut hau guztia hala edo hola, eldarnioek ere antolatuak egon behar irizpideren bati jarraituz, metodoa eman behar erokeriari, gutxi gorabehera Poloniok Hamleten txorotasunaz hitz egiten duen antzera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Portu-buruak azkenean askitzat eman ote ditu ontzikoei geratzen zitzaizkien diru poxiak, balio sentimentala beste deusik ez zuten pitxiak, koadroak, ontziteriak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

6 argi aski

Narrazio honetako gakoaren funtsezkoena osatu duten gertaera gehienen ebidentziak, argi aski frogatu du Raimundo Silvak ez duela atarramendu onik izan bere ikuspegiak ezartzen saiatu denean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 300. orr.

Eguzkiaren beroa gutxituz doala dirudi", esan zuen ingurura begira, artean argi aski baitzegoen, belarra artean berdetasun trinko leunekoa, etxearen berdetasuna pasio lore purpurez izarreztatua, eta beleak orru hotzak jalkiz goiko alde urdinetik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.

Orduan, emazteak esan zidan: -Non dira zure erruki-egintzak? Non zure egintza onak? Argi aski dago zer gertatu zaizun!  Elizen arteko biblia   Tb 2,14

7 aski eta sobera

Hala ere, uste dut aipatu konkurtsoak aski eta sobera direla bertsolaritza txapelketaz mukuru betea dela ohartzeko.  Berria - Kultura   2004-05-05

Bistan da 15 urte aski eta sobera dela etxe bat altxatzeko; baina 1840a arte ez da inongo agiritan ageri Senperelarren bizi zirela.  Berria - Kultura   2004-11-05

Hori, berez, urduritzeko zio aski eta sobera zen niretzat.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 36. orr.

Baina nik hainbeste jaso dut dagoeneko Idazki Santutik, aski eta sobera baitut neure gogoeta eta hausnarketarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 345. orr.

Hori egiteko urteak aski eta sobera ditut; horregatik izango da, aurretik ez alde egiteagatik, horrenbesteko nagia eta etxemina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 142. orr.

Bazter uzten dut azkenean, nahimenaz eta haren libertateaz dioen guztia, aski eta sobera erakutsia baitut ez dela zuzena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 535. orr.

Pare batekin ere aski eta sobera dut nik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 60. orr.

Horretan gaude, bada, gazte: gure araudi guztiak emendakinez betetzen, zuzenketa xume batzuk (aldatzeko, kentzeko edo emendatzeko oharrak eginez) aski eta sobera diren tokian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Harrapatu nahi zuen gizonak alde egiten zuenean, segundo bat aski eta sobera zuen nire gainekoak balakuen mundutik hoztasun hormatuenera iragotzeko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 98. orr.

Haatik, irakurtzen hasi baino lehen, gauzak zertan diren hein batean jakitea laket dutenek; horiek, diot, segitzen ahal dute: bertzeek hobe dute bertatik idazlanera berera iragatea; bai baitakite aski eta sobera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 32. orr.

Aski eta sobera nuen nik harekin!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 166. orr.

Baina neure eguneroko beharretarako, aski eta sobera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 214. orr.

Aizkorakada bat garondoan aski eta sobera izan zuen alderoka hasi eta lurrera erortzeko, baina erortzean eskua ireki zuen eta airean distira ikusi nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 235. orr.

8 aski iritzi

-Baliteke diruz urri ibiltzea, baina badauzkazu beste ondasun batzuk eta aski iritziko genieke horiekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 242. orr.

Beste objetu beneragarriek aski irizten zioten beneratuak izateari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

Pasaiari askok jarraitu zioten gure etsenpluari, eta haiek ere oinetako eta galtzontzilo hutsetan egoteari aski iritzi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

9 aski izan1 du ad

Ez da segur harritzeko beraz orain aski baitute nonbait agertzea garaztar eta inguru hurbiletako hogoita sei abeslariek, horien inguruan errespetu eta entzun-gosezko ixiltasun baten ontzeko.  Herria   2002-10-17

urean hitz bakar batekin aski dugu negu hotzean inoiz bisita egiten digun elur zuria aipatzeko.  Berria - Mundua   2004-06-20

Txoko hargatik ez zen harritzen Frantxisek ez zuelako Aitorren Hizkuntzaren beretzeko indar mikorik egiten: alabaina abertzalea zen eta segurki abertzale suhar agertzearekin aski zuen, jendearen aurrean "norbait" errespetatua izateko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 13. orr.

Aljerren pasa dituzun hilabeteetan ikusi eta aditurikoarekin aski baituzu hil arte amets asaldagarrien izateko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 15. orr.

Idazlan bat irakurtzean, nik ere zerbait ona idazteko gogoa sentitzen dut; pintura on bat ikustean, berriz, aski nuen hura mirestearekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 68. orr.

Aski dut, jauna, erakutsi didazun abegi ona.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.

Beraz, zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,8

Lehen Koroaren meneko zinen, eta munduan ibiltzeko aski zenuen galego, katalan, euskaldun izanda.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Azken batean Antjeri ohartarazteko, esan gabe baina, aski nuela hainbeste paseo txepelekin, banituen nik beste egiteko batzuk.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 54. orr.

Aski dute haizea doan norabidean joan nahi izatea beti.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 82. orr.

Baina hori aski zuen antz emateko nola aldatua zen, zein gaztetua eta edertua.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 17. orr.

Batean, Garibaik aski zuela lau orduko loa egunari ekiteko; beste batean, sei-zazpi hizkuntza zekizkiela; hurrengoan, maisua zela biola jotzen...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 37. orr.

Beraz, norbaitek lurraren itzulia egin nahi balu, aski luke beti haratago jarraikitzea partitu den lekura heltzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 82. orr.

Aski du nagusiaren begietara so egitea, haren nahiak eta aldarteak ezagutzeko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 9. orr.

-Aski duzu abisatzea -tematzen da Kattalin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 51. orr.

Aski nuen izeba Reginari dena kontatuko niola esatea - eta bazekien ni benetan kontatzeko bezain eroa, zentzugabekoa eta kementsua nintzela -, gizona hil zorian jartzeko, aplopexiak jota ia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 93. orr.

Jatetxetik gehixeago hartzea aski diat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 103. orr.

Zakur asko zegoen herrian, eta aski nuen beste bati begiratzea Burek erotzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

Aski du Giottok pertsonaia bat erdi makurtuta eskaintzea, errespetua adierazteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Eta ezer asmatu beharrik ez duela esaten; aski duela bere garaikide apain eta elizkoiek egiten dutena islatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Eta irakurleak zer esan ez, anitzez ere handiagoak, aski duzu ikustea zenbat liburu dauden etxean erosiak, eta zenbat irakurriak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 52. orr.

Oren erdi bat aski dugu Baionara joatekoøø.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 55. orr.

Minutu bat aski dut, eta horrela ez du hemen utzi beharko libreta.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.

-Aski dugu zure kalakaz, aittitte!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 244. orr.

Aski diat dei bat egitea, eta agur hire milioi erdi horri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 112. orr.

10 aski izan2 da ad

Edo luze goaitatu ondotik esan diete bi bertsorekin aski dela.  Berria - Kultura   2004-05-05

Hori ikustean, suntsitzaileak atzera egin zuen beldurrez; horrela, Jaunaren suminaren proba bakar bat aski izan zen.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,25

Ganadu guztia hilda edo itsasoko arrain guztiak bilduta ere ez lukete aski izango!  Elizen arteko biblia   Zen 11,22

-Aski duk, Martin!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 133. orr.

-Gauzen nahasteko aski naiz ni, neure predikuekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 196. orr.

Iruditzen zait aski dela esatea gauza asko ez ditugula partekatzen dagoeneko, gurina eta haragia, esate baterako, eta geure patata frijituak jaten ditugula.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 179. orr.

Baina txosten hori jakitera eman duten adituen aburuz, akaso horrekin ez da aski izango  Berria - Gaiak   2006-01-31

Alta, ez gudukatu eskasez, ez aski pairaturik... Pairatzea aski balitz bezala, salbatua izaiteko, Mathieu apezpikuak galdatzen zuen gisan!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.

"Gu" - aski zen horrekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 99. orr.

"Aski da laguna zelatatzeaz", esan zion bere buruari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 61. orr.

Abantaila handia, betiere, deia noiz izango zen jakitea: gogorik ez banuen, aski izango zen itzalita edukitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 41. orr.

- Gure andrek, euli baten ukitua aski izaten dik haserretzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 119. orr.

Iruñean berriz, bi sindikatuek Zaragoza Etorbidean duten egoitzaren atarian elkartu ziren Lan istripuak, aski da leloa zuen pankartaren atzean.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Hark bazuen osaba bat, Barzani jeneralarekin URSSen 1946an ibilia, eta hori aski zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.

Eta agian urte bete aski izango zela amortizatzeko, aurreratuko genuenarekin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 96. orr.

Partida haiek berreraikiz burua lanpeturik irauten nuen eta hori, momentuz, aski zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 19. orr.

Eta turistak...? Aski bailitzateke emakumezko turista despitatu bakar bat Azpilgo elizan bere gona motzekin sartzea, guztia hankaz gora jartzeko...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 72. orr.

Anartean bista luzatzen zitzaidan eta faroak aurtikitzen zuen su lerro bakoitza mugarik gabeko ur aldearen bizkar borobilean punpatzen ikus nezakeen, zortzi segundo oroz: aski zen zenbatzea!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.

11 aski motz (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Salmenta martxa onean doa, 20 euro dira baina segur aski motz geldituko dira".  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-14

Ene antzerki metodora jinez, ezin dut antzerkia egin teoriarekin, egiten dut metaforekin, kontsigna aski motz, zehatz eta potente emanez. ETC-prentsa   Argia, 2014-05-18

12 aski motzean (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Denbora gehienean, bada ordena-maila bat munduan, eta segurtasunik eza, nahiz beti hortxe egon, aski motzean loturik edukitzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nazioarteko Harremanak zer diren, Kirsten Chris Brown (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2017

13 aski segur

Izan gintezkeen menturaz "jende" euskaldun baino lehen ("ume-jendea" esaten dugu), baina ez "gizon", eta ezta, aski segur, "pertsona" ere (ez dago mozorrorik janzterik hizketan hasi baino lehen).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.

14 aski segurik

Aspaldiko kantua da hori bainan egun hotan gobernuak ere bere gain hartu duena: Frantzian, ez da aski haur sortzen, ez aski segurik jendetzearen behar bezala berritzeko.  Herria   2005-09-29

Joanden igandeko "Egunkaria"-khain xuxen argitaratu du artikulu bat aski segurik gogoetagarria.  Herria   2001-09-06

Bururatzeko, larunbat aratsean, geltoki xaharrean, "Anomalie"ikusgarria, Bascule taldearen eskutik, dena bitxikeria, dena balentria, hori ere aski segurik harrigarria!  Herria   2004-05-27

15 aski seguru

Israelek ez bezala, haren sudurra hain herabe iruditu baitzitzaidan, Israelen heriotza aski seguruagatik herabe, eta aldi berean guztiz haserre, T.k ez zuen barne mugidarik izaten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 29. orr.

Aurkeztu hutsak adierazten du ordea Elgeta aski seguru zegoela bere arteaz.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.

Tartean, gainera, badirudi Itsasondotik Lasartera eraman zutela, meatze-zuloan aski seguru sentitu ez zirelako edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.

16 guti edo aski

Aste orroitgarria dener guti edo aski izpiritua idekitzen duena elgarren arteko harremanak zabaltzen eta bereziki berriz partitzeko ametsa uzten duena.  Herria   2001-04-26

Egia da eskolako berriak etxen guti edo aski entzuten ditugula, haurrek emanik.  Herria   2004-06-24

Guti edo aski ofiziokoa bilakatu bainintzen Büchenwald-en, bi aprendiz hartu nituen: eskuin Janssens, Aix-la-Chapelle-ko kapituluaren burua, eta ezker Mayence-ko katedraleko artxipretra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.

Nahi baitzituen klarineta jotzeko eriak edo behatzak zalu atxiki, arotz lanetik urrundu zen guti edo aski.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 176. orr.

Edozein sailetako ekai eskasiak espekulazio gero eta handiagoa ukan zuen ondorio, eta nornahi egoeraz baliatzen zen, guti edo aski.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

Eta gehienak ene ustez guti edo aski hautatua zuten apez-bizian iraunez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

17 itsas aski (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Itsas askia ("Elymus farctus") Poaceae familiako landare belarkara da, Eurasiako eskualde epeletan jatorria duena. Bere errizomei esker hazten da. ETC-entziklopedia   Itsas aski, Wikipedia

18 laster aski

Antza, laster aski ikasi zuen herrialde hartan bi dialekto zeudela: lingala eta munikutuba.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 319. orr.

19 maiz aski

Kalitatea aipatu alorretan, eta kalitatea maiz aski aintzakotzat hartzen ez diren beste alor batzuetan ere: unibertsitatearen kudeaketan eta unibertsitatearen gobernuan, gaur egun bi kontzeptu hauek, aski desberdinak izanik, elkarren artean nahasten badira ere. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Dena izan daiteke -erantzun zuen Santxok-; hango hartan, nire ustez, andere Dulzineak zerion usaina, niregan nabari ohi baitut maiz aski; eta ez da batere harritzekoa, deabruek bai baitute bata bestearen antza. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 73. orr.

Eta holako galderak egin izan direnean maiz aski esan izan da ezetz, hori ezin dela onartu. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.

Dena jestu zabal eta maiz aski gora mintzo bere buruari. Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.

20 maiz askitan

Teoria oralistari oro har darion biblia-kutsu horretaz gainera, gogoan har bedi ahozko literaturaren molde askotako agerkariak ikertzeko erabili dela, eta maiz askitan ez dela agerkari horietako bakoitzaren izaera berezia gogoan hartu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

21 ongi aski

Lurralde zatiketak eta Euskal Herriaren hitza eta erabakiaren ukazioak beren porrota ongi aski erakutsi dute.  Berria - Harian   2006-03-25

-Bai, bai kazetak irakurtzen ditut, ongi aski dakit nor diren Euskaldunak...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 108. orr.

Emakume horrek ongi aski daki xantaia egin diezazukeela eta ez diozula poliziari deus aipatuko, komeni ez zaizulako.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 47. orr.

Izan ere, neu naiz bai, ongi aski dakizun legez, zeure amodio-nahi eta gurarien urtetako irakurle saiatu eta bozkariotua; neu naiz bai, nire irrits isil eta irrika gorde guztiak agertu dizkizuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 123. orr.

Ongi aski erreparatu zion Lucyk autobusaren zenbakiari, bai eta, bidean zehar, St.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 158. orr.

Esan behar dut, ongi aski jartzen zituela; pazientzia izugarria baitzuen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 49. orr.

-Hitz horri sinetsiz, bada, ez diot kalte gehiagorik egingo; ongi aski merezia zuen baina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 43. orr.

-Ez, zuk ongi aski dakizu ez ginela zigiluez ari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 114. orr.

Saizarbitoriak ongi aski bereizten zituen...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 34. orr.

Eta esan zion, gainera: - Ongi aski dakizu nolako kaltea egin zenion gure aita Davidi. Bota diezazula Jaunak gainera zeure gaiztakeria.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,44

22 segur aski (467 agerraldi, 77 liburu eta 122 artikulutan; orobat seguraski 167 agerraldi, 23 liburu eta 32 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian segur aski agertzen da) adlag seguru asko.

Segur aski beste tarantasik ez zen izango Perm hiri osoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

Segur aski ez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 152. orr.

Segur aski, hiltzaileren bat da hori; itsasotik ihes egin du, baina Justizia jainkosak ez dio bizitzen uzten.  Elizen arteko biblia   Eg 28,4

Segur aski orain dena primeran joanen da, ziur, orain badakit nola egiten den... lasai!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Bernat segur aski ez zen isilik egonen, hura zen kalakaria!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 28. orr.

Baina, segur aski, sektore edo alor berean ez da berdin irabazten bigarren mailako edo unibertsitate mailako titulua edukita.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 34. orr.

Itzultzaileen ustez, esaera hau, maiz errepikatua, segur aski garai hartako atsotitz ezaguna izan zitekeen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.

Maximilian plazan (baita segur aski hiri osoan ere) denek zekiten zer negozio klase egiten zen karrika-zulo hartan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 74. orr.

Bera ere ez da oso gaztea, eta jakingo du, segur aski, zer den ama edo aita galtzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.

Eguerdi inguruan segur aski, esan zuen mutilak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.

Hortaz, tartea ez da segur aski ere txikia izango.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

Parisen hilko diat segur aski.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 55. orr.

Bere printzipio segur aski katolikoek ametitzen zioten punturaino.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

23 seguru aski (128 agerraldi, 33 liburu eta 17 artikulutan) adlag seguru asko.

Seguru aski bahekien hik hau...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Seguru aski, denbora luzea zeraman Hannak negar-zotinka, aurpegia burkoetan sarturik, gehiago ezin eutsi izan zion arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.

Ulertu nian, horrez gain, zein bitxi sentituko hintzen, seguru aski, gure artean, jende arruntaren artean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.

Baina Jainkoak nahiko du, seguru aski, noizbait ni dirua itzultzeko gauza izatea.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 128. orr.

Rafa gu baino askoz ere ganoratsuagoa duzu, eta seguru aski ez zaio gizalegezkoa irudituko arrazionamenduaren kontura txantxetan ibiltzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Nagikeria hutsez egingo nuen seguru aski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.

Ezti-usain betegarria zerion haren arropari, halvah ezti-opilarena seguru aski.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

24 ziur aski (362 agerraldi, 45 liburu eta 101 artikulutan) adlag ziur asko. ik seguru 14.

Ziur aski, urtetakoa izango zen Virgilen gaixotze-prozesua; 1985etik aurrera, etengabe gizendua zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Ziur aski ez zen harrituko, bere medikuak jakinaren gainean jarriko baitzuen neurri batean, honelako zerbait esanez: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Ziur aski ez, zeren bere materialtasun hutsaren bidez [...] ez baitu ezer adierazten jokalariarentzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 145. orr.

Beno, ziur aski ametsa izango zen dena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

-Eta nola urkatzen duzue hemen? Ziur aski, isil-gordeka!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.

Azala hezurrei itsatsita hilko nauk ziur aski, hain ihar, ezen liburu bateko bi orriren artean sartzea izango baitute, lur emateko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.

Hasierako momentuak igaro ondoren, hizkuntza, ziur aski, bere bizitza semiologikoan sartuko da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.

Gaur egun, ziur aski, ez dira zati horiek eta beren konbinazioak hain garbi atzemango.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.

Bere gelara igoko zen ziur aski.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 397. orr.

Aulki elektrikoaren inspirazio iturri nagusia inkisizio garaiko galdeketa aulkian dago ziur aski.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Irizpide nagusia administrazio-komenentzia bada, komunikabide onak dituen erdiko tokiren bat aukeratuko da ziur aski.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

Hobe bai inoiz itzuliko ez banintz, ez dut itzuli nahi, baina ez, ez da egia, badakit ez dela egia, ziur aski urtebete barru bueltatuko naiz, urtean behin-edo, Gabonetan ziur aski.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

arrazoi aski (13); aski adierazgarria (13); aski aise (19); aski argi (42); aski arrazoi (15); aski baita (22); aski bere (15); aski bitxia (13); aski da (547); aski da ikustea (19); aski denbora (27); aski dira (31); aski du (54); aski dugu (40); aski duk (43); aski dut (55); aski dute (35); aski duzu (28); aski ederki (18); aski ere (40); aski eta gehiegi (13); aski eta sobera (41); aski ez (198); aski ez dela (16); aski ezaguna (69); aski ezagutzen (17); aski garbi (42); aski goiz (88); aski gora (24); aski handia (45); aski hurbil (28); aski indar (25); aski izan (233); aski lan (53); aski laster (34); aski leku (17); aski luzaz (23); aski luzea (19); aski maite (13); aski modu (14); aski nuen (38); aski ona (15); aski ongi (83); aski ote (15); aski polliki (28); aski toki (22); aski urrun (39); aski zabala (16); aski zaila (38); aski zait (16); bada aski (21); batekin aski (16); batzuetan aski (13); batzuk aski (25); bera aski (34); berak aski (17); berez aski (14); egitea aski (22); ez aski (102); ez baita aski (28); ez da aski (198); ez dela aski (59); ez dira aski (49); ez direla aski (21); ez du aski (25); ez dugu aski (16); ez zen aski (62); ez ziren aski (15); ez zuen aski (21); guti aski (66); hau aski (25); hori aski (116); hori aski ez (19); hori aski izan (17); horiek aski (16); horrekin aski (21); hura aski (18); ikustea aski (15); izatea aski (14); jadanik aski (15); lanik aski (15); maiz aski (13); ongi aski (24); oraino aski (15); segur aski (465); segur aski ere (25); segur aski ez (26); seguru aski (127); ziur aski (327); ziur aski ez (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus