Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bedeinkatzaile (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi) iz bedeinkatzen duena.

Saindu guztiei egiaren emailea, Mohammed jaunaren bedeinkatzailea, Jainkoak lurrera igorritako gure Jaun profetari indar eta hitz emailea... ETC-literatura, saiakera   Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009

Bedeinkapenik ez du lortu, baina bedeinkatuek egindakoa nola gaitzetsiko dute bedeinkatzaileekETC-prentsa   Berria, 2003-06-27

Neure artean: kardinal hori ez al zen Francoren bedeinkatzaile sutsua izan! ETC-prentsa   Berria, 2007-06-16

Egitura honek historian zehar egindako triskantzak beldurgarriak dira: gurutzadak bultzatzea, emakumeen hilketa masiboak sorginkerien aitzakiarekin, Amerika eta Asiako konkisten babesle sutsuak, etnia eta kulturen suntsitzaileen babesleak, Nafarroako inbasioaren eta Francoren bedeinkatzaileakETC-prentsa   Berria, 2011-07-31

Baina bedeinkatzaileak ederki dabiltza aspaldian: Strauss-Kahn, Lagarde, Rato. ETC-prentsa   Berria, 2015-04-18

Eliza estatu terrorismoaren konplize izan zen, miliko eta militarren bidelagun, ume lapurreten erantzule, heriotzaren hegaldien bedeinkatzailea, gure seme-alabak torturatzeko erabili zituzten armen bedeinkatzailea, eta, orain, hipokrisia hutsez jokatzen ari da. ETC-prentsa   Berria, 2017-05-11

Nork esango hori, eta Francoz geroztik amnesia zabaldu zuen trantsizio politikoaren kazetaritza bedeinkatzailearen sanctum sanctorum-ak! Oraindik trantsizioa ondo egin zela esan eta esan ari zaigun berberak. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-08

Tinpanoan, oso gizatiar eta bedeinka­tzailea den Kristo, sorbalda agerian eta belaun gainean liburu bat duela, Az­ken Epaiaren irudikapena dago. ETC-entziklopedia   Erromanikoa Euskal Herrian, Wikipedia

Hain zuzen ere, tinpanoak, hiru ar­ku­txo trilobulatuen az­pian eta neurri txikiko San Pedro bedeinka­tzailearen irudia azal­tzen da, saihe­tsetan Andres eta Santiago Santuak, bi aingeru in­tsen­tsularirekin. ETC-entziklopedia   Gotikoa Euskal Herrian, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus