Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entrenatu (1.190 agerraldi, 46 liburu eta 691 artikulutan; ETCn 14.274 agerraldi), entrena, entrenatzen 1 da ad jarduera jakin baterako, eta eskuarki kirol batean jarduteko, ariketa egokiak egin.

Zarauzko taldea Orion entrenatzen da aspalditik. Martinez Irujo bihar entrenatuko da berriro.  Berria - Kirola   2006-01-25

Haiek baino gogorrago entrenatu gara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.

Badakigu serioski entrenatzen direla eta horra orai beren merezimenduen saria hor dutela.  Herria   2001-09-06

Ertzeko pasabideetatik jantzita dabiltzanek ez dute olioz igurtzita entrenatzen ari diren atletekin topo egin eta trabarik jasango.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

Ez naiz entrenatu harri horrekin soilik.  Berria - Kirola   2004-01-30

Taldekideekin entrenatu da aste osoan, baina atzo min hartu zuen berriro ere.  Berria - Kirola   2006-01-15

Elkarrekin entrenatzen aritu gara, eta gogoz ikusi dut.  Berria - Kultura   2006-04-01

Eider Arroitagoitia da entrenatzen diharduten zazpi tiralarietako bat.  Berria - Kirola   2004-11-30

Nihat ez zen entrenatu atzo taldekideekin batera.  Berria - Kirola   2004-01-09

Astean bi aldiz, astearte eta ostegunetan entrenatzen ginen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.

Iragan astean belauna bihurritu nuen eta ez dut entrenatzerik izan.  Berria - Kirola   2006-03-22

Ian Thorpe igerilari australiarra entrenatu ezinda egon da azken asteetan bronkitisak jota.  Berria - Kirola   2006-02-22

Rally batean parte hartzeko ari zen entrenatzen, eta eraman egin gintuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 244. orr.

Gutunean jasotako uztaitxoa listari batekin zintzilikatu nuen etxeko garajean eta, ziri bezala iltze bat erabiliz [...] zinta-karrerarako entrenatzen hasi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

-Datorren hastean hasiko naiz entrenatzen -esan zion Harryk-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 139. orr.

-Potter, balleterako entrenatzen, ala?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.

Entrenatzen emandako zortzi hilabeteetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

UEU izan zen, aldi berean, unibertsitate irakasleak izango zirenen irakasle anitzen entrenatzeko tokia ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 147. orr.

Beita bezala erabili zuten, borroka zakurrak entrena zitezen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 95. orr.

Baloiarekin entrenatzeko leku aproposagorik ez dago.  Berria - Kirola   2004-04-14

Behin bizi beharrean, birritan bizi beharko genuke; lehenengoa entrenatzeko, bigarrena benetan bizitzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 107. orr.

Azken bost hilabeteetan gogor entrenatu ondoren, ereindako lanaren fruitua jasoko dut eta, nolabait.  Berria - Kirola   2006-02-21

Horregatik jarraitu behar dugu jo eta ke entrenatzen, Atenasera sasoian iristeko.  Berria - Kirola   2004-04-22

Ezagun zuen ondo entrenatuta zegoela mutila.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.

Del R'ok, Sobiet Batasunean entrenatutako pilotu gazte errepublikanoak, adorez beterik, alemaniarren hegazkinak nola botatzen zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 50. orr.

Guardia Nazionalak entrenatzeko erabiltzen duen eraikinaren kanpoaldean izan zen leherketa.  Berria - Mundua   2004-12-15

Rafael Peraltak azkenean onartu zuen matxinoak beharbada bere herrialdean entrenatu zirela.  Berria - Mundua   2004-03-11

Aste guztian entrenatu eta deialdian ez egotea gogorra da.  Berria - Kirola   2004-02-27

2 (du aditz gisa)

Sei orduz entrenatzen du Alex Barrenetxeak egunero, goizean hiru eta arratsaldean beste hiru.  Berria - Kirola   2004-08-11

Eta espero horrela jarraitzea! Entrenatu ondo entrenatzen dut eta.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 145. orr.

-Beraz, aurten, sekula baino gogorrago entrenatuko dugu...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.

• 3 du ad jarduera jakin baterako, eta eskuarki kirol batean jarduteko norbait prestarazi.

Atzo Gonzalo Arkonadak Reala entrenatu zuen lehen aldiz.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

6 urtetik 16 urterainoko gaztetxoak entrenatzen ditu pilotan, esku-huska, kar handi batekin.  Herria   2003-04-24

Lupin maisuak esan zidan dementorrak uxatzeko entrenatuko ninduela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 191. orr.

Philadelphian bada, 80ko hamarkadaz geroztik, hango herri-akusatzaileak egindako kasete bat mahaikideak entrenatzeko heriotza zigorreko kasuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 182. orr.

Zakur hauetako batzuk lau hilabeteko kumeak zirenetik entrenatzen zituzten beste zakurren kontra borrokaraziz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

Nazionalek futbol zelaia hartu zuten tiro egiten ikasteko eta gerrarako boluntarioak entrenatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 83. orr.

Urte mordoa emanda boleibol-taldeko neskatilak entrenatzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 28. orr.

Filantropo [...]: Jaun zahar aberatsa (eta maiz burusoila) bere burua entrenatu duena kontzientziak patrika husten dion bitartean irribarre egiteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 118. orr.

Ikerketa batean frogatu dute farmakologikoak ez diren tratamenduen bidez ere trata daitekeela Alzheimerren gaitza: garuna entrenatuz, memoria landuz.  Berria - Harian   2006-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiz entrenatu (3); arazorik gabe entrenatu (6); arratsaldez entrenatu (3); asko entrenatu (6); ateak itxita entrenatu (4); atzo entrenatu (9); atzo entrenatu zen (4); baina entrenatu (3); bakarrik entrenatu (4); batera entrenatu (14); batera entrenatu ziren (6); behar bezala entrenatu (3); bezala entrenatu (5); egunero entrenatu (3); elkarrekin entrenatu (5)

entrenatu ahal (5); entrenatu ahal izateko (3); entrenatu arren (4); entrenatu atzo (5); entrenatu behar (13); entrenatu behar da (3); entrenatu behar du (3); entrenatu beharra (4); entrenatu besterik (3); entrenatu besterik ez (3); entrenatu da (19); entrenatu da aste (3); entrenatu dela (4); entrenatu dira (5); entrenatu ditu (3); entrenatu du (9); entrenatu dute (3); entrenatu egin (4); entrenatu egin behar (3); entrenatu eta (21); entrenatu eta gero (4); entrenatu ezin (3); entrenatu ezinda (7); entrenatu ezinik (3); entrenatu gabe (9); entrenatu gara (7); entrenatu izan (4); entrenatu naiz (10); entrenatu ondoren (5); entrenatu zen (39); entrenatu zen atzo (15); entrenatu ziren (19); entrenatu ziren atzo (11); entrenatu zuen (16); entrenatu zuen atzo (6); entrenatu zuten (4)

ere entrenatu (7); eta entrenatu (4); ez zen entrenatu (14); ez zuen entrenatu (3); frontoian entrenatu (4); frontoian entrenatu zen (4); gabe entrenatu (8); gabe entrenatu ziren (3); gehiago entrenatu (3); gogor entrenatu (12); gogor entrenatu naiz (3); gutxi entrenatu (3); itxita entrenatu (4); lehen taldearekin entrenatu (5); nagusiekin entrenatu (3); normal entrenatu (11); normal entrenatu zen (4); normaltasunez entrenatu (10); ondo entrenatu (11); ongi entrenatu (5); taldearekin entrenatu (13); taldekideekin batera entrenatu (10); taldekideekin entrenatu (13); taldekideekin entrenatu da (3); taldekideekin entrenatu zen (3); zen entrenatu (16); zen entrenatu atzo (4); zuen entrenatu (5)

arratsaldez entrenatuko (5); arratsaldez entrenatuko dira (3); entrenatuko da (15); entrenatuko da gaur (3); entrenatuko dira (11); entrenatuko du (3); entrenatuko duen (3); entrenatuz gero (5); eta arratsaldez entrenatuko (5); ongi entrenatuta (3); taldekideekin entrenatuko (3)

entrenatzea da (6); entrenatzea erabaki (3); entrenatzea eta (3); entrenatzeari utzi (6); entrenatzeaz gain (6); entrenatzeko aukera (8); entrenatzeko baimena (3); entrenatzeko erabiltzen (3); entrenatzeko eta (5); entrenatzeko modua (3); entrenatzeko moduan (3); entrenatzeko prest (3); eta entrenatzeko (4); taldea entrenatzeko (3)

alavesekin entrenatzen (4); aldiz entrenatzen (3); amorrortuk entrenatzen (4); ari da entrenatzen (6); ari dira entrenatzen (3); ari gara entrenatzen (4); ari zen entrenatzen (3); aritu da entrenatzen (7); aritu dira entrenatzen (3); aritu zen entrenatzen (6); asko entrenatzen (3); atzo entrenatzen (6); atzo entrenatzen ritxar (3); baita entrenatzen (3); bakarrik entrenatzen (4); bat entrenatzen (4); batera entrenatzen (14); berarekin entrenatzen (3); berriro entrenatzen (5); bezala entrenatzen (3); da entrenatzen (33); dira entrenatzen (12); du entrenatzen (3); egunero entrenatzen (9); elkarrekin entrenatzen (3)

entrenatzen al (3); entrenatzen ari (51); entrenatzen ari da (3); entrenatzen ari diren (3); entrenatzen ari zela (20); entrenatzen ari ziren (4); entrenatzen aritu (13); entrenatzen aritu da (4); entrenatzen aritu dira (3); entrenatzen da (13); entrenatzen dira (6); entrenatzen direlako (3); entrenatzen diren (3); entrenatzen dituen (6); entrenatzen dituen jokalariek (5); entrenatzen du (3); entrenatzen duen (43); entrenatzen duen taldea (14); entrenatzen duen taldeak (22); entrenatzen duena (3); entrenatzen dut (5); entrenatzen eta (16); entrenatzen gara (7); entrenatzen ginen (5); entrenatzen hasi (42); entrenatzen hasi da (9); entrenatzen hasi nintzen (3); entrenatzen hasi zen (6); entrenatzen hasiko (4); entrenatzen hasiko da (4); entrenatzen hastea (6); entrenatzen hastea erabaki (3); entrenatzen hasteko (6); entrenatzen jarraitu (6); entrenatzen jarraituko (5); entrenatzen jarraitzen (7); entrenatzen jarraitzen du (3); entrenatzen jarraitzen dute (4); entrenatzen naiz (6); entrenatzen nintzen (4); entrenatzen ritxar (3); entrenatzen ritxar tirapu (3); entrenatzen utzi (3); entrenatzen zen (4); entrenatzen ziren (4); entrenatzen zuen (11); entrenatzen zuen taldeak (3)

eta entrenatzen (8); eta ke entrenatzen (3); eta su entrenatzen (3); gara entrenatzen (8); gogor entrenatzen (7); hasi zen entrenatzen (7); hasiko da entrenatzen (11); herenegun entrenatzen (5); herenegun entrenatzen ari (4); ke entrenatzen (3); lehen taldearekin entrenatzen (14); lezaman entrenatzen (3); naiz entrenatzen (7); nintzen entrenatzen (3); nola entrenatzen (5); normal entrenatzen (3); ondo entrenatzen (5); orduz entrenatzen (3); su entrenatzen (3); talde bat entrenatzen (3); taldea entrenatzen (7); taldearekin entrenatzen (19); taldearekin entrenatzen hasi (5); taldekideekin batera entrenatzen (11); taldekideekin entrenatzen (12); taldekideekin entrenatzen hasi (3); zen atzo entrenatzen (4); zen entrenatzen (18); ziren entrenatzen (4); zuen entrenatzen (3)

behar bezala entrenatzerik (5); bezala entrenatzerik (6); bezala entrenatzerik izan (5); da entrenatzera (3); dut entrenatzerik (3); dut entrenatzerik izan (3); entrenatzera joan (3); entrenatzerik izan (23); ez dut entrenatzerik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus