Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errabiatu, errabia(tu), errabiatzen 1 da/du ad amorratu.

Konpetentziakoek, bereziki Isabel Sanjose urdesa hantuste horrek, izanen zuten berriz zertaz errabia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Azken egunetan lantokian bizi izan nuen askatasunari akabaila ematen baitzion, erabakiak errabiatuko ninduela uste zukeen Eskalatzaileak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Erran gabe doa Ttipik bere ingurukoak errabiatzeko moduko ikasketa-orri distiratsua aurkezten ahal zuela fraideenekoa bukatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Eta mendebal haizea non sortzen den, han ibiltzen da amorratuen, errabiatuen eta ankerren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

Peloponizako gerla denboran bakezaleen aldera sutan errabiatu zen Aristofanes hura ere!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 139. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zubiri pasatu ginuen eta errabiaren zubia: "Zubi pean hiru aldiz pasatzen den zakur errabiatua sendatuko da".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 192. orr.

Behin haserretzen bazen, haren kolerak ez zuen ematzeko husgunerik, ez baretzeko atseden-lekurik edireiten: aitzitik, handitu eta areagotu egiten zitzaion, harik eta mihian eta odolean lehertzen zitzaion arte, or errabiatu bat iduri, adausia eta ausikia baterat zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Bazirudien ukabil itxiak, buru errabiatuak, sorbalda hanpatuak soinetatik bereizten zirela, batzuk besteen gainean biribilkatzen zirela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.

Eta lekua diskretu samarra zenez, musuka errabiatuan hasi ginen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.

Gose errabiatua bazina ere zer ezin zenezake nihundik jan?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 64. orr.

Behar gorria sentitzen nuen, errabiatua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 26. orr.

Ene irakaslea irudikatu nuen, ikaran, etsai errabiatuez inguratua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Eiheralarreko erretore zaharra zen, beaumondar errabiatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 71. orr.

Suhuskuneren hiltzaile ustezkoak atzematea erdietsi zuen: nor eta bi jaun, Armendaritze eta Donoztiri, katoliko errabiatuak biak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 117. orr.

Irri-karkara betartean izozten zitzaiola, zaldun errabiatua are errabiatuago jarri zen, eta, bere lagunei beha paratzen zelarik, erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

Baina areago piztu zuen nigan Bixentarekiko errukia, areago berarekiko gupida, nola edo hala, barrenak eskaturik, berrikusi eta laztandu nahi errabiatua baino.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

Armada bateko nola besteko gizonak, gorputz gazte zaintsuak, bizitzeko, maitatzeko eginak, ama baten semeak denak, gerlan bortxaz ari edo errabiatuak... noren izenean ari, zeren zaintzeko, noren kontra?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Paueko sarjentua errabiatua zen hartara.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

3 (era burutua adizlagun gisa)

Eta mendebal haizea non sortzen den, han ibiltzen da amorratuen, errabiatuen eta ankerren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errabia errabiatu (4); errabia errabiatu batek (3); errabiatu bat (3); errabiatu batek (4); errabiatu batzu (3); gose errabiatua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus