Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errendatu, errenda(tu), errendatzen 1 du ad bihurtu, itzuli, eman.

-Nik errendatu behar dizkiat eskerrak hiri, zeren eta hire hitz horien igurikitzan bainengoen, Joanikot!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 231. orr.

Kontuak errendatzen ari natzaizunez, zehatz nahi dizkizut errendatu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 258. orr.

Neskatilak, hobeki ulertuko diolakoan emakumeari dio bere baieztapena errendatzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 97. orr.

Hain artoski ditut neure hitzak eta emakume horrek eman dizkidan erantzunak aztertu, non batzuk zein bertzeak gogobeteko zaituen zehaztasunaz errendatuko dizkizudala uste baitut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 407. orr.

Bihotz onekoa behar du bere adiskideari eta niri zerbitzu errendatzera berariaz hona jina izateko!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 222. orr.

San Martin kanalaren hegira iristean, so bat atzera botatzen nuen atzera jarraitzaile sutsuek beren obra zikinari uko egin ziotela kontu errendatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Cecile Crouspeyre eskolaren buruzagiari zagokion gero bere ikastetxeko gora-beheren kondu errendatzea.  Herria   2003-03-13

• 2 da ad errenditu, borrokan etsi.

Ekaitzak hartuagatik, kontrako haizeak joagatik, ez baitira berehala errendatzen eta ez bihotzildu eta etsitzen, ez portuan sartu arte laxatzen, eta ordura arte beti entseatzen eta bermatzen baitira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 58. orr.

Zeren eta txori erdi galdu bat baitzen ene bihotza, hegada bizkorregian zebilkidana... eta hegadaren bizkorrak ahitzen eta errendatzen ninduen, eta pentsatzeko indarrik eta kemenik gabe uzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 332. orr.

Deliberatua nintzela neure indarrak geroratzera, eta hura akiturik noiz errendatuko zitzaidan eginahalik gabe igurikatzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

Errenda dadi, baina borroka dadi; garaitzeko indarrik ezean, izan beza aihertzeko indarra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

Zeren zinez bainengoen amorosiak jorik eta ene amorio hari errendaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus