Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itsasalde (139 agerraldi, 35 liburu eta 38 artikulutan; orobat itsas alde 52 agerraldi, 18 liburu eta 20 artikulutan) iz 1 itsasoko aldea, itsasoa dagoen aldea. ik itsasbazter.

Igo eta begira itsasaldera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,43

Kale nagusitik itsasaldera eramaten zuen kale estu batetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Karratua eta asentu ederrekoa ikusten zen etxea hondartzatik begiratuta, eta dadoaren itxura areagotzen zuten itsasaldeko leiho txiki haiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.

Itsasaldetik amildegiak eta beste hiru hegaletatik burdinazko hesi batek babesten zuen etxea sarkinengandik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Une hartan ateri zen, eta itsasaldeko zerua garbitzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Ipar-haizeak, halere, hodei ilunak zekartzan itsasaldetik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 113. orr.

Jaunak haizea atera zuen, eta haizeak, itsasaldetik joz, galeper-multzoa ekarri eta kanpaleku inguruan bota zuen.  Elizen arteko biblia   Zen 11,31

Inguratu zuen hiria eta, aldi berean, gudu-ontziak hurbildu ziren itsasaldetik.  Elizen arteko biblia   1 M 15,14

Eta mapagileen begiak zentroren batetik begiratzen du, eta [...] zentro horretatik erabakitzen da, adibidez, zer dagoen eskuinean eta zer ezkerrean, eta erabakitzen da ez diola axola urak nondik norako bidea egiten duen, baina bai zer gelditzen den hiriburutik eskuinetara eta zer ezkerretara, eta hala Bilbotik -ez itsasaldetik- begiratuta dago Sestao ezkerrean eta Algorta eskuinean, eta Mauletik -ez bortuetarik- begiratuta dago Altzai eskuinean eta Ligi ezkerrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

2 itsaso inguruko aldea, itsaso ondoko lurraldea. ik kostalde.

-Hona itsasalde honetako karta.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 37. orr.

Harralde hartan oso harkaitz-zulo politak daude lanpernetarako, sona handia du itsasalde osoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Uharte santuak bisitatu zituzten, Kareliako itsasaldetik hurbil.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiro eta Sidongo itsasaldetik etorria.  Elizen arteko biblia   Lk 6,17

Trogloditen leinu basatikoak ziren, Arabiako Golkoaren itsasaldeetan eta Etiopiako harpeetan arrunt hedaturik den piztijende horien leinu higuinekoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

Eritreako itsasaldeko portu batean ainguratu behar izan zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Lapurdiko itsasaldeko hizkerak, Donibane-Lohizune eta Sara ingurukoak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 36. orr.

Piperbeltzaren Itsasaldeko eta Gabon Ibaiko beltzek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 249. orr.

Eta itsasalderago, lakuko urgain zabalean, tiburoiaren bizkarreko hegatsak ur azala ebaki duela iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

San Franciscotik Renora natorrenean, ito egiten naiz itsasaldetik basamortura etorrita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

Itsasalde austral hauetara misionero anglikanoak heldu ziren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Asuero erregeak zergak ezarriz menperatu zituen, nola lehorrekoak hala itsasaldekoak.  Elizen arteko biblia   Est 10,1

Jendea ez zen itzultzen joandako lekutik: landaldetik, mendialdetik, itsasaldetik, nonahitik; jendea ez zen Parisera itzultzen, besterik gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsasaldeko (3); itsasalde osoan (3); lapurdi itsasaldean (4); lapurdi itsasaldeko (6)

[3] itsasaldi haren (3); itsasaldi luze (4); miarritzeko itsasaldiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus