Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itxiera 1 iz denda, lantegi eta kidekoez minzatuz dagokion zerbitzua ematetik gelditzea.

Ez da albiste, denda txiki baten irekiera (edo itxiera) albiste ez den bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 34. orr.

Iragarki bat jarriko dut, bezeroek itxieraren berri izan dezaten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 390. orr.

Ziklo baten itxiera da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 193. orr.

Zentralaren itxierak gaur egun erdi hilda dagoen ingurua berpiztea ekarriko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Ufesaren itxiera gogor gaitzetsi du ESK sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Langileek erakunde publiko guztien babesa eskatu dute itxiera eragozteko. herria¬

Euskaldunon Egunkariaren itxiera.  Berria - Kultura   2004-12-04

Katalunian egunkari baten itxiera eraso kriminaltzat hartzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Behin-behineko itxiera sei hilabetez luzatzea bi aldiz erabaki du orain artean del Olmok.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Ohrideko aireportuan pilatu zen 70 zentimetroko elurrak ere itxiera eragin zuen.  Berria - Harian   2005-01-27

Ostiralean 40,07 dolarrekoa izan zen itxierako balioa.  Berria - Ekonomia   2004-12-26

Azken xehetasun hori Itxierako erredaktoreak jakinarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.

2 sarrera eta irteera eragozteko eran jartzea.

Itxierari inplosioa deitu zaio, eta irekierari esplosioa; p bati inplosiboa (p> ) edo esplosiboa (p< ) esaten zaio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan, itxi aditzaren hainbat adiera bilduz)

Lorategien itxiera-ordua adierazten duten panelak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 264. orr.

Gospel kontzertuen itxiera ekitaldi gisa, kontzertu berezi bat eskainiko dute.  Berria - Kultura   2004-12-17

Ipuruako zelaiak jaso zuen itxiera abisuak berebiziko garrantzia izan du erabakian. herria¬

Boladok sumarioaren itxiera autoa kaleratu beharko du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Ipini ezazu etxean ate blindatu bat, edo arrunta bada, gutxienez bi itxiera-puntu izan ditzala.  Berria - Harian   2005-07-21

· Kontratisten eta Eraikitzaileen Elkarteak lan-itxiera erabakiko du astelehenetik aurrera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 286. orr.

Arestian azaldu dugun meategi-itxiera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.

Ikusmen-itxiera oso bestelako bat, berriz, atzerakada, emozio-estres handiarekin edo gatazkekin bide zegoen loturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus