Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jasaile (orobat jasale) iz jasaten duen pertsona.

Antzina bizitzaren alderdirik basatiena ezagutzeko ez zegoen beste erremediorik; edo norbera zen eragilea, edo norbera jasalea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 298. orr.

Komunitatea (ekilearen eta jasalearen arteko elkarreragina).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 63. orr.

Izenordain pertsonalak ingelesez hiru kasu ditu, menpekoa, aurkagarria eta jasalea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 208. orr.

Animoz une bajuenetan zegoenean [...] jasailearekin egoteak berak, halako neska ongi hezia eta ustekabeki hain atsegina zen batekin, animoa bizkortzeko eta, botika bailitzan, bere depresio hasi berriari aurre egiteko balio izan zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 190. orr.

Hortaz, iruditzen zitzaidan halako sentimenduaren jasaile izatea eta erantzun onik ez lortzea badela aski zigor, horrez gainera inoren marmar-iturri bihurtzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.

Zonbat eztira, gutarik hurbil, ukaldi gaixto jasaile!  Herria   2002-10-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus