Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendetsu 1 izond jende asko dagoena.

Toki jendetsu eta zaratatsua zen, epela eta kez betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Marmolezko hall jendetsura irten zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Karrika jendetsuak, gau osoan irekirik diren jatetxe argitsuak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 77. orr.

Azoka jendetsu baten erdi-erdian Metroko bagoi jendetsuan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 93. orr.

Bi manifestaldi jendetsu iragan dira joan den larunbatean, Hego Euskal Herrian, helburu arrunt desberdinekin haatik, bata ala bertzea.  Herria   2003-12-18

Lehen argiarekin batean, talde jendetsua abiatu ginen basorantz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 374. orr.

Badirudi ospakizun horiek ez zirela oso jendetsuak.  Askoren artean   «Rataplan» - 42. orr.

Hiri guztietan goiz parteko ordurik jendetsuena izan ohi den hamabiak inguru horretan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Paxtun deitzen da hango [Afganistango] populu jendetsuena.  Herria   2001-10-18

2 jende asko bizi dena.

Herri handi eta jendetsua zen.  Elizen arteko biblia   Dt 2,21

Hiri jendetsuak errausturik eta herrialdea suntsituta geldituko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 12,20

Astebete iraun zuten liskarrek, eta auto erreketak eta kale kalapitak nonahi piztu ziren aldi horretan, nola Berlinen bertan, hala Hamburgen, Frankfurten edota Alemania guztiko hiri jendetsuenetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Hestebete denda bat izango zuten, Plaisancen inondik ere, Parisko mutur jendetsuren batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

Kalifornia da hain zuzen hango Estadu guzietan jendetsuena.  Herria   2003-10-23

Txinan izan ginelarik senditu ginuen herrialde zabal eta jendetsu horrek nahi zuela munduari ideki.  Herria   2002-12-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus