Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskarari buruzko kar eta sukarraren zati garrantzitsu bat hemen bildua dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.
Baina zer karra eta sua duen Alfarok! Herria 2001-04-05
Elkar zoin maite genuen ordu arte baino kar gehiagorekin erakusteko gutizia sutsu batek janak geunden. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.
Ez dakizu ordea bakardadeak nola gehitzen duen desiraren karra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.
Poemaren forma hotzaren barnean sutan zeudela bihotzaren karra eta gorputzaren ezinegonak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 95. orr.
Diote ere galde batzu hel araziak dituztela ixilik Lagos presidentari, bere karra ezti dezan Guzman-ek. Herria 2001-02-01
Karrez ta borondatez ez baitzira flako. Herria 2004-07-01
-Zer, ostatura joanen gara -galdegiten dio Kattalinek Txomini, kar handirik gabe, etsipen ttipi batekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 54. orr.
Besta handia hau ere, ainitz tokitan [...] kar berezi batekin ospatzen dutena. Herria 2004-06-10
Erromes iheslari bai, baina kar kementsu eta oldar temakor batek harturik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 25. orr.
So nago, eta parropiako erretoreak esplikatzen dizkit, azaltzen, halako kar goxo batekin, ontzi sakratu borobil horren marrazki zizelkatuak, batez ere kurutze mota guzien formen adierazpenak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.
Azken hatseraino kar berarekin segitu zela behin hartu bideari. Herria 2001-03-08
Zein goxo den suaren karra, gure gorputza hotzak gogortzen duelarik! Herria 2005-11-17
Karrak izigarri gora altxatzen baiziren, auzo guzitan argia begiztatzen zen. Herria 2005-06-23
beti kar berarekin (6); kar ainitzekin (13); kar berarekin (17); kar gehiagorekin (9); kar handi (3); kar handiarekin (3); kar handirik (3); kar handiz (13); kar haundiz (3)