Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
manukor (orobat manakor g.er.) izond esanekoa, obeditzailea.
Maitale amoltsu eta manukor bat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.
AEBko diplomaziak "lagun" manukorren beharra zeukan, bertako goi mailako filipindar gizarteaz baliatu nahi baitzuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 189. orr.
Noski Henrikeri gehiago axola zitzaion manugaitzak erakartzea, manukorrak saritzea baino. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.
Haur bat bezain manukor izan nintzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.