Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nukleo 1 iz zerbaiten -batez ere atomoaren, zelularen eta kidekoen- gunea.

Fusio nuklearrak pisu arineko nukleo bi batzen ditu, pisu handiagoko bat sortzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-03

Nukleoen fusioaren ondorioz energia sortzen da.  Berria - Gaiak   2004-07-03

Fisioan atomoen nukleoak hautsi egiten dira, energia askatzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Fisioan nukleo oso handiak behar dira.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Han non nire nukleoa, zitoplasma eta kanpo-mintza hazi egin baitira nire jabea hazi egin den bezalatsu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 65. orr.

Birusaren mintza alderik aldera hartzen du nukleo horrek, zabaleran.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Lehenik, emailearen obuluari nukleoa kenduko diote.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Globulu gorria, zehatz esateko, ez da, zentzu biologikoan, zelula osoa, ez baitu nukleorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Globulu zuriek badute nukleoa, eta gai dira berez mugitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Hala ere, nukleo sendoa izan arren, kometak oso lurrunkorrak zirela nabarmendu zuen Whipplek.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Funtsean, kometen nukleoak gogorrak, txikiak, arinak eta trinkoak zirela esan zuen.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Merkurioren lurrazala, atmosfera, magnetosfera eta nukleoa aztertzea da NASAren helburua.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Orbita berean bazebilen beste objektu bat, tamainaz ez nolanahikoa, egia esan, baina dentsitate txikikoa hala ere [...] espektrometroaren arabera nukleo metalikorik gabeko kondrita karbonatuzko arroka puska bat izan zitekeena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

2 irud/hed ik gune 4.

Gainean, erretako adreilu-puskekin egindako nukleoa zabalduko da, karea nahastuz hirutik bateko proportzioan, zoladuraren lodiera gutxienez sei hatzekoa izan arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Horri esker gainditu ahal izan zituen Europar Elkargoaren nukleo gogorrak 80ko hamarraldiko finantza-gorabeherak diru-testuinguru aski egonkor batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

Ezker abertzalearen adar politikoaren nukleo gogorra.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Beti badago nukleo azkar bat auzapezen artean, departamenduaren alde.  Berria - Harian   2005-11-01

Hartako, euskararen normalizaziorako nukleo eragile bat da bertsoaren mundua.  Berria - Kultura   2004-02-28

Lur zoruan kondentsazioa azaltzen den bezala, aireak dituen nukleo ttiki kondentsagarrietan ere hantxe agertzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.

Ez direla gehiago hartzen batasunaren hastapen bezala diskurtsoa eraikitzeko legeak (hortik datorren antolaera formalarekin) edo hiztunaren egoera (bera ezaugarritzen duten testuinguruarekin eta nukleo psikologikoarekin).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 93. orr.

[Hiri-estatuetaik] hiritar kolonizatzaile helenikoen nukleo batek helenismoaren argia zabalduko zuelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Neutroi baten bidez uranio-nukleo bat zatitzen da.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Herritik aparteko baserri nukleo erdaldunak ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 136. orr.

1976ko bukaeran talde armatu berriak sortu ziren: Prima Linea, Langile Nukleo Armatuak eta Komunismoaren Aldeko Langile Armada, besteak beste.  Berria - Mundua   2004-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kometen nukleoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus