Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pox 1 iz adkor poza.

Eta emaidak gaur azkeneko pox hori behintzat!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 375. orr.

Horrek ere halako poxa ematen zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.

Eta pox horren falta ere, transmititu egiten zaio entzuleari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 38. orr.

Berritsuak ziren, eta oso zaleak lagunekin egoteko eta ordu erdiko poxa hartzeko, eta bazituzten haiek ere beren ahuleziak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 172. orr.

Atzean ikusteak ere poxa ematen du, ilusioa egiten.  Berria - Kirola   2004-04-09

Pox tiki hori nolabait ospatu behar eta, Anaren irudia ekarri nuen neure baitara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gabin harrituta zegoen Hausterren begiradan pox txinparta zitezkeenak atzemanda; bestela hits agertu ohi zen Hausterrengan.     «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

Orduantxe hasi zen Regina, aurki ezkontzekoa eta horrexegatik duintasunez eta jakintzaz jantziagoa zena, pox oihuka, plaza aldean mutil tropa bat beren bizikletetan eseririk ikusita: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 174. orr.

3 poxik

Ikusten duk Patziku, edozein erdaratan ergelkeria dena, euskaraz kultura bihurtzen zigutek, eta gu poxik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.

4 pox-poxik

Korrespondentzia horren izaera zehatzagoaren askalekua, Hegel ausartu ez dena ematen, berak eman duela esaten digu Ortega-k, pox-poxik bere buruarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus