Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
teleferiko iz kableetatik zintzilik airean ibiltzen diren bagoiez osaturiko garraiobidea, garaiera-alde handiko puntuen artean erabiltzen dena.
Machu Picchu herritik gotorlekura arteko teleferikoa egiteko proiektuari heldu zion berriro. Berria - Gaiak 2004-01-03
Bi ordu eman genituen jaisten, sokaz halamoduz lagundurik, izozturik baitzegoen: bilur-milur zurrun parte txarreko bat bilakatua zen, zeina koska guztietan trabatzen baitzen eta teleferiko baten burdinariak bezalako hotsa ateratzen haitzaren kontra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.