Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehaztu, zehatz/zehaztu, zehazten 1 du ad zehaztasunez mugatu, zehatz gauzatu.

1944an, Pierre Lafittek zehaztu eta arautu egin zituen joera horiek bere gramatikan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 129. orr.

Beste zenbait kidek buru-belarri jardun zutelako batasunaren alde: Euskara Batuaren norakoak eta nolakoak zehaztu zituen Koldo Mitxelenak, besteak beste.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 95. orr.

Zehatz dezagun eztabaida gaia: [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Zehaztu dezagun kontu hau, ñabardura batzuk azpimarratuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.

Datorren urteko 1 formula denboraldia ia zehaztua du FIAk.  Berria - Kirola   2004-10-14

Hiru osagai horietatik bat zehaztu gabe dagoenean, hotsaren identifikazioa osatu gabe dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 72. orr.

Berlinoz ari nauk -zehaztu zuen osabak-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

Ikus dezakezunez detektibe pribatua naiz, detektibe kolegiatua -zehaztu zuen, azkenari indarra emanez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

-Etxekoak dituk fruituak -zehaztu zion don Ottaviok.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.

Hitz egingo duela, baina bere abokatuaren aurrean baino ez- zehaztu zion Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Hasteko, informatzaileak hola erran dit -zehaztu zuen Basilek-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 266. orr.

"Derrigorrez behar duzuna notario akta da" esan zion Udaletxeko neskak, eta zehaztu egin zuen gero: [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Baina zehaztu du: egin dizkiguten galdera guztiak PSOEk egindako iragarpenaren ingurukoak izan dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Varisco neska, zehaztu zidan, beraren eskukoa zen guztiz: izugarri maite zuen, eta berarengatik zernahi egiteko prest eta gogotsu zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

Euskaraz idazten nituela zehaztu nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Iztuetak zehaztu zuenez, Pisaren izaera ez curricularrak erraztu egiten du herrialdeen arteko konparazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Madrazok ez du zehaztu nahi izan prozesu horretan hirukoak amore zertan eman dezaken.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Idatzi ahala zehazten dut, edo zait, beti ez baita idazten nahi dena eta nahi den eran.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 359. orr.

Hemen, zehaztu behar da niretzat Po ibaia Piacenzan hasten dela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.

Nora jo zehaztu beharra zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

Zera da aldea, egungo teknologiak 162 karaktereko muga zehaztu diola oraingoz zerbitzu honi.  J. Garzia / A. Ega?a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 229. orr.

Aurreko orrialdeetan zehaztu ditugun tasun desiragarri horiek guztiak biltzen ditu hezur esaten diogun hondar eta kolazko nahasketa horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Nola zehaztu jarraitasun-eza pentsatzea zilegitzen duten kontzeptuak (atalasea, haustura, ebakidura, mutazioa, eraldaketa)?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.

Agirrek ez zuen zehaztu noizkoa zen galtzea, antzinakoa zela baizik ez.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 225. orr.

Proposamena noiz aurkeztuko duen, ordea, ez zuen zehaztu.  Berria - Mundua   2004-05-19

Ezin zehaztu daiteke zer eratan dagoen iruditeria hori inkontzientean, zeren, ia definizioz, inkontzientea ezin atxikizkoa baita zuzeneko ikerketarentzat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.

Hasiak gara joeron osagai genetikoak zehazten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 134. orr.

Lehendabizi hizkuntza formala zehaztu behar dugu, eta hori egiteko lehenengo urratsa alfabetoa zein den esatea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.

Legeak zehaztu behar du, beraz, delituaren zein arrastok merezi duen ustezko erruduna atxilotzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 84. orr.

Erabakia hartzeko urratsak ongi zehazten ditu.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Zelanok ez du zehazten jaiotzako data.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Beraz, zehatz daiteke 1226ko irailaren azken egunetan edo urriaren lehen egunetan idatzarazi zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 45. orr.

Kontalariak krimena gertatu zen gelako paretaren kolorea zehaztu behar du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.

Plan estrategiko bat egiteko eta, behin betekizunak zehaztu ondoren, betekizun horiek nola eraman aurrera jakiteko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.

Lan baldintzak zehaztu zizkidanean, txunditurik gelditu nintzen: Fernandoren zakurkerien ondotik, Rosaren eskuzabaltasuna zerutiarra zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 239. orr.

Euskal kulturaren oinarrien nondik norakoa markatu, hizkuntza onaren iturriak seinalatu, euskal nortasunaren ezaugarriak zehaztu, gure paisaiaren argi-distirak nolakoak diren definitu, eta kristau fedearen onurak erakusten ditu panorama ezin ederrago horrek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 143. orr.

Gaztelera, Isaak Bitoriarentzat, bost hariko gitarra zen, artean bukatu gabea, artean soinu zehaztu eta finkatu gabea. ik zehaztugabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.

Idazkariaren esku-hartzea zenbaterainokoa den ez da erraza zehazten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Apuntatu -agintzen du Godotek, nori zehaztu gabe-.     «Kuskue tanden», 2004 - 44. orr.

Azkazalak ezin txukunago lakatuak eta bekainak lapitzez zehaztuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

2 (aditz forma ez-jokatuetan)

ADNaren sekuentziazioaren % 97 hurrenkeran zehaztua zegoen mendea bukatu orduko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Azkazalak ezin txukunago lakatuak eta bekainak lapitzez zehaztuak edukitzen zituen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

Gogoratu beharra dago fonema bat zehaztua gertatzen dela fonazio ekintza finkatu denean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 72. orr.

Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko oinarriak Estatutu Berrirako Proposamenean zehazturik daudela adierazi zuen Egibarrek.  Berria - Harian   2005-06-23

Okupazio indarrak Iraketik erretiratzeko data bat zehazteari uko egin zion.  Berria - Harian   2005-04-30

Bigarren eranskinean datoz, pertsonaz pertsona zehaztuta, kide bakoitzaren joan-etorriak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 123. orr.

Forma betierekoa eta aldaezina da hau eta beraren eraginez eratu daitezke gainontzeko guztiak, espazioan mugatuta edo zehaztuta egon gabe eta denboran zehar luzatu gabe eta denborarekin aldakuntzarik jasan gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 143. orr.

Txanponaren alde bati eta besteari begira, bada zer ikasi eta zer zehazturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.

Irisak zehazturiko eremu maximoa eta minimoa 16:1 inguruko erlazioan daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Aurrez zehazturikoaren kristalizazio bezala agertzen delako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 157. orr.

Erabat onartu zituen Duhaldek abiatu eta Darrigolek zehaztutako aldakuntzak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 70. orr.

Transformazio kopuru jakin batek zehaztutako jarraitasun-eza da, definituriko bi positibotasunen artean dagoena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

Ez dugu inolako zalantzarik lehentasunak zehazteko unean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 47. orr.

3 (adizlagun baten eskuinean)

Aztekek eta maiek ere bazituzten beren egutegiak, oso ongi zehaztuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.

Azkuek ez zuen argiro zehaztu eta mugatu bere eredua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 131. orr.

Ondo zehaztuta izaten dituela gero izango dituen edertasuna, erabilera eta egokimendua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3070. orr.

Nire egonaldiaren gorabeherak aldez aurretik ondo zehaztu eta adostuta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 21. orr.

Zertzelada gutxiz ondo zehaztu du liburu bat sortzen denetik arrakasta eduki arteko ibilbidea.  Berria - Kultura   2004-12-18

Pertsonaia oraindik ez zegoen guztiz zehaztuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 10. orr.

Herria/hizkuntza/pentsamendua erlazioa razionalki zehaztu, ez da sekula egiten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.

Gobernuak ETArekiko jarduera mugak argi zehaztu beharko dituela.  Berria - Harian   2006-03-24

Ingeniari batek, arazo baten aurrean gertatzen denean, nahiko argi zehaztuak izan ohi ditu arazoari irtenbidea emateko behar diren datuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 266. orr.

Une batez, isilik gelditu ziren, agureak hil ondorengo bere kontuak zein zorrotz zehaztu zituen buruan zerabilelarik Graçak: larunbatero 100$00 banatuko zaie nire ate joka datozen txiroei, 1$00 eta 2$50eko eskupekotan. Tratuaren beste puntuak ere laster zehaztu zituzten.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 166. orr.

Berehala zehaztu beharko da zer esan nahi duen "pornografia" hitzak, eta ez da batere lan erraza.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Pertsonaiak erabat zehaztu gabe moldatu zituen nortasunaren aldetik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 7. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Deskribapen zehaztuak "Frantziako erregea" edota "Gipuzkoako hiriburua" gisako izen sintagmak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Neurri zehaztuak eta ezaugarri finkoak. Galeuscak, berriz, «oso proposamen zehaztua» helarazi zion Aralarri, programa nahiz hautagai zerrenda eta guzti.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Russellen arabera izen propio gramatikalak, izen propio arruntak, deskribapen zehaztu mozorrotuak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Deskribapen zehaztu osagatubeak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Identitate-perpausak informatibo bilakatzen zaizkigu, oinarrian bi deskribapen zehaztu desberdin asetzen dituen elementua existitzen dela esaten baitigute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Halako beldur zehaztu ezineko bat eraginez. ik zehaztezin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arauak zehaztu (6); asko zehaztu (7); atzo zehaztu (23); atzo zehaztu zuenez (15); aurretik zehaztu (11); behar dela zehaztu (11); behar direla zehaztu (6); data zehaztu (7); daudela zehaztu (24); daudela zehaztu zuen (15)

egingo dela zehaztu (6); egoera zehaztu (7); eguna zehaztu (7); egunik zehaztu (7); egutegia zehaztu (9); epea zehaztu (10); eperik zehaztu (6); erabat zehaztu (11); erabat zehaztu gabe (7); ezer zehaztu (13); ezin zehaztu (7); gehiago zehaztu (16); gobernuak zehaztu (6); hauxe zehaztu zuen (7); helburu zehaztu (6); helburuak zehaztu (8)

izan zirela zehaztu (8); izango dela zehaztu (13); jarrera zehaztu (6); kopurua zehaztu (15); mugak zehaztu (8); neurriak zehaztu (6); nola zehaztu (11); nondik norakoak zehaztu (6)

ondo zehaztu (11); oraindik zehaztu (38); oraindik zehaztu gabe (20); plana zehaztu (6); sailburuak zehaztu (6); sistema zehaztu (6)

zegoela zehaztu (10); zegoela zehaztu zuen (8); zehaztu ahal (25); zehaztu ahal izan (6); zehaztu ahal izango (12); zehaztu ahal izateko (6); zehaztu aurretik (6); zehaztu barik (6); zehaztu behar (95); zehaztu behar da (22); zehaztu behar dira (10); zehaztu behar du (11); zehaztu behar dute (6); zehaztu beharko (54); zehaztu beharko da (7); zehaztu beharko du (7); zehaztu beharra (16); zehaztu beharrean (11); zehaztu beharreko (6); zehaztu du (331); zehaztu duenez (69); zehaztu dute (70); zehaztu dutenez (16)

zehaztu ezean (6); zehaztu ezin (12); zehaztu gabe (157); zehaztu gabe dago (28); zehaztu gabe dagoen (7); zehaztu gabe daude (9); zehaztu gabeko (36)

zehaztu nahi (68); zehaztu nahi du (8); zehaztu nahi izan (31); zehaztu nahian (9); zehaztu noiz (23); zehaztu nola (7)

zehaztu ondoren (11)

zehaztu zein (25); zehaztu zen (12); zehaztu zenbat (15); zehaztu zuen (1247); zehaztu zuen atzo (45); zehaztu zuen ministroak (6); zehaztu zuenez (195); zehaztu zuten (143); zehaztu zuten agintariek (6); zehaztu zuten atzo (7); zehaztu zutenez (15)

zera zehaztu (8); zera zehaztu zuen (7)

zehaztuko da (23); zehaztuko dira (16); zehaztuko du (35); zehaztuko dute (25)

finalerdiak zehaztuta (7); ondo zehaztuta (10); zehaztuta dago (16); zehaztuta daude (12); zehaztuta egon (8); zehaztuta gelditu (12); zehaztuta gelditu da (6)

aurretik zehaztutako (8); legeak zehaztutako (7)

zehazte aldera (8)

mugak zehaztea (13); ondo zehaztea (6); zaila da zehaztea (7); zehaztea falta (8); zehaztea izan (6); zehaztea izango (6); zehaztea zaila (7); zehaztea zein (6); zer den zehaztea (6)

zehazteaz gain (6)

arrazoiak zehazteko (7); ildoak zehazteko (9); jarrera zehazteko (6); mugak zehazteko (6); norabidea zehazteko (6); uraren kalitatea zehazteko (6)

zehazteko asmoz (6); zehazteko aukera (8); zehazteko dago (11); zehazteko eskatu (30); zehazteko eskatu zion (8); zehazteko ikerketa (8); zehazteko orduan (11); zein den zehazteko (6)

araudiak zehazten (6); epea zehazten (6); ez da zehazten (16); ez du zehazten (27); legeak zehazten (6); neurriak zehazten (6); nola zehazten den (7); ondo zehazten (6); zehazten da (40); zehazten dira (16); zehazten du (122); zehazten duenez (15); zehazten dute (17); zehazten zen (13); zehazten ziren (7); zehazten zuen (31); zehazten zuten (6)

zehazterik ez (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus