Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zertifikatu2 (orobat zertifikata; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinestamendu eta ziurtagiri agertzen dira) 1 iz sinestamendua, ziurtagiria.

Elizaritx kapitainarengana joan, ezkondu egin behar zuela eta, bertan bere zertifikatua emateko eskatu zion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 285. orr.

Marketina ez al da ba izango, pertsuasioaren eta informazioaren distortsioaren bidez (labelak, zertifikatuak, cause marketing kanpainak, eta abarrek sorturikoak), kontsumitzaileari indarra kentzeko beste estrategia bat?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 179. orr.

Zertifikatu bat dakart.  Berria - Kultura   2006-02-12

Preseski ni ere han nintuan holako eta holako urtean, eta han pasatu nian Zertifikata, hori baitzen jeneralean, orduan eskola uzten baitzen hamalau urtetan, ahal zuten guziek biltzen zuten diploma.  Herria   2003-04-10

2 (hitz elkartuetan)

Itsasontzi horiek, Buenos Airesera Bilbon nahiz Bartzelonan abiatu aurretik amerikar kontsulatuari 'navicert' -nabigazio zertifikatua- delakoa eskatu behar diote, horretarako eskifaiaren errolda osoa aurkeztuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus