Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

/ ja
ja1 (651 agerraldi, 70 liburu eta 268 artikulutan, orobat ya g.er.) 1 adlag dagoeneko. ik jada; jadanik; ik honezkero.

-Ja ez nauzu maite? Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 35. orr.

Ja bost hilabete izango ditu... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 145. orr.

Usain horietara ohitu naiz; ja ez ditut aditzen. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 40. orr.

Tabernara, ja ez naiz hain sarri joaten. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 57. orr.

Ez naiz ja espia bat. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 185. orr.

Eunea herria ja gibelean daukat eta pista hertsituz doa. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 52. orr.

Erromesak ja arribatuak dira helmugara. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 75. orr.

Segi barrura, hor ez daukak ja zer eginik eta. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 29. orr.

Donazaharre, Izpura segidan eta ja, Donibane Garazi. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 24. orr.

Eta ja amaitutzat daukat bidea. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 45. orr.

Eta bigarren aldia da ja. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 27. orr.

Gu danbarrada guztiaren ondoko umeak gara ja. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 109. orr.

2 (iraganaldiko testuinguruetan) ordurako.

Mutila ez zen ja mutil, gizon heldua baizik. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 26. orr.

Ez nion ja ere sinesten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 68. orr.

Ametsak ja harrapatua ninduen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 13. orr.

Eta nik..., nik ja ezin nuen gehiago. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 58. orr.

Berandu heldu ziren promesak eta damuak: ja ez zegoen atzera bueltarik. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 125. orr.

Ordurako haiek jabetuta baitzeuden niri itzuri zitzaidan gauza batez: ja ez ginela gizaki libreak, Autoritatearen mende geundela han. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 139. orr.

Eta ni berari begira eta karpa baino ixilago nengoan, eta ja zeharo etsi eta ja harengandik ezer espero ez nuenean, bat-batean etxera lagunduko al nion galdetu zidaan... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 71. orr.

Joanden asteko HERRIA-n, ja hori azpimarratzen ginuen. Herria   2002-12-05

3 bai.

-Ja -esan zuen Irenek, barreari eutsiz-. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 158. orr.

Ja, badakit, lagunak eta zabor hori guztia. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 118. orr.

-Ja. 23

Adar jotze bat da, bueno, ja, nire bizitza adar jotze handi bat da, hasieratik bukaeraraino. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 110. orr.

"Ja!", egin diot, baina ez etsipenez, zer esan nahi didan ulertu-edo diodalakoan baizik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 150. orr.

"Ja!", egin dut ostera, esan nahi zidana ulertu dudala adierazteaz gainera, aurrera jarrai dezala animatuz. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 151. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus