Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nobel 1 iz Nobel saria.

Wangari Maathai ekologista kenyarrak jaso du Bakearen Nobela. Berria - Mundua   2004-10-09

Pritzker saria irabazitakoa da, arkitekturaren Nobela. Berria - Gaiak   2004-12-15

2 Nobel sari1

Maisu Zaharrak biziki miresten zuen Marie Curie, Ireneren ama ospetsua (eta bi Nobel Sari irabazi zituen pertsona bakarra). Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 189. orr.

Nobel saria irabazi duen hamargarren emakumezkoa da. Berria - Kultura   2004-10-08

Urte hartan eman zioten Nobel saria, baina ez zuen onartu. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 11. orr.

Kimikako Nobel saria eman zioten Van't Hoffi, 1901ean. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 215. orr.

Isaac Bashevis Singerri eman zioten 1978ko Literatura Nobel saria. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 7. orr.

Shirin Ebadi: Irandar emazte honek ukan du bake Nobel saria. Herria   2003-03-17

Nobel saria, kimiaren sailean, hiru ikerle handik ukan dute, horietarik batto frantsesa,Yves Chauvin. Herria   2005-10-13

García Márquez idazleak Nobel saria eskuratu zuen urte berean, 1982an. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 110. orr.

Nobel saria jasotzeak eragin handia izan zuen bere lanaren hedapenean. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 10. orr.

Sartrek uko egin zion Nobel sariari. Berria - Kultura   2004-02-27

Nobel sarien epaimahaiak bi pertsona hauen lana saritzean ondoko bi ezaugarri aipatu zituen «ustekabeko aurkikuntza eta harrigarria». Berria - Gaiak   2006-01-03

2004. urteko Right Livelihood sariak Bakearen Nobel sari alternatiboak banatu zituzten herenegun Hiderabaten (India). Berria - Gaiak   2004-09-23

3 Nobel sari2 Nobel sariduna.

Agintea lortu berri duen diktadorea ez da gaur gotzain bat aldamenean duela agertzen herriaren aurrean; aukeran nahiago du Nobel sari bat ondoan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 59. orr.

Mauride Allais 1998. urteko Nobel sariak dioen legez, kreditu mekanismo hauen bidez merkatu ekonomien minbizia sortu da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 235. orr.

Joseph E. Stiglitz Ekonomiako Nobel sariaren Globalization and its discontents liburua. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 340. orr.

Gidarien artean ekonomiako bi Nobel sari zituen funts horrek, eta gutxieneko ekarpena 10 milioi dolarrekoa zen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 236. orr.

Esan zidan itzal handiko jende asko lo egina zela ohe hartan, ministroak, hiru Nobel sari. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 267. orr.

Nobel Saria Fisikan 1938an. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 284. orr.

4 Nobel saridun Nobel saria eman dioten pertsona.

Paul Dirac (Fisikako Nobel Sariduna). Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 55. orr.

Sune Bergstroem 1982ko Medikuntzako Nobel sariduna hil da, 88 urterekin. Berria - Gaiak   2004-08-17

Literaturako Nobel saridun Günter Grassen izen bereko eleberriaren zinemaratzea. Berria - Kultura   2006-01-11

Adolfo Perez Esquivel Nobel Bake saridunak bitartekari lanak egin zituen. Berria - Mundua   2004-11-14

Bakearen bi Nobel saridunek diru gehiago eskatu dute tuberkulosiaren aurkako borrokarako. Berria - Gaiak   2006-03-22

Idazten ez ezik Nobel Saridun honek badaki irakurtzen ere. Berria - Kultura   2004-03-31

Goseari, bakardadeari eta elkartasun faltari buruz irakurri ditudan orririk finenak idatzi zituen Knut Hamsun Nobel saridunak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 92. orr.

Imre Kertész Nobel Saridun berriak txarrantxa-alanbrez eta zaintza-dorrez inguratutako oroitzapenen artetik idazten duen bezala. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 108. orr.

Coetzee Nobel saridunaren 'Lotsaizuna' euskaratu du Oskar Aranak, Jokin Zaitegi sariari esker. Berria - Kultura   2004-11-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus