Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondoriogabe izond ondoriorik ez duena.

Hala ernearazitako oroitzapen konkretuek ez omen dute esanahi berezirik; zoriz pitzarazitako segmentu ondoriogabe hutsak baizik ez omen dira. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 175. orr.

Gorde zaitezte alferrikako marmarretik, eutsi mihiari eta ez jardun gaizki-esaka, ez baita ondoriogabea izaten ezkutuan esandakoa ere. Elizen arteko biblia   Jkd 1,11

Oraingo honetan azioak ondorioak izan ditu, baina ondoriorik izan ez balu ere, asmo hutsean eta hutseginean gelditu balitz ere, berdin-berdin sartuko zituzten [...] agirietako ekintza bere-gain-hartuen zerrendetan; ondoriodunak eta ondoriogabeak elkarren ondoan eta segidan ateratzen zituen kuadrillak bere agirietan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus