Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bidelagun (ETCn 2.267 agerraldi; orobat bide lagun g.er.) 1 iz norbaiti bere bidean lagun egiten dion pertsona edo gauza. ik bidaide.

Bidez zihoala, bidelagunei aurrera joaten utzi eta gelditu egiten zen, inspirazio berria gozatu nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Bi bidelagunak uzten ditut ezker, bat bestearen gibelean dabilela, eta ni eskuin, haien urrats berean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.

Metro batzuk beheitiago doan bidelagunaren ibileran ez da ahulezia seinalerik antzematen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 22. orr.

Horiek (CC.00 eta UGT) dira helburu horretara iristeko bidelagunak?  Berria - Ekonomia   2004-01-28

Bidelagun bat zekarren berarekin, mutil gazte bat, itsua ustez, eta begibakarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

Aurpegiera argitu zitzaion distira iheskor batez, treneko bidelaguna ikusitakoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 102. orr.

Gero, begiak jaitsi, eta, halabeharrak emandako bidelagunei begiradarik bota ere gabe, hainbat orduz bidaiatzeko prestatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 74. orr.

Lotek ere, Abranen bidelagun zenak, bazituen ardiak, behiak eta oihal-etxolak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 42. orr.

Jende guztiak antzokirantz jo zuen zalapartan, Gaio eta Aristarko mazedoniarrak, Pauloren bidelagunak, berekin arrastaka eramanez.  Elizen arteko biblia   Eg 19,29

Mikel Strogoff eta haren bidelagunak are abiadura biziagoaz oldartu ziren estepan aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Bidelagun guztiak atzean utzi zituen, horietako batzuk eskarmentu handiko karreristak: Jens Voigt alemaniarra, adibidez.  Berria - Kirola   2004-04-08

Robert Hunter hegoafrikarrak irabazi zuen Suitzako Itzuliko hirugarren etapa [...] azken metroetan Gregory Rast bidelagunari aurrea hartuta.  Berria - Kirola   2004-06-15

Bidelagun hartu zaitut hasieratik. Eta hark sinistu, benetako noblea jarri ziotela bidelagun!  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.

EAJko lehendakariak EA nahi du bidelagun EAEko hauteskundeetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Joxe egondako lekura ailegatzean Abelek bidelagun izandakoa bilatu du sakanako bidean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 126. orr.

Lehentxeago Calvino zuen bidelagun, orain Leo Perutz du mahaikide, gero Joseph Roth hunkigarriarekin egin nahi luke topa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.

Pentsatuz lehen unean emakumeak benetan pobreak zirela, bidelagun zuen medikuari esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 338. orr.

Makila bat zekarren bidelagun, esku zahar haietan arma bat ez eta makulu bat baizik izan ez ziteken makila baldar bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.

Egun osoan, behean eta urrun, arroila garaitik ur-jauzietara saltoka zetorren erreka izan zuten bidelagun.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 71. orr.

Tristura eta errukia bidelagun izan ditut bera Santutegian etsita utzi eta Hilen Bidezidorretik abiatu nintzenetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 175. orr.

-Neure gizon batzuk behintzat utziko dizkizut bidelagun.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.

CEOEko idazkari nagusiak, Jose Maria Cuevasek, ez du erreforma sakonik espero, sindikatuak Gobernuaren bidelagun direla uste baitu.  Berria - Harian   2005-05-07

Zuhaitz mehats biluziak dauzkat bidelagun gisa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Gidari hauek, furgonetak bidelagun, kartzeletarainoko bidea egiten dute astebururo presoen senitartekoak hara eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Eta bidelagun, bideokamera eraman zuen Andreasek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 82. orr.

Ez ziren jada bidelagunak, kontrarioak baizik, edo, are gehiago, etsaiak, gerraren jokalekuan zeudenez gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 244. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Jaunak -esan zien bidelagun berriei-, atsegin handiz egingo nuke zuekin bidaiaren zati bat, baina adierazi behar dizuet presa ikaragarria dudala Omskera iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.

Seren prokuradore gizagaixoak alde guztietara jiratzen baitzituen bere bekain ile-sarriak, hain bidelagun amultsutik libratzeko modua aurkitu nahirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Bidelagun handia izan zuen, inolako zalantzarik gabe, bizipen eta sentimen haiek guztiak idatziz jartzeko ahalegina.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 191. orr.

Mikel Strogoff bere bidelagun gaztea ahal bezain ongi egoteaz arduratu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Eztei-egunetako negarra hain da pozaren bidelagun aparta!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.

Swinburne olerkari "madarikatuaren" itzala izan zen, hain zuzen, filosofian Schopenhauerrekin batera, Maupassanten barne bidaietako beste bidelagun nagusietako bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 10. orr.

Irakasle eta bidelagun bikaina aurkitzen dugu orrialde hauetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Hitzik gabeko zinemak, gainera, luxuzko bidelaguna edukiko du Fasek prestatutako zikloaren abenturan: musika.  Berria - Kultura   2004-02-11

Ezinbesteko bidelagun izan zen arkitektoentzat Vitruvioren obra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bidelagun elkarteko koordinatzaileak bakardadeak inguratuta hiltzen diren zaharren drama azpimarratu du.  Berria - Harian   2005-08-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bidelagun (7); bidelagun izan (22); bidelagun izango (5); bidelagun izatea (3); bidelagun zuen (4); ditu bidelagun (5); dituzte bidelagun (3); du bidelagun (7); eta bidelagun (8); haien bidelagun (3); zuen bidelagun (3)

bere bidelaguna (4); bere bidelagunaren (4); haren bidelagunak (4); haren bidelagunek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus