Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondotxo2 ik ondoxe.
1 ondotxoan adkor ondo-ondoan.

Elkarri musu bat emanez bukatu genuen saioa, aho ondotxoan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 282. orr.

Behin baino gehiagotan afaldu izan dut, bakar-bakarrik, hitzaldi lekuan bertan, edo ondotxoan, edo erdibideko herri are anonimoago batean, edo bidertzeko jatetxe are bakartiago batean. Pako Aristi   «Note book» - 88. orr.

Ixabel nire ondotxoan etzanda, ahuspez. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 0. orr.

Jakina bezain esan beharrekoa da literatura eta bizitza elkarren ondotxoan ibiltzen direla. Berria - Kultura   2004-12-11

2 adkor ondoren.

Sagar bilketaren ondotxoan aldegin zuen, iraileko egun batez. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 214. orr.

Akragas ibaiaren urbazter urreztatutik hurbil agertu zen, Agrigentoko hiri ederrean, Xerxes-ek itsasoa katez joarazi zuen garaiaren ondotxoan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 27. orr.

3 ondotxotik adkor ondo-ondotik.

Inurritegiak dozenaka azaltzen ziren, zomorro errukarriak aztoraturik; larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak; eta ibiliko ziren, ikusi ez banituen ere, ziklopeak, lamiak, basiliskoak, herensugeak, [...]. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 60. orr.

Ondotik, edo "ondotxotik". Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 362. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus