Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maratila 1 iz zurezko pieza, biratuz ateak eta leihoak ixteko erabiltzen dena. ik kisketa.

Etorri zenean, atea giltzaz eta maratilaz itxi nuen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 84. orr.

Bat-batean gazte bat autora hurbildu zen, maratilari eragin, atea zabaldu eta autoaren aurre aldeko eserlekuan eseri zen, Angelaren ondoan. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 160. orr.

Maratilari eragin nion, denda irekita aurkitzeko esperantza gutxirekin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 221. orr.

Maratilari eragin zion eta kirrinka mehe batek adierazi zion sarbidea giltzatu barik zegoela. Josu Landa   «Odolbildua» - 104. orr.

Maratilari jira eginda, esku batean erretilua zeraman emakume argaltxo bat sartu zen barrura. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 193. orr.

Goiko gelako ateak itxi eta maratila eman ondoren. Elizen arteko biblia   Epa 3,23

Maratilari ematera zihoanean, ordea, atzera egin zuen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 138. orr.

Maratila bat aurkitu eta gogor estutu zuen, baina eskuan geratu zitzaion. bat-batean atea itxi eta maratilari buelta eman zion. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 235. orr.

Burdinazko maratila kendu, atea ireki eta aurrez aurre Holgerrekin egin zuen topo. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 93. orr.

Atearen kanpoaldean, maratilatik esekia, txartel hau zegoen: DO NOT DISTURB. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 310. orr.

Begiak maratilako botoitik apartatu gabe. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 93. orr.

Etxe atzeko sarrerako ateari, berriz, kristal bat falta zaio, maratilaren parekoa hain zuzen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 214. orr.

2 irud/hed

Inoiz ez zuen ikuspuntu hura aztertu, artearena, baina une hartan, Rosari so zegoela, edertasuna eta hondamena ate bereko bi maratilak direla otu zitzaion. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 95. orr.

Hori duk dena, ez zegok beste maratilarik. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 43. orr.

Arraza da beti arazoaren maratila. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 229. orr.

Bere lagunak aurkezteaz gain, lagun horiek hobeto ezagutzeko maratilak ere ematen dizkigu Sastrek Berria - Kultura   2004-01-03

3 (hitz elkartuetan)

Halako batean, maratila-hotsa sarrerako atean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maratilari eragin (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus