Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maratiltxo ik maratilatxo.
maratoi (orobat marathoi g.er.) 1 iz 42 kilometro eta eta 195 metro oinez korritzean datzan atletismo proba.

2000. urtean, New York-eko maratoia kurritu zuen, 45 urtez goitikoen artean bigarren bururatuz. Herria   2004-06-10

Maratoia korritu? ikusita soilik nekatu egiten naiz. Berria - Kirola   2006-04-01

Atenasen maratoia egin zuenetik ez du inongo probatan parte hartu. Berria - Kirola   2004-11-14

Maiatzaren 23an Zegama-Aizkorri maratoian parte hartzeko egun batean 300 pertsonek eman dute izena. Berria - Kirola   2004-04-21

Ez da eliteko atletarik izango igandean Donostian jokatuko den maratoian. Berria - Kirola   2004-11-24

500 lagun ariko dira Martin Fiz Maratoian, apirilaren 4ean. Berria - Kirola   2004-03-02

Norbaitek bizkarrean kolpetxoak eman zizkion maratoia irabazi izan balu bezalaxe. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 74. orr.

Neure burua maratoia amaitu duen lasterkari batekin alderatuz. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 71. orr.

2 irud/hed

Lan eskerga izango da, pilotari bakoitzak zazpi aldiz kantxaratu beharko duelako gutxienez, eta sailkatze faseko maratoiak 28 partida izango dituelako. Berria - Kirola   2004-10-07

Gurea ez da lasterketa motza, gure borroka maratoi luzea da. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 161. orr.

Lau urtetik behin euskararen maratoia antolatzen da, esaterako. Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Munduko musiken maratoia. Berria - Kultura   2004-06-11

Gatazka konpontzeko bidean «maratoiaren erdia» egina dagoela uste du eta, gainera, beste erdia egiteko ez direla horrenbeste urte beharko. Berria - Euskal Herria   2004-10-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maratoi-korrikalariak bezain abailduta. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 111. orr.

Baina dozenaka ibiltzetik ehunka ibiltzera alde handia dago, batik bat kontatzen dena zenduak badira, ez manifestariak edo ikusleak edo maratoi lasterkariak, edo beste zer edo zer. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 136. orr.

· Munduko Mendi Maratoi Zirkuituaren barruan egongo da proba lehen aldiz. Berria - Kirola   2004-04-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Martin Fiz Maratoia eta Bilboko Herri Maratoia jokatuko dira igandean. Berria - Kirola   2006-03-29

Munduko onenak ariko dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Berria - Kirola   2004-04-23

Mendi-maratoiek gero-eta arrakasta handiagoa daukate urtetik urtera. Herria   2003-06-19

Musika-maratoi horren helburua zen musika klasikoa, konpositoreak eta obrak ezagutaraztea. Herria   2003-03-20

Parlamenturako hauteskunde maratoia abiatuko da gaur. Berria - Mundua   2004-04-20

Goizeko hamaiketan hasita, rock maratoiak egin zituzten Durango herriko hiru gunetan. Berria - Kultura   2006-03-05

5 maratoi-erdi

20 kilometra luzeko lasterraldia da, maratoi erdi baten heinekoa nunbait han, biderditan patar koxkor batekin. Herria   2004-11-18

Komen eta Semotwo kenyarrak dira faborito etziko, Bilboko Maratoi Erdian. Berria - Kirola   2006-04-28

Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak bi berrikuntza izango ditu. Berria - Kirola   2004-03-03

Nazioarteko Maratoi Erdian faboritoek lasterketako marka izango dute helburu. Berria - Kirola   2004-03-27

-Maratoi-erdi bat egiteko moduan ikusten zaitut -esan zion Mariak nebari. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 18. orr.

· Berako mendi maratoi erdian, apirilaren 17an, Fernando Etxegarai beratarra da nagusitu, Joxe Mendiola eta Arkaitz Zamakona-ren aitzinean. Herria   2005-04-28

1.200 atleta ariko dira igandean, Donostiako Herri Maratoi Erdian. Berria - Kirola   2004-05-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus